Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow Peruko haurrak eskolatzeko 24.774 euro batu ditu ‘Miski’k 2006an
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Peruko haurrak eskolatzeko 24.774 euro batu ditu ‘Miski’k 2006an PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-01-23 09:19
Gemma Pisac-eko merkatuan
Otsailaren 27an joango da Gemma Agirregomezkorta, Miski elkarteko “alma mater”a, Cuscorantz (Peru). Bi hilabeteko egonaldia egingo du eta bertako haurrak eskolatzea izango da elgoibartarraren zeregina. Horretarako, herritarrek borondate onez emandako 24.774 € eramango ditu berarekin.



Cuscon (Peru) martxo hasieran hasten dira haurrak eskolara joaten. Zoritxarrez, ordea, haur guztiek ez dute eskolara joateko aukera edo baliabiderik. Gizaki orok merezi duen hezkuntza eskubidea eskaintzen saiatuko da Miski, denei ezin bada ere, gutxienez, haur batzuei.

24.774 euro batu ditu Miskik 2006an
Klik haundi ikusteko
Une honetan Miskiren zerrendan dauden haurrak eskolatzeko 20.000 euroko aurrekontua behar du Gobernuz Kanpoko Erakundeak, eta honi, bidaiaren eta bertako egonaldiaren gastuak gehitu behar zaizkio.
2006ko Kanpainan batutako diru kopuruari (13.054 €) bazkide eta besoetakotzeen bidez jasotakoa (11.720 €) gehituz gero, 24.774 euro da azken emaitza. Hortaz, haurren eskolatzeari aurre egiteko diru nahikoa eramango du Gemmak Peru alderantz.
 
2006ko kanpainan 13.054 € batu ditu Miskik. Batez ere, rifak saltzetik eta jendearen laguntzen bitartez.
1-    7.146 €  (ekainetik abuztura)
2-    5.908 € (urritik urte bukaerara arte)
 
43 besoetakotze eta 10 bazkide
Peruko haur baten besoetako egiteko 18 eta 25 € bitartean jarri behar ditu hilero aita besoetako bakoitzak, eta haurraren familiak osotasunean jasotzen du dirulaguntza hau. Une honetan dituen 43 besoetakotzeei esker, 10.380 € biltzen ditu urtean Miskik
Bestalde, 10 bazkideek 3 eta 18 € artean jartzen dituzte hilero, hau da, 1.340 € urtean. Gauzak horrela, besoetakotze eta bazkideen dirua batuz gero; 11.720 € jaso zituen Miskik 2006an

Gemmaren esker ona
Klik haundi ikusteko
Elgoibarko herria orokorrean eta “jatetxe, taberna, bazkide eta dirulaguntzak eman dituzten guztiak eskertu” nahi izan ditu Gemma Agirregomezkortak. “Baita Elgoibarko Udala eta Medalla de la Milagrosa elkartea ere. Errifak dohainik egin dizkidaten Arrillaga inprentakoak eta errifak erosi dizkidaten Herriko Ikastetxeetako (Herri Eskola, Ikastola, Pilar eta BH Institutua) ikasleak ere ez ditut ahaztu nahi. San Lazaro egoitzako lagunei ere eskerrik zintzoenak besoetakotze egin duten haurragatik, eta azkenik, mila esker bihotzez azken bi urteetako aurrekontua osatzeko ezinbesteko laguntza eman didan familia elgoibartar horri, beraien laguntzarik gabe ezin izango baikenien gastu guztiei aurre egin”.
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

besoetako kanpaina
garazi 2007-01-23 21:08:06
besoetako kanpaina edo kide egiteko informazioa nahi genuke, 
Nola egin behar da? 
mila esker
Gemmarekin harremanetan jartzeko
elgoiBARREN.net (Asier Orbea) 2007-01-24 12:07:31
Gemma Agirregomezkortarekin harremanetan jartzeko telefonoa honako hau da: 943 74 03 31.  
Berak emango dizue Miskiren gaineko informazio guztia.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari