Alfredo Etxeberria izango da EAJ-PNVk maiatzean egingo diren Udal hauteskundeetan aurkeztuko duen alkatetzarako zerrenda-burua. Elgoibarko EAJ alderdiak atzo (20:30)
egin zuen batzarrean hartu zuten erabakia
alderdikideek.
Bi hautagairen artean aukeratzera deituak
zeuden Elgoibarko jeltzaleak: Marivi Agirregomezkorta (egungo alkatea) ala Alfredo
Etxeberria. Bigarrengoak jaso zuen boto gehien.
EAJren alkategaia
 Alfredo Etxeberria (ezkerrean) EAJko zerrenda-burua •
Izena: Alfredo Etxeberria
•
Adina: 40 urte
•
Egoera zibila: ezkondua eta alaba baten aita
• Lanbidea: ONA Electroerosion enpresako komertzial kanpo arduraduna
• Elgoibarko Hauteskunde DATUAK
(2003ko maiatzaren 25ekoak)
Boto kopurua, ehunekoak eta zinegotzi kopurua (*Einbiouren botoak kontutan hartuta)
 2003ko Udal Hauteskundeetan aukeratuak izan ziren zinegotziak * EAJ-EA: 3.683 boto (%56) 12 zinegotzi
* Einbiou: 954 boto (%14)
* PSE-EE: 860 boto (%13) 2 zinegotzi
* PP: 749 boto (%11) 2 zinegotzi
* IU-EB: 338 boto (%5) 1 zinegotzi
|
Alfredo?? Neu 2007-01-30 09:17:42 Zein da tipo hau??? kalian ibiltze al da??? | ??? Asier 2007-01-30 09:31:07 Nik ez dot ezagutzen!! | Alfredo Lorea 2007-01-30 10:04:30 Asier eta Neu, zuek Elgoibarkoak al zarete? | Ni bai Asier 2007-01-30 10:35:01 Elgoibarkoa naiz, baina ez ditut, 10.614 herritarrak ezautzen. | Asierrentzat Neroni 2007-01-30 10:43:24 Asier, logikua da herrixan bizi diazen 10.614 herrittarrak ez ezagutzia; hortaz, ez zaitte harrittu Alfredo ezagutzen ez baldin badozu. Hala ere, lepua egingo neuke, herrittar gehixenok ezagutzen dogula bai mutill hori, bai bere familixia, ta baitta bere ingurua ere. | Zorionak Peru 2007-01-30 11:01:54 Zorionak Alfredo. Gauzak ongi egin ditzazula. | Botazioko emaitzak? Iturri 2007-01-30 12:10:44 Asko eskatzia ez bada, ba al daukazue atzoko botazioko datuak? Hau da, zenbat boto jaso zittuan Alfredok eta zenbat Marbik? Eskerrik asko. | Alkatea? sorgin 2007-01-30 12:15:01 Posible da, atzoko botazioaren emaitzak jasotzea?? | Beraien gauza izango da Peru 2007-01-30 12:21:53 Bozketaren datuak, datu EAJ.ko barne datuak izango dira,beraz beraien gauza bat da, ez dut uste publiko egingo dutenik. | Datuen zain gaude elgoiBARREN.net (Asier Orbea) 2007-01-30 12:27:37 Elgoibarko EAJk atzo egin zuen batzarreko datuak (botazioak, etab.) eskatu ditugu jadanik Elgoibarko EAJn. Alderdiko juntaren presidenteak, Arantza Kortabitartek; "prest daukatenean komunikatu bat bidaliko digutela" erantzun digu. Hortaz, komunikatua jaso bezain laster edukiko dituzue datuok. Mila esker. | Mariviri suspensoa EAJk federico jimenez losantos 2007-01-30 13:05:46 Garbi dago elgoibarko EAJ ren barnean jende asko oso kritikoa zela Marivik egindako gestioarekin, aurreko bi alkateak Guillermo Garate eta Elkoroiribe, 8 urtez egon ziren karguan. Orain Marivi 4 urtez bakarrik egon da. Mujika ere jarri ahal zuten baina badirudi Mariviren gestioak gehiegi ”intoxikatu” duela, ez duela gantxo nahikoa edo beharbada ez duela nahi. Gainera, oraingo alkategaia ez da aurreko legealdian zinegotzi ere izan, beraz ez daki zuzenki nola funtzionatzen duen Udaletxeak. “Borron y cuenta nueva” egitea pentsatu du EAJk, entrenadorea bota eta esperientziarik gabeko beste bat jartzean. Legealdiari suspenso eder bat eman diote, nahiz eta beraiek ez errekonozitu. Zorte on berriari eta ea aire berriak ekartzen dizkion herriari … | Borron y ... Asier 2007-01-30 13:27:58 Nik uste, Marivirekin gertatu dena, eta EAJ barruan duten iskanbila loturik daudela, hau da, Txabarriri egin diotena, etab. Nere ustez, barruko tirabiren kontu bat da eta Alfredo txontxongilo bat besterik ez da!! | zorionak marivi ni 2007-01-30 13:36:52 Ba nik Mariviri zorionak eman biar dizkiot. Lau urte hauetan gauza txar asko in ditxuala egixa da, baina herrixari aire berrixak ekarri dizkio plaza ingurua berritxuz eta hori eskertu biarra dau. Ez jakonari gustao alkatia, nik esango nion berriz EAJ ateratzen bada alkatetzarako berdina pasauko dala.Azkeni finian Alkatia partiduak jartzen duan muñeko antzeko bat da. Lenengo marivi izenakin eta aspertu in dianez oin alfredo izena jarri diobe. Nik esan doten bezela naixo dot marivi, izena politxaua da, ez dozue uste? | Zer dauka Marivik esateko? Kurioso bat 2007-01-30 14:02:00 Zer pentsatuko ote du Marivik une honetan? horixe jakitea gustatuko litzaidake. PNV barruan gertatu den guztiaren berri emateko "mantatik tiratzeko" prest egongo ote da? ala alderdiari fideltasunez