Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow Altzola auzorako hobekuntzak eskatzen ditu 'Zubibai' elkarteak
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Altzola auzorako hobekuntzak eskatzen ditu 'Zubibai' elkarteak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-01-25 12:19
Klik haundi ikusteko
Altzolak dituen beharrak eta gabeziak ahots bakarrarekin defendatzeko asmoarekin sortu zen Zubibai elkartea. Altzola suspertzeko helburuarekin, auzoarekin zerikusia duten zerrenda osatu (26 gai) eta Udalean aurkeztu berri dute, elkarlanean eztabaidatu eta irtenbideak topatzeko.
 
 
 
Zubibai elkartearen helburuak
Klik haundi ikusteko
• Batetik, Altzolako bizilagunek urteetan banan-banan Udalean aurkeztu dituzten kexa eta eskaerak ahots bakarrarekin defendatzeko sortu zen Zubibai.
•  Bestetik, auzoko gizarte eta kultur bizitza dinamizatzea nahi du. Auzotarren arteko erlazioak sustatuko dituzten ekintzak ekarri eta antolatzea izango da elkartearen helburuetako bat.
   
Datuak 
• Izena: Zubibai
• Sorrera: 2006ko uztailean
• Presidentea: Alfonso Rubio
• Zuzendaritza batzordea: 8 kide


Altzolarekin erlazioa duten gaiak (esanguratsuenen laburpena)
1-    N634 errepideko zebra bidea: oso arriskutsua da eta ez du bere funtzioa betetzen. Lehentasun handiko gaia da, istripu nahikoa gertatu baitira jadanik, eta gehiago gerta ez daitezen. Udalak, gainera, Foru Aldundiari abiadura kontrolatzeko semaforoak edo gaineko pasabide bat eskatzeko konpromisoa hartu zuen (1993-11-20).
2-    Auzorako sarbideak: N634 errepidetik Bainuetxearen Zumardia kalera dagoen sarbidean bizia arriskuan jartzeko arriskua dago. Elgoibartik etorriz gero ez dago inkorporazio erreirik, eta ezta auzotik Mendarorantz atera nahi badugu ere.
3-    Zubiko irteera: Zubitik autoz Elgoibarko norabidean ateratzea oso konplikatua da eta kontrako noranzko erreian sartzeko arriskua dago. Soluzioak bilatu behar dira.
4-    Izartu plana: Eusko Jaurlaritzak gune degradatu izendatu zuen Altzola 1999. urtean. Ba al du Udalak izendapen hori kendu ahal izateko zerbait egiteko asmorik? Aurrekonturik bideratuta al dauka?
5-    Trena: Gero eta auzoko gehiago gara, baina gero eta gutxiago daukagu: parke gutxiago, tren geltoki gutxiago…
6-    Autobusa: Autobuseko txartela merkeagoa izan beharko litzatekeela uste dugu, Eibarren eta Tolosan guk ordaintzen dugunaren erdia ordaintzen dute, esaterako.
7-    Ibaiaren garbiketa: bazterretan zikinkeria asko dago pilatuta
8-    Altzolabeko presa: Ibaiko urak igotzen direnean Altzolabe baserri pareko presa oso arriskutsua da.
9-    N634 errepide ondoko etxebizitzak: Etxebizitza batzuetarako sarbidea oso arriskutsua da, batzuk ez daukate espaloirik ere.
10-    Zubia: Horrelako zubiak ez du merezi egun dagoen egoeran egoterik. Garbiketa sakona, argiztatze egokia eta bestelako konponketak behar ditu.
11-    Frontoia: zorua egoera kaskarrean dago.
12-    Altzola eta Lerun arteko pasealekua: zati batzutan istripuak gertatzeko arrisku handia dago.
13-    Eraikuntza hutsak: Jabeek hutsik laga dituzten etxebizitzetan arratoiak hasi dira ateratzen eta batzuetan pertsonek ere pasa izan dute gaua bertan. Jabeei etxeen gaineko kontrol gehiago eskatu nahi diegu.
 
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 


Zubibai elkartearen eskaera nagusiak

1-    Lokal baten beharra: taldea batu eta ekintzak antolatu ahal izateko
2-    Udalak solaskidea jartzea: Zubibai eta Udalaren arteko hartu-emanak errazteko
3-    Elgoibarko Elkarteak: Elgoibarko Elkarteen (kultur, kirol, aisialdi… alorrekoak) zerrenda bat, elkarteokin harremanetan jarri ahal izateko eta ekintza ezberdinak antolatu
4-    Auzotarren errolda: Beharrezkoa zaigu zenbat garen jakin eta adinaren arabera ekintza modu batzuk edo besteak antolatzeko.
5-    Zelaia parkeko etxebizitzak: parkean eraikitzen ari diren etxebizitza berriek ondoeza sortu dute auzoan, hasieran uste zena baino parke zati handiagoa kendu baitiote parkeari. Aurrerantzean antzerakorik gerta ez dadin Altzolarekin zerikusia duten erabaki, proiektu edo baliagarria izan daitekeen informazio guztiaren berri elkarteari ematea eskatzen diogu Udalari, denboraz aztertu eta ideiak bateratzeko aukera izan dezagun.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

galdera tuntuna , baina erantzun
altzola 2007-01-25 22:04:15
altzolak ba al du autodeterminazio eskubiderik?
Zorionak Altzolako Herritarrei
einbiou 2007-01-26 10:48:19
Herri mugimenduak sortzea beti da pozgarria, herritarrak bizirik daudela adierazten duelako. Orain, zailena irautea da. Eutsi goiari, gauza asko daukazue lortzeko eta.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 6 bisitari