| Ane Perezek minbiziaren kontrako borroka galdu du |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |
| 2009-09-24 10:29 | |
|
Bart (irailak 23) gauean hil da Ane Perez elgoibartarra, minbiziak
jota, 19 urte baino ez zituela. BARREN astekarian orain bi urte eginiko elkarrizketa eta Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizunean parte hartu zueneko irudiak gogora ekarri nahi izan ditugu, guztiaren gainetik energia eta bizipoz ikaragarria trasmititu, eta gaixotasunaren aurkako sendagairik onena umorea zela defendatzen baitzituen Anek. (bideoak dauzka)
Orain dela sei urte diagnostikatu
zioten ohikoa ez den minbizi mota bat eta orduantxe hasi zuen Anek
biziaren aldeko bere borroka eredugarria. Horrenbesteraino, beste
batzuentzako inspirazio bihurtu zela: Pirritx eta Porrotx pailazoek
berarengan inspiratu zuten minbizia ardatz hartuta sortu zuten
“Eskerrik asko” ikuskizuna, izen bereko diskoa, eta baita Mari
Mototsen papera ere. Pailazoek Elgoibarren eskaini zuten ikuskizun
hunkigarrian parte hartu zuen Anek berak, orain bi urte.
Ane Perezi BARREN astekarian, orain bi urte (2007-12-14), eginiko elkarrizketa berriz hona ekartzea aproposa iruditu zaigu. Une latz hauetan doluminak familiari BARRENeko lantaldearen partez.
•Bideo honetan: Ane Perez izan zen Pirritx eta Porrotx pailazoek 2007ko Gabonetan eskaini zuten Eskerrik Asko ikuskizuneko protagonista nagusienetako bat, bideoan ikus daitekeen moduan.
•Bideo honetan: Ane Perez berak azaldu zituen, bideo
honetan, nola eman laguntza minbizia daukaten umeei.
|
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|































