Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kultura arrow Pedro Sodupe 'Gelatxo' soinujolea hil da
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Gida komertziala

Pedro Sodupe 'Gelatxo' soinujolea hil da PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-01-29 10:28
Klik haundi ikusteko
 
Gaur goizaldean esan digu agur Pedro Sodupe Esnaola, “Gelatxo” soinujole handiak. Mendaroko ospitalean hil da 78 urte zituela. Bihar, hilak 30, izango da hileta elizkizuna San Bartolome parrokian (19:00).
 
 
 
Trikitixako giltzarri
Klik haundi ikusteko
Nahiz eta Pedrok soinu handia jo, trikitixa barru-barruan izan du; aitaren heredentziarengatik lehenik, dantzaria izan eta dantza-konkurtsoetan puntan ibilia delako gero. Pedro Soduperi buruz hizketan ari garenean, oso kontutan izan behar da hark zer garrantzia izan duen Gipuzkoa aldean trikitixaren bilakaeran: aitaren errepertorioa trasmititzeaz gain, bandetatik eta txistulariengandik etorri den errepertorio zabala berak soinuratu zuen. Soinu txiki joleek musika ikasketarik ez zuten garaian, Pedro ezinbesteko zubi bihurtu zen pieza hauek ezagutarazteko.
 
Eta gehiago: bere-bereak diren konposizioak ere baliatu dituzte trikitilari ospetsuenek. Adibidez, Laja eta Martinen diskoetan ageri diren pieza asko bereak dira. Esan daiteke beragatik gorde direla trikitixako eta txistuko hainbat eta hainbat kantu.

Azkenera arte musikari

Azken unera arte musika jotzen jarraitu zuen Gelatxok. Bere fandango eta arin-arinetatik aparte, tango, bolero eta pasodobleak jotzen aditu egin zen, dela ohiko taldearekin (Eguren eta Ziolarrekin), dela besterekin, dela bakarrik; adibidez igandero Elgoibarko jubilatuetan egin izan dituzten dantzaldi ospetsuetan.

Omenaldiak

Bizi zela 5 omenaldi jaso zituen Pedrok: Lasturren, Amezketan, Santiago Errekan, San Lorentzo bailaran eta Elgoibarren, 1998ko uztailaren 5ean egin zitzaion omenaldi erraldoia eta sentitua.
Klik haundi ikusteko
Roberto Garate, Enrike Eguren eta Pedro Sodupe, Donostian 1950eko hamarkadan
Klik haundi ikusteko
Pedro Mari Sodupe (Pedroren semea), Jose Antonio Osoro (saxoarekin) eta Pedro soinuarekin, 1974. urtean. Argazkia: Pepe Gil.
 
Klik haundi ikusteko
Santa Ageda eskean, 1960ko hamarkadan.
Klik haundi ikusteko
1960an Bergarako Zabala jatetxean, soinu handijoleen bileran. Argazkia: Luag.

Biografia laburra
• Beste anaiak ez bezala, San Lorentzoko bertako Agarre baserrian jaio zen 1928-2-22an.
Hamar urtetarako panderoa jotzen zuen, aitari laguntzen. Anaia Lorentzorekin ere ibili izan zen.
• Hamabi urterekin Intxusabal “Elgeta”rekin Madariagan pandera jo zuen. Bere kabuz ikasia zuen instrumentu hau jotzen. Garai berean musika eta tronpeta ikasketak hasi zituen; soinujolea zen anaia zaharrari laguntzeko asmoz.
• Hainbat dantza konkurtsotan parte hartua, 12 urte zituela egin zuen lehenengo jendaurreko agerraldia, San Lorentzon, Anjela Badiola bikotekide zuela. Dantzari fina eta saritua izan zen harrez geroztik.
• 16 urterekin tronpetari putz egiten aspertu eta botoizko soinua ikasten hasi zen anaia Lorentzorekin.
• 19 urterekin pianozko soinura pasa zen Inazio Bereziartua organistaren lezioetara hobeto moldatzeko. Pedro Sodupe “Gelatxo” historiara pasa bada, pianozko soinu handiagatik izan da.
• Esan liteke Pedrok ezagutu ez zuen herri, auzune, plaza eta txokorik ez dagoela Gipuzkoa edo Bizkaian, baina normala denez bere hasierako abiapuntua (1945-1960 aldean) herri inguruko auzuneak izanik, haiek bereziki kuttunak zituen (San Lorentzo, bere bailara; San Migel, San Pedro, Kurutzeta, Iruzubieta, Endoia, Mutrikuko Antsomendi, …) eta berdin, ia 40 urtetan segidan jo zuen Amezketa edo Aiako Santiago Erreka edo Lastur.
• Santa eskeak: Auzoan Santa Agedako eskean ibiltzen bazen ere, oroitzapen berezia dauka Itziarrera estreinako eraman zutenekoa. Hau izan zen lehenbiziko aldia lan klase hau herritik kanpora egin zuena. 1945 urtea zen eta 17 urte zeuzkan. 40 duro eman zioten: ordurako diru asko; ingurune hori ezaguna zen hangoek zutenm eskuzabaltasunagatik. Goizeko 08:00etan hasi eta hurrengo goizean 06:00etan utzi zion, Debara oinez tapa-tapa jaisteko trena hartzera. Pentsa zer sasoia behar zen bitarte horretan guztian (24 orduz!) soinu tzar hori bizkarrean hartuta etxez etxe oinez ibiltzeko. Puntako soinujolea izanik, lehen mailako bertsolariak izan ohi zituen eskeko lagun: Uztapide, Basarri,…
Gelatxo eta jazbana: Gelatxo, hasieran, gehienbat bakarrik ibili bazen ere, gero hirukote ere bihurtu zen: soinu handia, saxofoia eta jazbana (bateria). Hau da jazbanaren formazio erabiliena. Gelatxorena izan zen geroztik jazban talde garrantzitsuenetakoa. Arroako Mario Serranok dio: “haiek hituen hemen mugitu zutenak. Gelatxoren semeak, horrek bai, horrek musika handia zeukan”. Ezin aipatu gabe utzi Pedrori lagundu dioten musikari alai eta onak: Arturo Zuloaga “Txokolo”, Enrike Eguren, Jose Antonio Osoro “Katxo”, Pedro Mari Sodupe, Francisco Clemente Bores, Manuel Arruabarrena, Roberto eta Luxiano Garate, Santi Mendoza, Jose Perez Cortes, Pedro Zapateroa, Antonio Viñaras, Ricardo Gorriti, edota Jose Makazaga “Ziolar”.

