| EuskalNatura.net webgunea jarri du sarean Antton Alberdi elgoibartarrak |
|
|
|
| elgoibarren.net | |
| 2007-01-29 09:00 | |
|
Euskal Herriko natura eta zientziaren gaineko informazioa euskaraz
batzen duen EuskalNatura.net webgunea sortu du Antton Alberdi
elgoibartarrak. EHUko ikasle gazte talde batek dihardu webaren
etengabeko osaketa eta garapenean.
Natura eta zientziak interneten duen presentzia urriari aurre egiteko asmotan sortu zuen Biologiako ikasle elgoibartar gazteak webgunea 2006ko urrian eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle gazte talde batek sortu, mantendu eta eguneratzen dihardu.
Natura eta zientziaren gaineko informazioaz gain, hainbat erreportaje, foroak, argazki galeria, natur ekintzen gaineko agenda eta abar aurki daitezke webgunean.
∞ Informazio gehiago:
|
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