ez ditu trapu zaharrak aireratuko. Gustatuko litzaidake jakitea zer pasa zen atzoko batzarrean. Ziur Goenkale baino dibertigarriagoa izan zela. | Izaera kontinuista sumatzen diot honi er herritar bat 2007-01-30 14:30:11 Niri ez dit sentsazio positiborik igorri Mariviren alkatetzak, ta egia esan haserreak nabarmen gehiago izan ditut poztasunak baino. Zertzelada batzuk: Usuako iturria etzait gustatu, Plaza Handiaren enkantua galdu egin dela deritzot (modernoa bai geratu dela, baina Plaza Handia ez da Enterprise untzi interestelarra), gune berderik ikusi gabe darraigu herri barruan, parkeei soluzio interesgarririk ez zaie eskaintzen, erreka garbitzeko politika ez dakit zein dan, larunbatetako arazoak konpontzeko udalak ipini dituen partxeak (bai, zapatuetan maalan zeuden udaltzaingoa eta ertzainak partxe bat besterik ez ziren, arazoari sustraitik aurre egiteko ez da bestelako neurririk hartu), kanpotik etorri den jende asko ta asko auskalo ze baldintzatan bizi den ta eztakit udala hoiengatik arduratu dan (adibide gisa, Guassan ostian dauan fabrika zahar batian jende dexente ikusten nuan bizitzen hilabete batzutan, ta haiei eztakit atentziorik eman dien udalak), herri barruan aparkatzeko politika gero ta jasangaitzagoa da garagerik ez dugunontzat (soluzioa erraza da: garagea erostea... baña demontre, garesti xamar dago hau ere! hori al da soluzio bakarra?)... En fin, ni neu ere alkatea ardura guztiak norbaitengan deskargatu behar direlako ipintzen den figura dela deritzot, muñekoa. Erabakiak bideratuta etortzen dira normalean alkatearengana, eta honen dezisioa interesek zuzentzen dute. Eztakit Alfredo honen traiektoria nolakoa den, baina alkatetza lan interesgarri bat utzi nahi badigu herrizalea izan behar du oso, arlo eta kolektibo guztien jakitun izan behar du, kriterio bat erakutsi behar du bakoitzarekiko eta kriterio hori mantendu eta landu bere legealdian (promesa elektoral faltsuak ez dira azken unean parke bat eginaz edo plaza bat berriztuaz disfrazatzen). Dana dala, zeatik behar du izan Alfredok alkate? irakurri ditudan komentarioen arabera onartuta daukagu Alfredo izango dela Mariviren lekua hartuko duena, baina demontre, badira aukera gehiago ere eta orainarte partidu horrek egin duen lana gustatu ez bazaigu eman diezaiogun botua beste norbaiti!! Norbaitek esan zuen behin: ideia berdin askok ez du esan nahi arrazoi. Kezkatu gaitezen pertsona arduradun ta herrizaleak aurkitzen, ezartzen dizkiguten agintari interesatuak onartu ordez! Hasiera nik behintzat ez dut laket: herritik kanpoko enpresa baten egiten du lan ta komertzial gainera... herrian askotan ez ikusteko konbinazio paregabea. Herri bateko alkategaiak herriarekiko borondate garbi, hautsiezin ta konprometitua erakutsi behar duela deritzot, bestela izaera kontinuista izango duela uste det. Arazoa konpontzeko edo bideratzeko arazoa bizi egin behar da. | Aupa Alfredo Amaia 2007-01-30 14:39:39 Nik ez dot asko ezagutzen gure alkate berria, baina ezagutzen dudanagatik eta kalean entzun dudanarengatik, kriston tipoa dela diote, beraz konfiaztazko boto bat eman beharko genioke.Zorionak eta aurrera. | Amaiari federico 2007-01-30 14:43:09 Alkate berria?? Alkategaia izango da oraindik ez? | Federikori Amaia 2007-01-30 14:56:55 Bueno federiko,barkatu baina bizitzako etapa honetan, jakin beharko zenduke, gustatu ala ez gure herrian PNV-k irabazten duela beti. | Interes handia, ezta? Jelkidea 2007-01-30 15:02:11 Zenbat komentario, zenbat kurioso dago gure herrian, ezta? Eta denak EAJ barruan zer gertatu den edo gertatzen den jakiteko gogoakin. Benetan, gure alderdiak gauzatzen duen interesa poztekoa da. Ah, ta kuriosoei gauza bat: Zuen etxe barruetan izan zaitezte "kotila", besteen etxe barruak utz itzazue pakean. Mila esker. | Gobernatzen gaituenarekiko interesik iza Kritikoa 2007-01-30 15:27:01 Jelkide, zure alderdiarekiko interesak pozten zaitu baina bestalde ez duzu zure alderdiko katramilez hitzegin nahi... postura kuriosoa, gogoeta txiki bat eskaintzeko moduakoa bai behintzat: zeozer ezkutatzekorik ote duzue? zure alderdia pribatua da? alderdi pribatuak ez dira herriaren alderdiak... | EAJ herriarekin Jelkide 2007-01-30 15:47:08 Kritikoa edo Kuriosoa da zure izena? Niri besteen etxean katramila, alaitasuna edo barrea dagoen ez dit inoiz arduratu, zuri bai, eta asko gainera. Zure buruak imajinazio ederra dauka, "zerbait eskutatu" beharra daukagula uste duzu eta, ja,ja,ja....ay nere "kritiko" kurioso