Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Hezkuntza arrow Frankismoan klandestinitatean jardun zuten 5 andereņo elgoibartarrek Sabino Arana Saria jasoko dute
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Mediateka


Trinitateak 2008

Gida komertziala

Frankismoan klandestinitatean jardun zuten 5 andereņo elgoibartarrek Sabino Arana Saria jasoko dute PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-01-24 08:37
Klik haundi ikusteko
Frankismo garaian klandestinitatean jardun zuten euskal andereñoak omenduko dituzte 2006ko Sabino Arana Sariarekin. 205 andereñok (Ikus zerrenda osoa) osatzen dute kolektibo hau, eta tartean 5 elgoibartar daude: Itziar Ajuria, Jone Etxabe, Nekane Iturbe, Mari Isabel Mujika eta Mari Juli Konde. Domeka honetan (urtarrilak 28) jasoko dute saria Bilbaoko Arriaga antzokian. (Elkarrizketak barruan)


Sabino Arana Sariak 2006
Aurten, bost sari emango ditu Sabino Arana Fundazioak, eta sarituak izan dira: frankismo garaian klandestinitatean lan egin zuten andereñoak, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazo euskaldunak, Kepa Junkera musikaria, Tecnalia Korporazio Teknologikoa eta Aranzadi Zientzia Elkartea.
 
Juan Maria Atutxaren miresmen berbak
Errepresioa zuzenean jasan arren, adore eta ausardia handia erakutsiz, pertsona hauek euskara zaintzen eta garatzen lagundu zuten”, adierazi zuen Fundazioko lehendakari Juan Maria Atutxak sarien aurkezpenean. Honek, bere miresmena agertu zuen garai “gogor” haietan, andereño horiek hartu zuten konpromisoa eta egindako lehiagatik. “Ikastolen mugimendu hasi berria abian ipintzeagatik ere neure miresmena agertu nahi diet”. Klandestinitatean andereño lanetan jardun zuten horietako batzuk, egun hezkuntza sistemako parte direla gehitu zuen. Atutxak zorionak eman zizkien andereñoei, “herri oso baten arima suspertzeko egindako lanagatik erretiro-pentsio osoa jasotzeko eskubidea lortu berri dutelako”.
 
Andereño elgoibartarren oroitzapenak
Ezkerretik hasita: Mari Juli Konde, Jone Etxabe, Itziar Ajuria, Nekane Iturbe eta Mari Isabel Mujika
Frankismo garaian klandestinitatean aritzeagatik beldurrik pasa al zuten eta arriskuaz jabetzen al ziren galde egin diegu bost andereño hauei.
• “Garai haietaz oroitzean inkontziente xamarrak izan ginela uste dut, non sartzen ginen ez ginela konturatzen. Pertzepzio hori denborak ematen du, ordea” azaltzen du Jone Etxabek.
 
Gurasoen babesa ere funtsezkoa izan zen, euskaraz irakasteari inork etorkizunik ikusten ez zion garaian konfiantza osoa zuten gugan” jarraitzen du Nekane Iturbek, “ilusioa ere bagenuen, gazteak ginen-eta" gaineratzen du Mari Julik guztien onespenarekin.
• Klaseak emateko "baldintza eskasetaz, segurtasun-faltaz eta prekarietateaz" ere akordatzen dira andereñook. “Euskaraz ez zegoen ezer eta material berri mordoa sortu behar izan genuen. Euskaraz irakurketa lantzeko kartila bat sortu genuela akordatzen al zara Jone?” galdetzen du Mari Julik “geroago Arrasateko irakasle batzuk patentatu zuten gure ideia”.
• Itziar Ajuria, andereñoen dekanoak ere gogoan ditu lan baldintza gogorrak, “Hasiera-hasieran 'Xabiertxo' testu liburuarekin bakarrik moldatu behar izaten genuen eta lan baldintzak ere ez ziren onenak. Zenbat hauts, hotz eta hezetasun pasa behar izan ote ditugu, zenbat leku aldaketa…
• Beldurrik handiena “egun batetik bestera ikastetxea itxiko zigutela izaten zen” aipatu digu Nekane Iturbek, “eta baita euskaraz jasotako klaseak baliogabetuko zizkigutela ere. Alegia, 9 urtean euskaraz ikasten jardun eta ez zuela ezertarako balioko zen gure kezka nagusienetakoa. Euskaraz ikasteagatik bakarrik besteek baino gehiago demostratu beharra zeukaten gure ikasleek”.
• Denak bat datoz gauza batean, ikasle guztietaz akordatzen dira eta hasierako garai haietako ikasle denek edo ia denek kalean agurtzen dituztela oraindik.
 
Klik haundi ikusteko
1964. Jone Etxabe (ezkerrean) eta Itziar Ajuria andereņoak Loiolan
Klik haundi ikusteko
1971-72 ikasturtea. Nekane Iturbe eta Itziar Ajuria parrokiako atarian ataratako argazkian
 
 
1981. urteko ikasleak
Klik haundi ikusteko
 
 
 
Informazio gehiago:
•  Berria
 
• Izarren Hautsa 40 urtean liburuan* Itziarri eta Joneri egindako elkarrizketak.
(*Elgoibarko Izarrak elkartearen 40. urteurrenean argitaratu zuen liburua)
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Zorionak
ikasle izandako 1 2007-01-24 15:07:06
Benetan nere zorionik beroenak andereņo hauei. Elgoibarko herrixagaitxik eta bertan eukara itzegitiagaitxik in daben lana saritxu biarrekua zan. 
Euskarakin zerikuzixa zakan guztixa debekauta zauan garaixan, ikastola bateko andereņua izatia gogorra izan biar da.Baina nik uste dot orduan ikasliak ta irakasliak euskaragaitx preokupazio handixaua zakatela.Hauei kaso geixau in biarko ziegun ta gure hizkuntza hobeto zaindu.
Aupa zuek
Ion 2007-01-26 15:42:49
Asko gera zuekin asko ikasi dugunok. Benetan eskerrik asko. Batez ere zaila zenean hor egon zinetelako gurekin.
.....eta jarrai
nd 2007-01-26 16:28:22
EUPara bero eta handi bat bostoi, eta bultzada berezi bat oraindik lanean diarduen bikotiari. Asko aldatu dira lehengo TXALUPA hartatik gaur eguneko Web-etara, orduko "vietnamitetan" tinta urdin zikin harekin ateratako banan banako kopietatik gaur egungo impresora super azkarretara. Orduko Oi ama, Oia ama...txalupa bat txalupa bi...tik gaurko kontrol, erregistro eta Wi-fietara. Animo gutxi geratzen da eta.Zorionak
Merezi zenduen
Imanol 2007-01-26 18:41:29
"Kotxez, herriz herri, andereņo billa pasatzen genittuan larunbatak eta domekak. Herrixak, basarrixak eta harripiak ere begiratzen genittuan andereņo billa". Felix Etxeberria Parapanen berbak dira, eta orduan andereņo bat topatziak zenbateko lana ematen zaban erakusten digu. Baiņa, zorionez, Elgoibarko umiok ez genduan sekula andereņo faltarik izan. Baldintza eskasetan egin bihar izan zenduen lana, baiņa egitten zenduena gure herrixaren onerako zala sinistuta egin zenduen. Zuei eta seme-alabak Ikastolan sartzeko ausardia euki zeben gurasuei esker, bide bat zabaldu zan gure herrixan. Herri honetako ume askok eta askok egin dogun bidia, hain zuzen ere. Zuei eskutik helduta eman genittuan lehen pausuak, eta urte asko pasau badira ere, ez daukagu ahiztuta. Eskerrik asko.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari