| Esan nahi diozu zerbait Gotzon Garateri? |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2009-09-04 12:18 | ||
|
Iaz, urriaren 8an, hil zen Gotzon Garate idazle eta euskaltzale
elgoibartarra. Eta egun hartan gure artetik joan bazen ere, Gotzon
gure akorduan dago oraindik. Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak
gogoan daukate Euskal Herriaren eta euskararen alde egin zuen guztia.
Horregatik, Gotzon Garate Batzordearekin batera, herri-omenaldia
eskainiko diote Gotzoni urriaren 8an. Bestalde, Gotzon Garate bekaren eskabideak egiteko epea hilaren 30era arte dago irekita.
Herri omenaldia Plaza Handian elkartuko dira 18:45ean, eta Gotzonen jaiotetxean emango diote hasiera omenaldiari, haren omenezko plaka bistaratuz; gero, Musika Eskolan emango diote segida eta amaiera omenaldiari. Idatzi nahi diozue zerbait Gotzoni? Bi berba; esaldi bat; poesia bat; bertsoren bat... nahi duzuena. Esan eta idatzitako guztiak bildu egingo dituzte antolatzaileek, eta gero, omenaldi egunean, lau haizetara zabalduko dituzte. Gotzoni zerbait esan nahi badiozu, idatzi E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. e-postara, edo deitu 943 74 16 26 telefonora, irailaren 18a baino lehen. •Gotzon Garate Beka Gotzon Garate izeneko bekan, bestalde, irailaren 30a izango da Euskara Sailean (Nafarroa plaza 3, 1. ezk, 20870 Elgoibar) eskabideak eta dokumentazio osagarria aurkezteko azken eguna. Bekaren ikerketa esparruak euskararen ezagutza, erabilera eta elikadura, hau da, hizkuntza aberastea, izango dira. ∞Informazio gehiago: Gotzon Garate Beka 2009
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






