zirikatzailea. Gure alderdia, EAJ, herriak sortu zuen zu oraindik jaio gabe zeudenean, Herriak bultzatu du eta Herriak hautatu du gure Herria gobernatzeko, urte askotako Herritar askoren izardiarekin, eta begira nondik, gure "kritikoa" agertzen zaigu, gure alderdia, EAJ, Herriarena ez dela esaten. Galderatxo bat "Kritiko" jauna: Zientzia fikzioa gustoko daukazu? edo saltsa arrosa gustatzen zaizu gehiago? | Kriston tipoa??? Asier 2007-01-30 16:06:50 Nik berriz ez dut horrelako ezer entzun Amaia, kontrakoa baizik!!! | ... baña herria EAJrekin? Kritikoa 2007-01-30 17:09:28 1. parrafoa: Ni arduratzen nauena, Jelkide, ez da zure etxean alai edo triste zaudela jakitea, baina bai ordea ni 4 urtean behin eta berriro gobernatu nauen alderdiaren osasuna zein den jakitzea, zeren erabakiak osasun horren arabera hartuko ditu, eta erabaki hoiek nire bizitzaren eta norberaren bizitzaren gain eragingo dute, eta hori bai zuri ta bai niri ere interesatzen zaigu. Ezta? Beraz, arrazoituta, hara hor zergatik den interesgarria partiduaren egoera jakitzea. 2. parrafoa: ezkutatzeko gauzak denok dauzkagu, inor ez da garbia, eta ez zaitez bestelakorik sinistarazten saiatu. Eta EAJ, beste guztiak bezela ezkutatzekoak eta agertzekoak dauzkan alderdia da. Pekatutik libre denak bota beza lehen harria, esan zuen norbaitek (mundu honi buruz zerbait bazekien hark). 3. Bai, arrazoi duzu, bai zu ta bai ni baino zaharragoa da EAJ ta herritik jaio ta herriaren alde lan asko egin duena. Noiz esan det nik herriaren alderdia ez denik? soilik galdetu egin det ea pribatua den herritarrok beraren berri ezin jakin ahal izateko. Hortik aurrerakoak zure interpretazioak izan dira (edo erneguaren eragina). Irakurri ondo testua. 4. Zientzia fikzioa det gustoko, saltsa arrosa gorroto det. Beharbada horregatik bihurtu nintzen apolitiko. P.D: ni ez naiz "Kuriosoa" | Asierrentzat Amaia 2007-01-30 17:27:49 Asier,zuk ez dezu esan lehen,ez zenuela ezagutzen Alfredo? Nik jende askori entzun diot Alfredo honi buruz ondo egiten berba, bere ideiak jarraitzen ez dituztenak ere hori uste dute, zerbaitegaitik izango da, ez duzu uste?Pertsona moduan nago esaten, kriston tipoa dela, ez dakit nola moldatuko den politikan, baina pertsona bezela ona dela diote.Eta azken finean hori da printzipalena, PERTSONA IZATEA. | Ai, ai, ai Mike 2007-01-30 17:30:19 Konturatzen zerate zenbat eztabaida?Politikak jaten emango baligu sikiera...Azkenean bakoitzak bere etxerako egiten du lan, beset ezer eta beste inor kontutan hartu gabe, ez ahaztu esandakoa. | Kandidato onena? Iturri 2007-01-30 18:16:43 Jendia berotuta dabil, eh! Gaixa inporta jakulako izango da. Aldaketa haundiren bat ematen ez bada, badirudi Alfredo izango da hurrengo alkatia Elgoibarren. Onena opa diot. Dakixena herrixaren eta herrittarren mesedetan egin daixela, horretarako aukeratuko debe eta. Kuriosua da kandidatuen kontu hau. Nere ustez, alderdixek oso gitxitxan jartzen debe haiek nahi deben kandidatua (danok dakigu zenbat kostatzen jakuen prest daguan jendia harrapatzia). Jendiak ez deu hauteskundietako zerrendetan juterik nahi, eta, azkenian, alderdixek nahi debena baiño, ahal debena sartzen debe listetan. Eta, jakin dotenez, EAJri ere holako zeozer pasau jako; hamaika ate jo ondoren, Alfredo Etxeberiarena zabaltzia lortu debe. Beraz, badirudi alkate izatia ez dala horrelako txollua (nahiz eta Maribi berriz ere animatu dan). Soldatia ona da, apartekua, baiña jendiak nahixao deu diru gitxiago jaso eta beste lasaittasun batekin bizi. Beraz, alkate izateko borondatia azaltzen bebenek, alderdi guztietakoek, gitxienez errespetua merezi debela uste dot (eta, bestela, norbera animatu). Ez gaittezen egurra banatzen hasi lanian hasi aurretik (gero ere nahikua asti izango dogu kritikak luzatzeko gauzak gaizki egitten diranian). Desiatzen nago beste alderdixen zerrendaburuak ezagutzeko. Aurtengo hauteskundiak bero-bero datozela sumatzen dot. Ia herrixaren mesederako izaten dan! | eaj ezker abertzale bat 2007-01-30 20:11:49 GERTATUTAKOAREN inguruna bi arrazoi simpleak daude: a) EAJ ren barne zatiketa. b) Maribik ordezkatzen duen proiektu autoritarioa eta bere ineteresen araberako gestio publikoa. Alde batetik garbi dago EAJ erdibituta dagoela.Aldebatetik abertzale soberanistak eta bestetik PSOE rekin berriro ere iruzur berri autonomistaren bitartez bere ineterse ekonomikoak babestu nahi dutenaak )AHT...). Alde batean Egibar eta bestean El pais, Ser kateak eta ZPk beral