Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Hezkuntza arrow ‘The Machine Tools” taldearen estreinako kontzertua IMH Egunean
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Mediateka


2007

Gida komertziala

‘The Machine Tools” taldearen estreinako kontzertua IMH Egunean PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-01-26 07:03
Klik haundi ikusteko
Bideoa: "The Machine Tools" taldeak eskaini zuen kontzertuko bideoa daukagu. IMH Eguna
ospatu zuten Makina Erremintaren Institutuan. (ikus jarduerak eta ordutegiak). Aurtengo nobedade nagusia, “The Machine Tools” musika talde sortu berriak IMHko kafetegian eskaini zuen kontzertua izan zen. IMHko langileek osatzen dute taldea. (Ane Iriondo abeslariari eginiko elkarrizketa dauka).
 
 
 
 
Kontzertuko BIDEOA:


*
Bideoa: IMH
 
“The Machine Tools” taldeko partaideak
Klik haundi ikusteko
Ane Iriondo elgoibartarra (abeslaria)
Leire Alberdi mendaroarra (bateria. Lily Moon taldean aritua)
Alberto Bergara (baxua)
Xabi Bastida azpeitiarra (bateria eta kongak)
Unai Azkue donostiarra (gitarra)
 
 
Kontzertuko argazkiak
 
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Taldeko kide guztiak dira IMHko langileak eta beraietako hiruk (Leire Alberdi, Xabi Bastida eta Unai Azkue) badute eskarmentua musika munduan. Beste bientzat gisa honetako aurreneko esperientzia izan da.
 
 
Elkarrizketa 
Ane Iriondo, “The Machine Tools” taldeko abeslaria
 
Klik haundi ikusteko
 
 

"IMH Egunerako espresuki sortu dugu The Machine Tools"

Ane Iriondo elgoibartarrarentzat esperientzia berria izango da gisa honetako rock & rol talde batean abestea, alabaina, kontzertuan daukan onena emateko desiratzen aurkitu dugu.

-Nola sortu zen taldea osatzeko ideia?

IMH egunari kolore pixka bat emateko Albertok (baxulariak) taldekide guztioi
banan-banan taldea sortzea proposatu zigun, eta bi bider pentsatu gabe baiezkoa eman genion denok. Taldekide batzuk lehen ere beste musika talde batzuetan ibiliak direla aipatu beharra dago eta mundu honetan eskarmentua daukate. Niretzako estreinako aldia da, eta egia esan, ez nekien zer suposatzen zuen talde bateko partaide izateak, eta benetan, oso esperientzia ona izaten ari dela.

-Zergatik "The Machine Tools"?

Denak IMHko langileak garenez eta taldea IMH Egunerako espresuki sortu genuenez, Makina Erremintarekin zerikusia zuen izen bat nahi genuen.
 
-Zein da zuen estiloa, nolako abestiek osatzen dutre zuen errepertorioa?

Egia esan estilo desberdinak sartu ditugu errepertorioan, baina gehienak
Rock & Rol estilokoak dira. Hori bai, denak bertsioak dira: Itoiz, Led Zeppelin, AC/DC... Hasieran pentsatu genuen guk ateratako pare bat abesti ere jotzea, baina oso denbora gutxi izan dugu eta ezinezkoa izan da. Hurrengoan agian...


-Nolakoa izango da kontzertua? Dena emateko prest? Urduritasunik?

Hori inkognita bat da. Pasatu arte ez dugu jakingo nolako kontzertua aterako zaigun.   Dakidana da, gu dena emateko prest gaudela, halaxe egin baitugu orain arteko entseguetan ere, eta entzuleak portatzen badira ba… oraindik ere gehiago emango
dugu.

-Zenbat denbora eman duzue kontzertua prestatzen? Non entseatu duzue?

Denera 3 hilabete izan dira. Astean behin entseatu dugu, ostiraletan.
Hasieran taldekide baten sotoan hasi ginen eta gero Mendaroko Udalak laga
eta primeran etorri zaigun lokal batean.

-Eta gero zer, ba al duzue musika munduan jarraitzeko asmorik?

