| Ovidio Campello, PSE-EEko zerrenda-burua Udal Hauteskundeetarako |
|
|
|
| elgoibarren.net | |
| 2007-01-31 09:16 | |
|
Ovidio Campello 3. aldiz izango da PSE-EE alderdiko alkatetzarako
zerrenda-burua, aurreko hauteskundeetan (1999an eta 2003an) bezalaxe.
Bigarren hautagaiarentzat, Fernando Suarezentzat, ere hirugarren hauteskundeak
izango dira bigarren hautagai gisa. Bi hauek dira, hain zuzen, PSE-EE alderdiak egun Udalean
dituen zinegotziak.
Ovidio Campelloren aurkezpen ofiziala
Elgoibarko PSOE-EE alderdiak atzo (martxoak 28) egin zuen Ovidio Campello alkatetzarako zerrenda-buruaren aurkezpen ofiziala. Hona bertan esandakoen entresaka:
-'Herria egin' behar dugu, elgoibartar izatearen harrotasuna berreskuratu. Udalak, gainera, herritarrei zabaldu behar dizkie ateak. Orain artean Batzoki bat bailitzan eraman baitu PNVk Udala.
-Inguruko herri eta instituzioekin erlazioak estutu behar ditugu. Foru aldundiak ahaztuta dauka Elgoibar. Depuradora da egin duten azpiegitura bakarra.
-Udalean lan giro ona eragin eta lortu behar dugu.
-'Kristalezko teilatu eta poltsikoak. Honekin esan nahi dugu ondradua izateaz gain, ondradua dela erakutsi behar duela Udalak. Kontuak puplikoak eta argiak izan behar dute.
Ovidio Campellok elgoiBARREN.net-i jakinarazi dionez, “17 laguneko zerrenda osatu gabe daukagu oraindik, nahiz eta izen gutxi batzuk falta zaizkigun. Gehienak elgoibartarrak dira, baina bat edo beste eskualdekoak dira”.
PSE-EEren alkategaia • Izena: J. Ovidio Campello • Jaioterria: Guitiriz (Lugo) • Adina: 56 urte • Egoera zibila: ezkondua • Ikasketak: Zuzenbidea (3. mailara arte) • Lanbidea: Enpresa bateko gerentea • Ibilbide politikoa: PCE edo Espainiako Alderdi Komunistan hasi zen. Handik Euskadiko Ezkerra-ra pasa zen, eta azken hauek PSE-ra batu zirenean PSE-EEko kide izatera pasa zen. Azken lau urteetan Elgoibarko PSE-EEko Idazkari Nagusia izan da.
• Elgoibarko Hauteskunde DATUAK
(2003ko maiatzaren 25ekoak)
Boto kopurua, ehunekoak eta zinegotzi kopurua (*Einbiouren botoak kontutan hartuta)
* Einbiou: 954 boto (%14)
* PSE-EE: 860 boto (%13) 2 zinegotzi
* PP: 749 boto (%11) 2 zinegotzi
* IU-EB: 338 boto (%5) 1 zinegotzi
|
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





