goraipatzen duen JOsujon. Bere garaian Maribik eta Oruek imazen alde egin zuten eta orain Txabarriri bezala ordua ailegatu zaie. Bestetik garbi dago maribik eginiko gestioa izkutatu eta EAJ eraberritu nahi dela.Eta zer ikusia dauka horrekin eta ez txikia Aisiakin enpresaren terrenoen inguruko afera.Noiz argituko dute ser gertatu den? Zeragitik eduki duen hainbeste interes hainbat ekimen eta aktibitate Sigamara eramateko?Agian urbanizazio berri bat egin nahi delako besteak beste urbanizableak ez ziren Aisiakineko terrenoetan? Elgoibar, Bakio, Arrasate, Irun...EAJk bere interesei begira eta negozioa helburu. | Again and again Beste herritar bat 2007-01-30 20:30:02 Lehenik eta behin barkatu iezaidazue EAJri buruzko gai baten inguruan lagatoko erantzunaren izenburua ingelesez idaztea. Ez zaitxez haserrau Jelkide... Eta ya gaiaren inguruan ze esan? Ba kriston pena dala hainbeste urtetan alkatia beti partido berekua izatea. Gauzak ez dia aldatu bihar herri honetan ala? Jende gaztia ez da konturatzen (nagusiei buruz ez det berba egingo)EAJ duen politika guztiz arkaikua dala eta gaztiak ez ditxuela kontuan hartzen? Bai, baleike bertako EAJn idazkarixa gaztia izatia, baina mentalidadia zaharrana... Azken lau urte hauetan gertatukuaren ostian zergatik ez diogu gauzari buelta ematen, Mendaron bezela, eta EAJ alkatetzatik at lagatzen degu? Ez al dau pena merezi? Zergatxik ez degu gorago dauden beste pertsona batzun esanak betetzen duten talde honi agur esaten eta herritarrez osatutako taldetxo bat osatzen? Inongo esanik bete behar gabe, inolago ideologia finkorik gabe. Ez eskuin eta ez ezker. Herria maitatzea izango litzateke betebehar bakarra... Pentsatu ezazuze honen inguruan... PD: Jarraitxuko al dau EAJ familia listetan? Badakizue: Marivi, Mujika, Palomino... Entxufe asko dao hemen... PD2: Ezkerrak ez dan Palomino alkategai moduan atera... | USTELKERIA=PNV, bai elgoibarren eta bai aspertuta 2007-01-30 20:41:31 Lehenik eta behin, pozik nagola esan nahi dut, Marivi alkatesa eta orue botako dituztelako!AUPA!!! eta gero esan nahi det ere, hemen hauek egon edo ez gon berdin joango dala gauza, herri hau BATXOKI bat bihurtuta dagoelako, eta entxufe asko dagoelako, bai PROTEKZIO OFIZIALETAKO zozketetan, eta baita beste ainbat gauzetan...LINDANEA,ILEGALIZAZIOA MANTENDUZ ETA 1000 HERRITAR AHOTSIK GABE UTZIZ (EINBIOU), Zergatik nahi zuten MERKADILLOA SIGMAra eraman?, edo eta EUSKARAren aurkako erasoak udaletxean, komunikatu batzuk irakurtzerakoan, euskeraz ba ote zegoen galdetu zion batek eta hau erantzun zion, mespretxu osoz MARIVI ESPAÑOLAK; EUSKERAZ EZ DAO, ETA PUNTO!, hau da PNV, tea horrela doa EH-a. BUKATZEKO, ZER GERTATZEN DA AISIAKINEN LURRAREKIN, ZERTARAKO SALDU DUZU MARIVI, AGIAN ETXEBIZITZAK EGITEKO? LOTSAGARRIA DA PNVk BOTEREAN JARRAITZEAK!!, baina Mendaroko Talde independiente, hori ere ez da atzean gelditzen, (aurrekoari erantzunez). | Penagarria Aurrekoa 2007-01-30 20:47:59 Zure idazteko modua. Erradikala eta inkonformista izatea ondo dago baina, idazten eta hitzegiten jakin beharko zenuke. | hobea ote? berotutako bat 2007-01-30 20:55:45 Bueno bueno... ni ere berotu naiz hau dana irakurri ostian. Hasteko, nik entzundakua kontauko dot, eta neri Alfredotaz ez diate oso ondo berba ein. Itxuria Vaya SEmanitako PNVkuan iguala daka, PPkuakin erraz konfunditxu leikena, errazegi. Dana dala, ia Marivik baino hobeto eitxen daban, merkadilluana ezin jako barkatu. Jun zan ostegunian pasau nintzan handik eta bi katu zaozen, bai saltzen eta baitxa erosten. Elgoibar merkadillorik gabe geratu da. Eta Aisiakinen asuntua? usain txarra daka horrek. Danetariko zurrumurruak entzuten dia herrixan. BARREN eta elgoibarren.net-eko lagunei eskatuko nieke gai honetan sakontzeko, Santa Klarako etxiekin pasau zan moduan, hemen ere arrautza ustela. | PNV Herriaren alderdia? ja! anonimoa 2007-01-30 21:12:39 Jelkidea; PNV herriaren alderdia? Gerra zibilan Eusko Jaurlaritza kanpoan Franco noiz hilko zen zain eta zain eta zain; bitartean Euskal Herritarrak hiltzen, gerora bere boltsikora begira eta begira autonomia onartu zuen eta Españari loturik bizitzera kondenatu gaituzte, gero partidoen legea onartzen ez dutela diote eta herritarren hitzari muzin eginez bi kontzejalen postuak beraien jendearekin betetzen dituzte horrela herriko bigarren indarra udaletxetik desagertaraziz (LAPURRAK!!)ondoren Segi gazte erakundearen kontrako neurria gehiegizkoa dela esaten dute baino beraien txakurrak