| Inauguratu dute Herritarren Arretarako Bulegoa |
|
|
|
| elgoibarren.net | ||
| 2007-01-26 12:52 | ||
|
Arratsaldeko 18:30ean inauguratu du Elgoibarko Udalak herritarren zerbitzurako sortu duen Herritarren Arretarako Bulego berria. Santa Ana kaleko 2. zenbakian dago bulegoa, baina Giza Eskubideen parkean dauka sarrera. Herritarrak Udalera hurbildu eta udal tramiteak eta gestioak arintzeko helburuarekin sortu da. (Argazkiak dauzka)
Arreta Bulegoan egongo diren Udal zerbitzuak:
•Idazkaritzako zati bat (herritarrekin aurrez-aurre lan egiten duten idazkaritzako alorrak joan dira bulego berrira)
•Artekaritza zerbitzu guztia
•Udaltzaingoa (berehalako arreta behar duten zerbitzuetarako: multak, e.a. bulego berrira joan beharko da. Aldiz, denuntziak, udaltzainei arazoak edo kexak, e.a. adierazteko lehengo tokian, udaletxean, jarraituko dute udaltzainek)
Bulegoaren ARGAZKIAK:
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|

































