Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Udala arrow Herritarren Arretarako Bulego berria urtarrilaren 26an inauguratuko da
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Herritarren Arretarako Bulego berria urtarrilaren 26an inauguratuko da PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-01-22 08:07
Giza Eskubiden parkean dago sarrera
Azken Ordua: Barixakuan, hilak 26, arratsaldeko 18:30etan, inauguratuko du Udalak Herritarren Arretarako Bulegoa. Zerbitzu berria elgoibartarrei aurkezteko bulegoko ateak zabalduko dituzte. Santa Ana kaleko 2. zenbakian egongo da bulegoa, baina Giza Eskubideen parkean edukiko du sarrera. Herritarrak Udalera hurbildu eta udal tramiteak eta gestioak errazteko helburuarekin sortu da.
 
 
• Inaugurazioa (urtarrilak 26): 18:30etik 20:00etara egongo da irekita, ikusi nahi duten guztientzat

Datuak:
•     Non: Santa Ana, 2 (sarrera Giza Eskubideen parketik)
•     Ordutegia:
    *Astelehenetik-barikura: Goizez: 9:00-14:00
                                      Arratsaldez: 16:00-18:00
    *Zapatutan: 9:00-13:00 
•     Lokala egokitzearen kostua: 220.000 euro.
•     Enpresa: Ikena 2001
 
Klik haundi ikusteko
 
Kutxa egon zen tokian egongo da harrera bulegoa


Zerbitzuak:
• Udaleko eta herriko informazioa
• Berehala ebazpenak (altak, baxak, errolda aldaketa, isunak kobratu, Artekaritza sailarekin zerikusia duen guztia)
• Berehalakoak ez diren erresoluzio tramiteak (informazio, instantziak eta dokumentazioa, tramitazio egoera, e.a.) ebatzi beharrekoak ez diren izapideak (dokumentazia, informazioa, instantziak, e.a.)
• Sarrera erregistroa (administrazio maila guztiak).
• Abisu, kexa, aberia eta aholkuak ere laga ditzakete elgoibartarrek bulegoan.


 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Berri ona herritarrentzat!
Herritarra 2007-01-22 12:07:42
Bakoitzari berea, ona danean ere txalotzen ikasi behar degu, horrelako bulegoak herri gutxi batzuetan funtzionatzen dute, lehiatila bakar moduan, eta egia esan asko errezagotzen dituzte gauzak, beraz kasu honetan bada ere, txaloak udalari!
Zergatik atzeko aldetik sarrera?
Lur 2007-01-22 12:15:50
Benetan zerbitzu egokia iruditzen zait otsailean zabaldu behar duten hau, baina zergatik ipini diote sarrera atzeko aldetik? Ez al da sarrera "naturalagoa" Santa Ana kaletik? Jendea gora eta behera kaletik ibiltzen da, eta atze aldeko sarrera ezkutuan geratzen dela uste dut (kaletik dabilen jendeak ez du ikusten). Letreroa ere, erretratuetan ikusten dudanez, atze aldean bakarrik jarri diote. Nik ez diot logikarik topatzen, baina seguru badagoela arrazoiren bat. Horregatik galdetzen dut.
lan bila dabilen bat
lan bila 2007-01-22 12:17:58
Lan postu honetarako izan al dira oposaketarik? Edo CV non aurkeztu daitekeen ba al daki norbaitek?
Lur-i erantzuten
Peru 2007-01-22 12:28:35
Lur, atzetik sarrera helbarrituek akzezibilitate egokia izan dezaten egin dela uste dut. Askoz ere sarrera komodoagoa da atzekaldea eskailera gabekoa.
Konforme
Lur 2007-01-22 12:46:50
Konforme, gurpildunak eta arazoak dauzkatenei begira egin bada atzeko aldetik sarrera, ondo irizten diot. Hala ere, eta hau proposamen bat baino ez da, Santa Ana kaleko partean ere ikusi egin beharko litzateke, nere ustez, Udalaren harrera-bulegoa dela (bestela jendeak ez du antzemango zer den lokal hori).
Lan bila dabilenarentzako erantzuna
Ni neu 2007-01-22 13:07:29
Oso oker ez baldin banago behintzat, Udaletxian lanian diharduen langilliak izango dira bulego horretara jungo dianak.
haurtzaindegia dela eta ....
guraso batzuk 2007-01-22 15:10:57
Norbaitek al daki noizko bukatuko duten San Rokeko haurtzaindegia? Aspaldi entzun nuen bukatuko zutela, baina ez da horrela, obretan jarraitzen dute eta uste dut oraindik nahiko berde dagoela ...
1000 herritar arretarik gabe
rike 2007-01-23 09:33:52
Azken lau urteetan eskubide zibil eta politikorik gabe dauden ia 1000 herritarrek, noiz izango dute arreta?



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 6 bisitari