bidaltzen dituzte, gazteak kriminalizatu,madrilera bialdu eta beraien manifestazioak... desegitera, Iñaki de Juana hiltzen ari da baina oraindik plaza haundian ez dut udaletxeko inor ikusi hilabeteko azkenengo ostiraletako enkarteladetan, hori ez al da hilketa bat?ez al da salagarria? Gure herrian merkadiloaren arazoa egon da, ez dute herriaren hitza errespetatu eta Sigmara bialdu dute, ez dute adierazpen askatasuna bermatzen kartelak kendu eta kendu dabiltza, hori al da herri honen arazorik nagudiena? jendea informatuta egotearen beldur ote dira? Larunbat bat bai eta bestea ere zipaioak elgoibarko kaleetan barrena, jende gaztea katxeatu, multak jarri, identifikatu... ez da horren kontu zaharra, uda aurrekoa da, boteiloia arazoa omen da eta errepresioa horretarako irtenbidea. Elgoibarko gazte asanbladako bi kide deklaratzera deituak orain dela urtebete pasatxo kartel bat jartzearren PNVri ez omen zitzaion gustatu. Laguntza sozialerako dirulaguntzak 6hilabete eta gero sefini ez dago kaja gehiagorik eta beste sei hilabetetan ba horkopon, bitartean herritarrok lasai, zeren eta kriston polita den estatua bat daukagu kinkoneko zubian, a eta nola ez herria garbi garbi dakagu zeren eta bi aldiz kentzen dituzte kartelak astean, gabonetan denoi iristen zaigun agenda marabilosoa kontuan hartu barik, (LEHENEGO URTEAN EUSKARA AGERTZEN EZ DEN AGENDA BERA?)horretan gastatzen du "herritarren" alderdi honek dirua,San Lazaro egoitza hospitale bihurtzeko bidean eta gero eta itxaron lista handiagoa... Hori da PNV-k egiten duena, berdin dio Marivi, Alfredo, edo beste edozein ipini erabakiak ez ditu pertsona batek hartzen baizik eta partidoak, PNV herriaren partidua? ja eta berriz ere ja!Horretarako herriari entzun bihar zaio eta hori oraindik ikasteko lekzioa du. Mesedez, herriari aire berriak Alfredorekin? Ez gaitezen engainatu Alfredo eta Marivi partidu berdinekoak dira, aire berriak ez dizkigu PNV-k ekarriko. Ireki begiak!! | gaztia hauteskundeak 2007-01-30 21:36:15 Hemen bakoitzak beria . NAbari da hauteskundeak laster datozela , baina kanpaina oraindik ez da hasi . KOntrolatu zaitezte denok , bai PNV , bai EZker Abertzalea eta bai beste denak ere | Jou Again Againi erantzuna 2007-01-30 22:16:49 Zein partidotakua nahiko zenduke ba izatea hurrengo alkatia? explikatu zaidazu hori pixkat argumentatuz. | Fermin Bi hautagai bakarrik aurkeztu 2007-01-30 22:26:15 Ez bakarra.Lehendik zuen hautatua alkategaia PNV alderdiak. Oraingo alkatetzak hutsegite mordoa egin ditu bere gestioan (batezere merkadiloaren kontuarekin)Akatsak onartu eta alkatetza utzi beharrean gutxienez aurkeztu egin da berriro, jakinik ez zutela hautatuko. Egia esan ongi egin du orain gutxienez lasaiago biziko da eta ez du hainbeste txapada entzun beharko merkadiloaren kontu hoiekin. | erantzuna penagarriari 2007-01-30 22:38:28 penagarria dena da, PNV egiten ari den guztia, eta ez da erradikala izatea, PNV kritikatzea, erradikalagoa da, elgoibarko 2.indarra, herritarrek autatu dutena, ezin udaletxean parte hartzea, ezertarako, a... barkatu PNV ez dago ADIERAZPEN ASKATASUNAren alde, nahiago du PPko bi zinegotzi ateratzea (bakarra atera behar zutenean) Einbiou herri plataforma baino, nahiago du plenoa ESPAÑOLEZ egitea, EUSKERAZ egitea baino, baina noski, hauek dira DEMOKRATAK, ZUEK, eta gu erradikalak, edo eta DEMOCRATAS y VIOLENTOS nahiago baduzu, demokratak, AZNAR, ACEBES, FRAGA, JUAN CARLOS lehena,GALINDO, ... eta hauek badira, nahiago dut VIOLENTO deritzon taldean egotea, zuek MODERAZIOAREN ZIRKULU demokrata eta korbataduna mantentzen duzuen bitartean, guk aurrera segiko dugu, herri honek independentzia eta sozialismoa lortu harte, eta NIRE EZ SAIATU NIRE IDEIAK aldatzen, ez da nire idazteko era zuri penagarria iruditzen zaizuna, nire ideiak baizik, eta hori da zuen adierazpen askatasuna, posible da dena esatko, entzun nahi ez duzuena ezik!! | gaztia hauteskundeak 2007-01-30 22:42:38 KOnparazio exageraturik ez mesedez . Denek egin dituzte hutsegiteak herri honetan . Eta ezker abertzaleko jende askori galdetu egin beharko litzaioke benetan sozialismoa eta euskara bezalako kontzeptuen alde dagoen . eta PNV-ko askori , berdin , ea independentziaren alde dagoen . Hipokresia asko dago denean | Animo Alfredo!! elgoibartarra 2007-01-31 00:02:04 Animo eta aurrera ALFREDO!!!: Norbaitek ez dizula ezagutzen irakurri dot. Nungoa ote da? Zu elgoibartar peto petoa. Hemen (toki askotan bezala) txaskarrillero-a asko eta lan egiteko prest jende gutxi. Segi horrela!!! | Jouri erantzuna Again and again 2007-01-31 10:27:01 "Zein partidotakua nahiko zenduke ba izatea hurrengo alkatia? explikatu zaidazu hori pixkat argumentatuz." Nahiko argi laga dotela uste dot, eh? Hala ere berriro be jarriko det. Dirudienez ulertzeko zailtasunak ditxuzu. Zure galderari erantzuna hementxe. Aurreko mezuan bilatzen badezu ere topauko dezu, eh? Nahiko argi dotela uste det... Zergatxik ez degu gorago dauden beste pertsona batzun esanak betetzen duten talde honi agur esaten eta herritarrez osatutako taldetxo bat osatzen? Inongo esanik bete behar gabe, inolago ideologia finkorik gabe. Ez eskuin eta ez ezker. Herria maitatzea izango litzateke betebehar bakarra... Argi horrela? Baietz espero det. Nik ya laguntza gehixo ezin dizut eman. | Again and Again-i Ekaitz 2007-01-31 11:25:18 "Herria maitatzea izango litzateke betebehar bakarra..." diozu, baina Herria maitatzearekin bakarrik ez da Herria gestionatzen, betebehar ugari izaten dira, zure hitz politek bakarrik ez dute balio. | EAJren botazioko emaitzak Iturri 2007-01-31 11:36:03 Ez dakitx elgoibarren.net-ekuek EAJren asteleheneko botazioko emaitzak jaso dttuzten, baiña prentsan daguaneko urten diranez, ikusi edo irakurri dotenaren berri emango dot: Alfredok 78 boto jaso zittuan; Maribik, 57 boto; eta beste 3 boto txuriak izan ziran. Danera 138 afiliatuk hartu zeben parte. | Ekaitzi erantzuna Again and again 2007-01-31 12:01:35 Guzti hori badakit. | Again-i Ekaitz 2007-01-31 12:17:01 Baldin badakizu, zergaitik diozu? | Aisiakin edota Etxeekin Marbella-Elgoibar 2007-01-31 15:23:18 Orain dela bi urte miloi bat euro balio zuen edifizioa orain bapatean 5 miloi balio ditu !! Jua,jua jua. | Marivi que te vi Julian Muñoz 2007-01-31 16:54:15 Marivik Aisiakineko rekalifikazioarekin ateratakoa kontutan hartzen badugu zein pozik egongo den imagina dezakegu. Ze inportako zaizkio hemen idazten ditugunak? Baina ez du inporta. Herri honetan dena ahazten da eta dena barkatzen da. | Mariviren lana joseba 2007-01-31 17:20:01 "bolo bolo" asko daude herrian baina esan behar da lau urte hauetan egindako lana itzela izan dela. Hau nire ustez gai politikoa izan da eta bestalde nabari da EAJtan matxismo izugarria dagoela. Aupa Marivi | Matxismoa? Josebari 2007-01-31 17:36:19 Joseba, kandidato berri bat izatea Matxismo kontua izan al da? Mesedez, zertan zabiz, zer diozun kontuan izan. Matxismo kontuak gaur egun ez dira jolasteko kontuak. | Ados Julianekin Pantoja 2007-01-31 17:39:45 Marivi poltsikoa bero eta entxufatua onezkero. Alfredo alkategai jartzen asmatu dutela uste dut baina ez dakit EAJ-k beste aukera bat merezi duen. Espero dut gutxienez programa interesgarria ekarriko duela legealdi honetarako. Herriaren benetako beharrak kontutan hartuko dituen programa eta ez horrenbesteko apainketa garezti eta sentzugabeak. Aparkalekuak, zapatuetako giro ustela, etorkinak integratzeko laguntzak, euskara bultzatzeko planak, etbar. | Politikeua larregi gustatzen jaku oindio Plaentxiatik... 2007-01-31 17:45:45 Elgoibarko lagun batek idatzi dozta esanaz: "hi, sartu hadi gure herriko weborrixan eta ikusik ze mugimendu dauan!!!". Ea EAJ-ko alkategai berrixa dala eta ez dala hemen ikusten zaitxuet danok bata-besteari uletik tiraka... nik pentsatzen neban politikatik paso eitxen zebala gaur egunian jendiak... baina politikeua gustatzen jaku, ezta? Zeozegaitxik TELE5-ko kotileo programak audientzia haundixena daukie geure inguru hauetan... Baina bueno, hori baino gogorragoa, tristeagoa... iruditzen jata, ondoren dagoen Gelatxoren heriotzaren inguruko mezuak 5 komentariotxo bakarrik edukitzeak. Zer nahi dozue esatia? Gizon horrek musikiari, herrixari, euskeriari emon dotxazenak Elgoibarko alkate guztixak baino gehixago eta hobeak izango ziran seguru aski. Baina horrek ez dauka morborik... horrek ez du garrantziarik... Segi zuek alkategaiak gora eta behera, dana zuentzat. Gora Gelatxo eta bere jazzbana!!! | ZORIONAK AURREKOARI Nere 2007-01-31 17:52:03 Guztiz ados nago zurekin 47 komentario daude eginda hemen, nerearekin 48, eta beste albisteetan 10-15era heldu izan gara beti,zenbat arrazoi daukazun esan duzunarekin... | Ekaitzi erantzuna Again and again 2007-01-31 19:40:46 Zergatik esaten doten zer? Uste det zerbait ez dezula oso ondo ulertzen... | Lotsatuta Arzallus 2007-02-01 08:44:03 Horrela sentitzen nahiz Elgoibar gobernatu duten nere alderdiko lotsagabeekin. Bai Marivi, bai