(*Informazioa eta argazkiak “Gelatxo” liburutik. Haritz EDT, EHko Trikitixa Elkartea eta Ongarrik elkarlanean 1998an argitaratua)
 
  Informazio gehiago:




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

o
o 2007-01-29 13:30:52
agur ta mila esker Gelatxo
Eskerrikasko
Jon Lizarralde 2007-01-29 15:51:38
Eskerrikasko erakutsi eta eman diguzun guztiagatik
Gelatxo
Imanol 2007-01-29 17:50:16
Arantxa Iturbek Pako Aristiri Euskadi Irratian egin dion elkarrizketia entzuten jardun dot arratsaldian. Politta izan da. Pakok liburu bat idatzi zaban Euskal Herriko Trikitilari Elkartiak enkargauta("GELATXO, Soinuaren bidaia luzea")eta, bestiak beste, Gelatxo zelakua zan kontatzen jardun deu. Lehen ere banaukan liburuaren berri, baiņa Pakori entzun eta gero, liburua erosi eta irakurtzeko inbidixiakin geratu naiz; Pakok zelan idazten daban kontutan hartuta, seguru nao Gelatxo eta bere garaiko bizimodua hobeto ezagutzeko aparteko aukeria izango dala. Urte beteko tartian, Gelatxok, Kataolatzak eta Julianak alde egin debe gure artetik. Ez da soiņu, trikiti eta pandero faltarik izango goi alde horretan.
erromeriak
asensio 2007-01-30 09:58:22
Nere lagun batek kontatzen du, bera umia zala, Asensioko erromerietan jotzen zuela Gelatxok eta eurak, umiak, rregillazko zapatetan lorak katiatzen omen zioten... bere txikitako oroimen polit hoietako bat omen da....
Gelatxo Maalako jaietan
Mai 2007-01-30 12:22:44
Maalako jaietan ezagutu nuen nik "Gelatxo". Uztaileko beroek eraginda edo, eta gaztetxoak ginela aprobetxatuta, neskekin lehen "agarruak" egin genituen "Gelatxorekin" Txarriduna pareko plazatxoan. Akordatzen naiz talde xelebrea zela. Bateriak egurrezko ola ere bazuen, eta oso bitxia izaten zen bateriajoleak olari ematen zionean. Dantza nahikoa egin eta ohera joaten ginen, baina "Gelatxok" musika jo eta jo segitzen zuen berandura arte. "Gelatxoren" piezak entzunaz hartzen gintuen loak.
Santa Ageda
Ari 2007-01-31 19:08:57
Santa Ageda bezpera gertu dauan honetan Imanolek aittatu dittuan horrek etortzen jakuz gogora bai; lapsus txiki bat dana dala, Abdon Baskaranek ere maiatzian esan zigun agur, eta ziur baten bat gehixau ere ahaztuko genduala, eta barkatuko al digute. Danak gogoratuko dittugu asteburuan.
Barkatu!
Imanol 2007-01-31 19:31:59
Arrazoia daukazu, Ari. Neure hankasartzia izan da. Abdon Baskaran naukan buruan (iaz jun zan gure artetik), baina Kataolatza urten jatan (honek lehenago laga ginttuan). Sentitzen dot (barkatu, Ekaitz eta Arantxa). Danak egongo dira asteburuan Santa Agedako taldieri begira, soinuak eta panderoak eskuan dituztela. Eta guk, berriz, beraiek goguan dittugula jardungo dogu kantuan eta eskian.
GELATXO
Imanol 2007-02-09 18:35:25
Ointxe hartu dot esku artian "GELATXO, soinuaren bidaia luzea". Ez naiz irakurtzen hasi, baiņa Pako Aristik idatzittako sarrera moduko bat irakurtzeko astixa hartu dot. Ia gustatzen jatzuen:  
"GELATXO esatea suaren ondoan historia zaharrak berritzen hastea da. GELATXO esatea garai bateko erromerien hotsa entzutea da. GELATXO esatea existitzen ez den mundu bat berpiztea da. Halere, GELATXO esatea geure musikaren parte zenbateraino den geuk ere ez dakigun gizon bat aipatzea da. GELATXO esanda gizon bat ikusten dugu, besoak zabalduta. Eta besoen artean soinu handi bat dauka, tekladuna. Beti. Ikusi ditudan haren ehundaka argazkietan soinua dauka beti paparrean. Txatxangorriak papar gorria dauka. Aizkolariak papar zabala. Gelatxok soinu bat dauka paparrrean".  
Desiatzen nago gabian ohera sartu eta liburua irakurtzen hasteko.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 4 bisitari