Hori oraindik erabaki gabe dago, baina biharkoa ondo ateratzen baldin bada,
gutxienez, datorren urteko IMH Egunean ateratzeko animatuko gara!
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

zorionak eta eutsi goiari
edurne 2007-01-26 09:40:41
Aupa Ane, Leire eta mutilak! Zuek bai duzuela eduki beharrekoa! Zorionak eta segi horrela, giro beroa behar dugu eta gaurko egun hotz honetan :-)
Grabatuko al dozue kontzertua?
Iturri 2007-01-26 11:11:36
Hasteko, aupa zuek! Oraindik jendia bizirik daguala sentitziak poza ematen deu. Animo! Baiña, atrebentzia haundixa ez bada, eskari txiki bat egin nahiko neuke: kontzertura jun ezin dotenez, eskertuko nizueke kontzertuko irudixak grabatu eta elgoibarren.net-en ematia (bideuan, ahal bada). Ez dakit zeiñi eskatu mesedia (IMHri edo elgoibarren.net-i), baiña estimatuko nizueke benetan. Eskerrik asko!
hori da exitua!!
Elsa 2007-01-26 11:14:05
Animo talde kide guztiei, batez ere zuri Ane.  
Zuek taula gainean ikusi eta kontzertuaz disfrutatzeko desiatzen gaude. 
 
Hori da exitua aurrikusten dogunaaaaa!!!
We love you, Ane!
Lore 2007-01-26 11:59:31
Primerako kontzertua izango da, animo guztiei eta batezere Aneri: gora rokanrolla!
ahaleginduko gara grabatzen
aitor 2007-01-26 12:15:42
aupa iturri! 
 
ba ea aukerarik dekoten joateko, baina bestela joan behar dan bateren bateri liatuko dotset. komentaukou. 
 
ondo izan.
MUTXA MIERDAAAAAA!
Itziar 2007-01-26 13:04:09
Aupa Aneeee ta bere kidiak! 
Zuek iksuteko irrikitan nau!
GRABATUKO DOGU
edurne 2007-01-26 14:42:24
bai, IMH-ko IKT-ko taldekideok bideoa grabatu eta baita soinua saiatuko dira hartzen eta ondoren elgoibarren.net-en eta imh-ko weborrian sartuko dogu datorren astian. Ieup!
Gora The Machine Tools
Mendaro 2007-01-26 15:11:42
Aupa Leire (oso guapa zaude) ta matxintuldarrak. Ederki egingo duzu ta. Animo!!!
Edarra!
Mai 2007-01-26 17:43:19
IMHtik allau berri naiz eta kontzertuko lehen lau piezak entzun ditut. Onak dira! Kafetegia lepo dago eta oholtza gainekoak primeran moldatzen dira. Ileak tente-tente dauzkatela oholtza gainean disfrutatzen laga ditut. Bai oholtza gainean daudenak eta baita haiei begira daudenak ere. Polita benetan!
Kontzertu politxa!
Maite 2007-01-26 21:16:24
Hau da hau sorpresia...... Aspaldixan entzun baheko Rokanrol abestixak entzuten egon gera gaur IMHan........ Primeran aukeratutako abesti zorta.........Oso ondo. Aupa Machintuls. Segi entsaiuak eitxen, hurrengo batian ere beste edozein lekutan entzuteko aukera izan dezagun.........
aupa machines
leire 2007-01-27 14:58:18
Aupa kontzertuan animatzen egon zineten guztioi! baita ezin izan zenutenei bertan egon ere.  
Ea beste aukera bat ematea posible zaigun, izan degun berotasuna ahaztezina da eta. Plazer bat izan da taldekide guztiontzat, benetan.  
hurrengo enkuentrua,zer? mendaroko gaztetxian??  
ahalegiñak eingo ditxugu... izango dezue gure berri, ez larritxu. 
aupa matxines
Kontzertuko Bideoa
elgoiBARREN.net (Asier Orbea) 2007-01-31 10:37:37
'The Machine Tools' rock taldeak IMH Egunean eskaini zuen estreinako kontzertuaren BIDEOA pasa digute IMHtik. Kontzertua osorik ikusteko aukera daukazue albistean sartzen bazarete.
Irakasle martxosuak
mikel 2007-01-30 19:13:49
Joder !! 
 
IMHko peña honek bai daukala martxia eh !!! 
 
Kriston giro ona daukatela dirudi, eta hori ez da normalena ikastetxe baten. 
 
Galdera bat. Musika taldean daudenak irakasleak dira ? vaya marcha !!
Denak ez dira irakasleak
koro 2007-01-31 08:24:01
3 mutilak irakasleak dira, baina neskak ez, IMHko langileak... Adibidez Leire , bateriakoa, harrera on-en dagoen neska da!!! ;)  
Eta Anek Iraunkorreko Ikastaroak eramaten ditu.. ;) 
 
kontzertua bene-benetan izugarria izan zen.. !!! 
 
Zorionak 5ei



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 6 bisitari