Palomino eta beste pertsonaia autoritariokin. Gainera, atzo izan genuen eztabaida mafia hutsa izan zen, Marbella zirudien horrek, botea edozer modutan mantentzeko alegina alegia. Lotsagarria Marivi azken momentuan bere semea eta lagunak afiliatzea, eta lotsagarria Neska gazte horen jokaera. Ixilik egoten ikaso beharko luke. Jangoikoari ezker ala ere, kanpora juan zitzaizkigun. Espero dot independiente bezala ez presentatzea. | ADOZ AINHOA 2007-01-31 23:06:34 guztiz adoz arzallus deritzon honek esan duenarekin, bazen ordua norbaitek hori komentau zezan. nazkatuta nago edozein tokitan entzuten ditugun mafia kontuetaz, eta non eta elgoibarren ere horrelakoak ikusi behar. elgoibarren ere gure cosa nostra berezia daukagu, marivi- mugica familia, palomino familia eta santos y "allegados" familiarekin! aski da, suerterik onena opa diot juliani. gora eaj! gora euskadi askatuta! | ?? Sabino 2007-02-01 00:16:12 Barkatu, argitu hauek mesedez: Arzalluz, zein da jokaera lotsagarria duen Neska gazte hori? Ainhoa, zein da Julian? Seinale ona da EAJko batzuk lotsatuta egotia. Badirudi otarreko sagar guztiak ez daudela ustelak. Ez nuen besterik espero, baina kosta zaizue foro honetan agertzia. Animoak sagar osasuntsuei alderdi duin bat lortzeko borroka dezazuten. Lotsagabe eta aprobetxategixak politikatik at hobe. Eta honek alderdi guztietarako balio du. | Plaentxiar horri nik neuk 2007-02-01 10:26:48 Pozten nau zure erreflexioak, pozten nau gure herriak eman duen pertsona baten lanak halako sentimendua eragin badizu ta bere heriotzak tamaña berean eragin badizu. Dena den, nik uste ez dela jasotako mezu kopuruaz neurtu beharreko zerbait elgoibartarrok pertsona honi izan diogun errespetu, begirune eta eskerrona. Uste det tristura idaztea protesta idaztea baino zailago eta intimoagoa dela, eta errespetu hori behar den lekuan erakutsi diogula Gelatxori. Ixilik egon izanak ez du esan nahi ezer esatekorik ez daukagunik. Azkenik, balio beza mezu honek zuk behar dituzun 50, 78 edo 137 mezu hoien ordezkari gisa. | anonimotasunaren babesean erraza da horr Maritxu Loiola 2007-02-01 11:05:08 Harrituta nago alkate eta alkategai izango direnen inguruan web gune honetan agertutakoekin. Erraza da anonimotasunaren babesean edozer esatea, edonor kritikatzea eta iraintzea. Horregatik, nire ustez ezinbestekoa da kasu horietan behintzat aurpegia eman eta mezuaren jabeak bere burua identifikatzea. Non geratzen da bestela pertsonenganako errespetua? Espero dut web gune hau kudeatzen dutenek honen inguruko hausnarketa egitea garai baten BARRENeko eskutitzekin egin zen bezala, eta komentarioak idazteko emandako aholkuetan azaltzen den bezala mezuak errespetuz idatzitakoak esatea. | Alfredo Etxeberria Santa Klarakoa 2007-02-01 14:33:10 Marivi jutia egixa esan ez da notizi txarra. PNVko kide askok gauzak gaizki ein ditxula esateko, benetan gaizki egin behar izan ditu gauzak. Ala ere, herri hontan, naiz ta Marivik lo gauden bitartean buru gañera kaka ein, jendiak PNVri botatzen jarraitxuko du. Hori da tristeena. Autagai berrixari dagokionez, nik iada badaukat nere errezelo txarra. Alfredo Etxeberria, Santa Klara kaleko Funeraria Etxeberriako jabearen semea. Orain dela urte gutxi funeraria izatetik tanatorio izatera pasa dena. Hori bai, tanatorioa bezelako negozio bat, iñolako aparkamendu plazarik aportatu gabe, zabaltzeko baimena ematia ez al zaizue arraroa iruditzen??? Neri beintzat ez. Etxeberria familia aspalditik da PNVko afiliatu eta Alfredo bera ere hemen dakagu oin autagai. Bitartian Santa Klarako bizilagunek trafiko arazoez sufritzen jarraitxu bihar dogu hileta bat dauan bakoitzian. Nola konponduko digu arazua Alfredo hurrengo alkateak. Bere etxekoen negozioa itxiko al du? (nik uste ezetz) Neri dagokidanez, PNV nun, ustelkeri, trapitxeo eta bakoitzan poltsiko betetzia han! Aio | Maritxu Loiolari Anonimoa naiz, eta? 2007-02-01 15:25:15 Barkatu Maritxu, zergatik da ezinbestekoa aurpegia ematea? Ez nago ados. Irainek, iraintzailea bera baliogabe lagatzen dute eta kritikak oinarririk gabekoak direnean min gutxi ematen dute. Arazoa kritikaren atzean egia edo egi parte bat dagoenean agertzen da. Errespetuaz hitzegiten duzu. Uste dut, errespetua agintari publikoak herriarekiko izan behar dutela lehenbizi. Bestela, nola eskatu herriari bueltan errespetuz jardutea? Uste dut, kontzientzia garbi duenak ez duela holako foro ireki bati bildurra eduki beharrik. Eta batez ere, ez dut uste foro honen