|
'Elgoibar' izena dauka Donostiako kale batek |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2007-01-25 08:26 |
Gipuzkoako hiriburuan Elgoibar izena jarri zioten duela gutxi sortu zen kale bati. Arantzazu Ospitaletik gertu dagoen auzo bateko kaleak darama gure herriaren izena.
Ramon Maiztegiri eta Mikel Gorostizari esker
Donostiako kale bati Elgoibar izena jarri izanaren erantzuleak Ramon Maiztegi zena eta Mikel Gorostiza elgoibartarrak dira. Lehena hasi zen Donostiako Udala zirikatzen; " probintziako herri askok ematen diotela izena hiriburuko kaleei, Elgoibar moduko herri batek... erreminta makinaren hiriburuak ere merezi duela kale bat, e.a."
Gorostizak, berriz, Maiztegiren ekimena bultzatu zuen, eta hala, 2.000. urtean Donostiako Udaleko Osoko Bilkuran onartu zuten kale bati Elgoibar izena jartzea. Onartu zutenetik kalea egitera denbora pasa den arren, jadanik errealitatea bihurtu da Elgoibar kalea.
Argazkietan nabari daitekeen moduan, oraindik ez dauka espaloirik, baina alde banatara luzatzen diren txalet ilara dotoreek osatzen dute egoitza-kale lasaia.
Elgoibar kalearen argazkiak
|
ELGOIBAR KALEA kalea 2007-01-25 10:08:03 Bi urte badira kale honek elgoibar izena duela. Askotan pasatu naiz bertatik eta ikusia nuen. | Bi urte bakarrik al dira? Ni neu 2007-01-25 10:30:48 Bi urte bakarrik al dira kale hori hor daguanetik? Ni sarri samar joan bihar izaten naiz ospittalera. Eta orain lau bat urte, aparkaleku billa nenbillela topau naban. | azera gabeko kalea-herria aitor 2007-01-25 12:40:56 esanguratsua da herrixan antzera kale horrek ez izatea azerarik ez? Handik hurbildu zaretenok, oinezkoek kale erditik ibiltzen dira gure herrixan antzera? | Madrilen ere Aina 2007-01-25 15:08:38 Madrilen ere badegu Elgoibar izeneko kalia. | Madrileko Elgoibar kalia? Lur 2007-01-25 17:50:28 Aina, eta zelakua da, ba, Madrilleko "Elgoibar" kalia? Deskribatuko al diguzu pixkat? Eskerrik asko! | Madrid eta Gasteiz Atxolin 2007-01-25 19:38:17 Madriden Elgoibar kalea Azpeitia, Motrico, Zarauz, Zumarraga .... ondoan dago. Las Rozas-etik Unibersidad Complutense bitarte hortan hemengo herri dexenten kaleen izenak daude. Gasteizen, Betoņo poligono industrialaren ondoan. | Elgoibar internazionala Neu 2007-01-25 19:47:51 Beno, holako notizia kutre batek hor zihar daozen elgoibar izeneko kalien berri jakiteko balio izan digu. Ez dago gaizki! ia New York, Mosku edo Parisen ere kale baten izena ematen diguten... | Elgoibar Aina 2007-01-30 14:40:12 Ba, nahiko pijua da kalia. Lorenzo Sanz, Real Madrileko presidente izan zena, kale hortan bizi da. Txaletez beteta dauan kalia da, Aravaka aldian. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |