Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Euskara arrow “Tailerreko Eskuliburu Teknikoa” hobetu eta eguneratu du Danobatek
Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Anbotora mendi bizikletan


Eñaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eñaut Izagirre
Azterketak amaitxu eta mendira!


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Bertso finala eta Garaziren begiak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Motxailaren gurdia
Ipuinak eta tabernako demoniologia
Motxailaren gurdia
Leonard Cohenen 'Motxailaren emaztea'


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Leku arraroa kontzertu baterako


Barren astekaria

Gida komertziala

“Tailerreko Eskuliburu Teknikoa” hobetu eta eguneratu du Danobatek PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2009-11-10 12:50
Klik haundi ikusteko
 
Makina-erremintaren sektorean antzemandako terminologia arazoei erantzuna eman nahi die “Tailerreko Eskuliburu Teknikoa”, euskaraz soilik idatzita dagoen eskuliburu teknikoak. Lehenengo edizioak izan zuen arrakastaren ondoren, bigarren hau, hobetuta eta eguneratuta dago, Mondragon Unibertsitatearen laguntzari esker.

 Jesus Maria Astigarraga Danobat-eko presidenteak eta Iosu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektoreak “Tailerreko Eskuliburu Teknikoa” liburua aurkeztu dute gaur (azaroak 10) Arriaga industrigunean dagoen Ideko enpresan (Danobat Taldearen I+G Zentro Teknologikoa). Euskaraz soilik dagoen eskuliburu teknikoa makina-erremintako sektoreko langileei zuzenduta dago.
Erabilerrazagoa
 Duela bost urte, Danobat kooperatibaren sorreraren 50. urteurrena zela-eta, liburu honen lehenengo edizioa argitaratu zen. Hainbat bazkideren esperientzia eta lankidetzarekin kontatu zen orduan. Ekimen horrek “arrakasta handia” izan zuenez, bigarren edizio hau hobetua eta eguneratuta dago Mondragon Unibertsitatearen lankidetzarekin.
 Jesus Maria Astigarragak azaldu duenez, hiru urteko lanaren esfortzua da eskuliburu berria eta, aurrekoarekin alderatuz, “erabilerrazagoa” dela nabarmendu du Mondragon Unibertsitatearen laguntzari esker. Lanean ere euskaraz bizi nahi dutenentzat tresna bat dela gaineratu du Danobat-eko presidenteak. Lehen edizioak izan duen arrakasta eta barneratze maila zirimiriarekin alderatu ditu: “Hau ez da euri jasa handi bat moduan, zirimiria moduan baizik; langileak poliki-poliki ohitu behar dira lanean gazteleraz ezagutzen dituzten berbak euskaraz erabiltzera”. Iosu Zabalak, berriz, liburua argitaratzearekin bakarrik ez direla konformatzen argi laga nahi izan du eta liburuaren zabalpenean lan egiteko konpromisoa adierazi du.

Eskuliburuaren edukia
  Liburua tailerretan, eta zehatzago makina-erremintaren sektorean, aritzen direnei zuzenduta dago (adibidez, muntatzaileak, diseinatzaileak eta mekanikoak) baita alor horretan lan egin nahi duten egungo unibertsitateko edota lanbide heziketako ikasle direnei ere.
  Eskuliburuak, alde batetik, diseinatzaileentzat oso erabilgarria den informazio jasotzen du (oinarrizko kalkulua, trigonometria, materialen ezaugarriak, transmisioen kalkulua, ergonomia, etab) eta bestetik, muntatzaile eta mekanizatzaileentzat baliagarriak diren hainbat taula (hari ezberdinen neurriak, errakor mota ezberdinak, unitate aldaketak eta makinen osagai ezberdinak eta plakatxo, harri edota zerrei buruzko datuak ere). Horrez gain, eskuliburuak elektrizitatea eta elektronikako oinarrizko formulario bat eta hiztegi txiki bat jasotzen ditu.
Durangoko Azokan eta Interneten
  Argitaratutako 1.500 aleak Danobateko langile, bezero, hornitzaile eta Mondragon Unibertsitateko ikasle eta irakasleek eskuragarri izango dute. Era berean, Mondragon Unibertsitateak eskuliburua bere prestakuntza zentroei eskainiko die. Liburua abenduaren 4tik 8ra ospatuko den Durangoko Liburu Azokan salgai egongo da Mondragon Unibertsitateko standean.
Liburuaren kontsulta errazteko asmotan, formatu digitalean aurki daitezke honako web guneetan (oraindik ikusteko moduan ez dauden arren, gaur bertan igoko dituzte dokumentuak):
 
 
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Inauteriak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu hurrengo eguneko pilula errezetarik gabe erosi ahal izatea?

Zine agenda

Azken komentarioak


Eskerrik asko Eñaut !!!
Gaur egon gera Eñauten aurkezpenean, eta egia esan...
(itxaspe)

Barren-en kazetaririk ez
Doala aurretik ez dudala ezer Zuhaitz-en aurka. Gu...
(mtt)

2009 ondo lagatzeko, korrika h...
ZORIONAK partehartzaile guztiei!!! Oso ondo egin dezute! Segi horrela!!!
(intxausti)

ZORIONAK ANTOLATZALEEI
Alako proba bat Elgoibar bezela herri batean antol...
(Leonor)

Euskara Sailaren erantzuna
Elgoibarko toponimia lanean laguntzeko prest daude...
(Euskara Saila)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 17 bisitari