kudeatzaileek beraien lana behar bezela betetzeko zure inungo gomendiorik behar dutenik. Zeri diozu beldurra Maritxu? Lotsagarria iruditu zait presioa egiteko modu hau. | "AINHOARENTZAT" Miren Garcia Alonso 2007-02-01 15:33:24 Ainhoa izenez agertu zara eta kristonak bota ere. Nahiz eta arrazoia eman behar dizudan esan duzun guztiarekin(nik ere ala pentsatzen dut).Uste dut komentario horiek norberarentzako gorde beharra daudela.Familiei inongo disgustorik eman gabe. Seguraski "Ainhoa" horren atzean,"Iker, Manolo edo Edurne bat egon daiteke". Zergaitik ez dugu Izen abizenarekin idazten? | lapsus bat kit kat 2007-02-01 18:59:48 Lanbidea = ONA Orduan nolatan aldau bihar dok ba? kar kar kar | Edukazioa Arzallusentzat 2007-02-02 08:33:06 Ostras!! horiek dira argumentuak!! eta edukazio maila!! tira nor zaren demostratzeko modukoak!!! | Errespetuz idatzi, mesedez elgoiBARREN.net (Asier Orbea) 2007-02-02 08:47:33 Aurreko iritzia (Arzalluz izenarekin bidalitakoa) kendu egin du elgoiBARREN.net-ek, eztabaidetako arauak betetzen ez zituelako. Errespetuz idaztea eskatzen dizuegu,irainik erabili gabe eta gaiaren gainean idatziz, faborez. | barren-i Barren-i 2007-02-02 09:25:25 Barreneko langileok, atzerago ere badira izen edo abizen batzuekin zuzenean sartzen diren mezuak. familia abizenak, negozio partikularrak...hoiek ere tokiz kanpo eta errespetu gabe idatzita daude. Ez al du ElgoiBARREN-ek horrela ikusten? | Nahikoa da. Anonimo guztientzat Nerea Lodoso Andonegi 2007-02-02 09:48:01 Gauza bat da kritika egitea, eta beste bat, pertsonak iraintzea. Eta foro honetan agertzen diren adierazpen asko eta asko irainak dira, ez kritikak. Argi eta garbi izan behar duguna da irain horiek kalte izugarria egiten dietela jasotzen dituzten pertsonei; eta pertsona horiek defendatzeko aukera izan arren, eragindako kaltea konpontzea oso zaila izaten dela, ezinezkoa ez baldin bada. Gainera, foro honetan egiten diren salaketa asko eta asko delituak dira, eta inori ezin zaio deliturik egotzi horren frogarik izan ezean. Norbaitek delituren bat egin izanaren zantzuak edo frogak baldin baditu, doala epaitegira edo ertzaintzara. Horiek baitira horrelakoak salatzeko tokiak. Bertan, hala ere, izen-abizenak ez ezik, NAN zenbakia ere eskatuko dizkigute. Anonimotasunak ematen duen babesaz baliatuz, irain eta salaketa horiek egin dituzuenok, izango al zenukete hori egiteko adorea, zeintzuk zareten adierazi beharko bazenute? Ezezkoan nago. Horregatik, gauza bat eskatu nahi dizuet: egin ezazue nahi duzuen kritika guztia, baina inori errespeturik falta gabe. | irainak ala kritika Egibar 2007-02-02 12:46:09 Zuek irainak ikusten dituzuen tokian nik kritika ikusten dut | Egibarrentzat Nerea 2007-02-02 13:00:29 Egibar, ba al dakizu etika zer den? | gaztia etika 2007-02-02 15:53:28 beti gabiz bestiei lekziuak ematen | etika egi-taberna 2007-02-02 22:00:06 etikoa da lan orduetan intereneteko foroetan ibiltzea? | AUPA NEREA LODOSO Mikel Larrañaga 2007-02-03 11:16:50 Aupa eta aupa asko Nerea Lodosorentzat, zenba egi esan dituzun, eta gainera zure izen abizen eta guzti,zorionak benetan.Aspaldi foro honetan, notizia honetan irakurri dudan komentario honenetarikoa da. | AUPA? sorgin 2007-02-05 11:52:03 Zer, hemen ere Zentzura? penagarria.. | Sorgin-i Jon 2007-02-05 15:24:29 Sorgin, zentzura eta errespetuaren artean desberdintasun handia dago. Fundamentorik gabe, anonimotasunean errespetu faltaz idazteko ez da foro hau. Beraz, pena ematen didazue, oraindik errespetu faltari Ezetz diogunean, zentzura ikusten duzutenok, hori bai dela penagarria. | eli ni 2007-02-14 21:06:13 Aupa Marivi, zu ez egin kaso iñoreri que bakarrik daukate enbidisia zergaitik andria izan zara eta hori batzuk ez in dute tragau. | eliri sabeth 2007-02-15 09:17:23 Zu lasai Eli, Marivi ohituta dago kasurik ez egiten. | Parre pixkat Anomimo ez ezaguna 2007-02-15 10:33:05 Ezin izan dut irakurritakoa irakurri eta gero idazteko tentazioari eutsi. Batzuk alde eta besteak kontra. Anomimoek hitzek min ematen dutela dirudi, eta anonimo ez direnek anomino ez direlako arrazoi gehiago dutelakoan daude. Nik argi daukat. Anomimoek arazoi dute. Denbora dudan beste batean nire kritikak beno hobe esanda, udal honi buruzko nire iritzia idatziko dut, orain lanera noa, izan ere hortik irakurri dut lan orduetan foro hontan ibiltzea ez dela etikoa. Agur. Ta lanena zaudetenok, atera orri honetatik eta segi lanera. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |