| Parrokiako erretaula nagusia zaharberrituko dute |
|
|
|
| elgoibarren.net | ||
| 2007-01-23 12:21 | ||
|
San Bartolome parrokiako erretaula nagusia zaharberritzeko lanak otsail
hasieran hasiko direla uste eta espero dute parrokiako arduradunek.
Izan ere, lanak egiteaz arduratuko den enpresak aurrekontua noiz pasako
zain daude une honetan. Lanak hasi eta 4-5 hilabeteko epean amaituta
egongo lirateke.
Aurrekontuaren zain
Iazko irailean jarri zituzten aldamioak eta denbora honetan 4 enpresari eskatu zaio erretaula nagusia zaharberritzeko aurrekontua.
Dirudienez, horrenbeste urte eta konponketa jasan dituen erretaula konpontzea ez da lan erraza eta materialen egoeraren gaineko ikerketa sakona egitea beharrezkoa da. Hortik atzerapena. Hala eta guztiz, behin aurrekontua onartuta, 4-5 hilabetetan lanak burutuko dituztela azaldu diete zaharberritzean espezializatutako enpresek parrokiako arduradunei.
Medalloietako margoek disdira berrreskuratuko dute
Erretaula nagusiaz gainera, petxinetako medailoietan dauden margoak (4 guztira) zaharberritzeko ere aprobetxatuko dute, urteen joanarekin jatorrizko kolore eta disdira galdu baitute.
1993an hasi zen parrokiaren zaharberritze prozesua San Bartolome parrokiaren kanpoaldea izan zen zaharberritzen lehenbizikoa. 1993 eta 1994. urteetan burutu ziren lan hauek. Iaz, berriz, barrualdea txukuntzeari ekin zioten eta paretak margotzeaz aparte, alboetako egurrezko erretaulak pipien aurkako gas batekin tratatu zituzten. Erretaula nagusiaren zaharberritze lanekin amaitutzat emango dituzte parrokia txukuntzeko lanak.
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|































