Udaleko Kultura Sailetik adierazi dutenez, Gazteen Gurutze Gorriak
Mozorro Lehiaketarik ez antolatzea erabaki du aurten. Otsailaren 15ean
( Eguen Zuri) eta otsailaren 17an (zapatua) ospatuko ditugu aurten
inauteriak.
Antolakuntza lagatzeko arrazoi nagusiak
Bi arrazoi nagusi agertu dizkigute Gazteen Gurutze Gorritik Mozorro Lehiaketaren antolakuntza bertan behera laga izana azaltzeko.
1- "Gure izenak adierazten duen moduan, gaztetxoei zuzendutako aisialdi talde bat gara eta Mozorro Lehiaketara jende nagusiagoa aurkezten zela ikusi genuen. Horrek zer pentsa eman digu".
2- "Lehiaketaren antolakuntzan laguntzeko prest dagoen jendearen beharra izan da aurten lehiaketa ez egitera bultzatu gaituen bigarren arrazoi nagusia. Datorren urtera begira, berriz, ikusiko dugu antolatu edo ez".
1989tik antolatu izan da Mozorro Lehiaketa
Udaleko Kultura Sailak 1989. urtean antolatu zuen estreinakoz Mozorro Lehiaketa eta 90. hamarkadan, 1996. urtetik aurrera, hain zuzen, Gurutze Gorriak hartu zuen antolakuntzaren lekukoa eta ardura.
Inauterietako zapatuan, gauerdian, egin izan da lehiaketa hau eta elgoibartarrak Plaza Handian jarritako eszenatoki gainera igotzen ziren mozorrorik onenaren saria irabazteko itxaropenarekin.
Azken urteetan dantzatu eta abestu ere egin izan dute taula gainera igotzen ziren mozorrotuek, koreografiarik onena saritzen hasi ziren-eta. Urteen poderioz Elgoibarko inauterietako ohitura bihurtu da Mozorro Lehiaketa, baina, dirudienez, eman ditu onenak.
|
Sarien arazoaren ondorioa gaztea 2007-01-24 15:15:30 Nire ustez guzti hau sarien arazoen ondorioa izan da. Urtetik urtera saria talde berdinek jasotzen zutela konturatu da herria, eta horrek agian ez aurkeztera bultzatu ditu. Bestalde saria urtetik urtera jaso izan duten taldeek ez dute sari nagusia jaso ala espero zenean eta horrek ez parte hartzera bultzatu ditu. Ez dakit ondo esplikatu naizen baina niretzako hori izan daiteke gertatu dena. | ZERGATIK? ANDREA 2007-01-27 15:18:03 NIRE USTES EGIN BERAKO ZAN , UMEAK OSO ONDO PASATZEN DUTE ORTXEN . URTE ASKO DARAMATZAGU EGITEN ETA AURTEN ZERGATIK EZ ????????? | ARRAZOIA MARIA 2007-01-27 15:20:59 ANDREA ZUREKIN NAGO BATERA ETA GAINERA , ESPERO NUEN AURTE N ERE EGOTEA ONDO PASATZEN NUEN IKUSTEN HANBESTE URTETA BESTELA SARI GABE EGITEA | EZ NAGO BATERE ADOS AINHOA 2007-01-27 15:30:32 NI JADA HANDIA NAIZ GAUZA HORIETAN PARTE HARTZEKO BAINA USTE DET UMEEK MEREZI DUTELA EKITALDI HORI AURRERA ERAMATEA.KONTURATZEN BAZARTE URTEAN ZEAR EZ DUADE UMEEAK PARTE HAR DITZAKETEN EKINTZAK ETA IHNAUTERIAK ZIREN BERAIEN AUKERAK. NIK USTE DET EKITALDIA EGIN BEHARKO ZELA ETA ORGANIZATZAILEAK EMAN DUTEN ARRAZOIETAKO BAT EZ ZAIT ONDO IRUDITZEN; PATRE HARTZAILEAK TXIKIAK NAHIZ NAGUSIAK IZAN PLAZARA JOATEN DEN GUZTIAK MOMENTU ON BAT PASATZEN ZUTELA USTE DET! HAU DENA NIRE IKUSPUNTUTIK | nire ustez??? maite 2007-01-28 10:19:06 ba nire ustez, ez da sarien gaitik baizik eta umeak baino gehiago nagusiak artzen dute parte eta ori ,umaeentzako da eta ez nagusientzako . eta ainhoakin adoas jarrita umeak urtean zezear ez dute ezer ere ez jolasteko , gainera 8 urte baino gehio badute gurasoek partetik bidaltzen dute . | umeentzat? gaztea 2007-01-28 20:03:51 Nork esan du mozorro lehiaketa umeentzat denik? nun ipintzen du horrelakorik? umeek badute karaokea bertan parte hartzeko, buruhandiak, erraldoiak, txaranga, pailazoak... utzi gazteagoei eta nagusiei era parte hartzen ez al duzu uste maite? Nik behintzat ala ikusten dut. Presta dezatela bestela atxutxikoek umeentzat mozorro lehiaketa, ez dakit, eh? | ADINA ni 2007-01-28 21:21:19 adinaren arazoa baldin bada...zergatik ez dute apuntatzerako orduan adin "tope" bat ipintzen? gainera...dagoeneko jendeak prestatua izango du aktuazioa...jaja | Atxutxikaraokea Atxutxiamaika 2007-01-29 09:36:51 Urtero bezala, Atxutxiamaika aisialdi taldeak, Atxutxikaraokea antolatu du inauterietarako. Urtean zehar antolatzen ditugun ekintza guztiak bezala, haurrei zuzendua izango da. Hala ere, herritar guztiak gonbidatzen ditugu Plaza Handira, 17:30ean hasiko dugun festara. | Interesak kike 2007-01-29 11:49:38 orain udala eta EAJ tanborradan konzentratuta daude. Inauterietakoa ez da, dagoeneko, erakargarria. | pena 1 parteartzailea izandakua 2007-01-29 13:36:14 Nere ustez pena bat da.Edade guztixetako jendiak parte hartzia laga biarko zuten. Politxa izaten da herriko jendia (adina kontutan hartu gabe) plazan dantza ta antzerkixa itxen ikustia. Azken finian ze da importantiaua umiak bakarrik parte hartzia edo ikusle eta partehartzailiak ondo pasatzia? |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |