Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow “Esfuerzo” eta “Malavrava” argazkiek irabazi dute kirol-argazki lehiaketa
Blogak


Eńaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eńaut Izagirre
Pirinioak aintziraz-aintzira


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Gida komertziala

“Esfuerzo” eta “Malavrava” argazkiek irabazi dute kirol-argazki lehiaketa PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2009-07-24 11:40
Klik haundi ikusteko
Esfuerzo. Carlos Esteban Egurrola.
Klik haundi ikusteko
Malavrava. Javier Arcenillas.
Banatu dituzte Kirol Argazki Lehiaketako sariak. Carlos Esteban Egurrola elgoibartarrak irabazi du lehen saria (300 €) 35 urtetik gorakoen mailan Esfuerzo argazkiarengatik. Javier Arcenillas madrildarrak, berriz, 35 urtetik beherakoen saria irabazi du Malavrava argazkiarekin.
 
Klik haundi ikusteko
Downhill. Egilea: Iban Etxezabal.
 Lehiaketa honetan, guztira, 70 argazkik hartu dute parte, eta argazki guztiak San Bartolome jaietan egongo dira ikusgai Kultur Etxeko sotoan prestatuko duten erakusketan. Honakoa ez da izango, ordea, jaietan ikusi ahal izango den argazki erakusketa bakarra, Ongarri argazkilari elkartearen eskutik Beste munduak beste lekuak: Birmania eta Vietnam erakusketan Angel Ispizuak egindako argazkiak erakutsiko dituzte.
  Elgoibarko Udaleko Gazteria Sailak, Udal Kirol Patronatuak eta Ongarri elkarteak antolatu duten lehiaketako epaimahaiak nabarmendu nahi izan duenez, aurten aurkeztu diren argazkiak maila handikoak izan dira. Lehiaketa honetara aurkeztu dituzten irudiak ikusi nahi dituzten guztiek, horretarako propio jarriko den erakusketara joan daitezke. Erakusketa Kultur Etxeko sotoan egongo da zabalik, abuztuaren 23tik 30era bitartean. Sariak banatzeko ekitaldia udaletxean egingo da abuztuaren 23an, 20:30ean, Salbea bukatu ostean. Hona hemen sarituak:
  • Sari Orokorra (35 urtetik gorakoentzat): Esfuerzo. Egilea: Carlos Esteban Egurrola (Elgoibar)
  • 2. Saria: Hipik. Egilea: Valentin Garcia Rodriguez (Azpeitia)
  • Gazte Saria: Malavrava. Egilea: Javier Arcenillas (Alcobendas)
  • 2. saria: Downhill. Egilea: Iban Etxezabal Oianguren (Azpeitia)
  • Herriko argazki hoberena: Espanki. Egilea: Andoni Etxeberria Aizpitarte (Elgoibar)

Klik haundi ikusteko
Hipik. Egilea: Valentin Garcia.
Klik haundi ikusteko
Espanki. Egilea: Andoni Etxeberria
 
Beste munduak beste lekuak: Birmania eta Vietnam
Klik haundi ikusteko
 Izen hori dauka Ongarri argazkilari elkarteak antolatu eta abuztuaren 22an ateak irekiko dituen erakusketak. Angel Ispizuak Birmanian eta Vietnamen ateratako argazkiak ikusi ahal izango dira bertan. Irailaren 5era arte egongo da zabalik erakusketa Kultur Etxeko erakusketa gelan; astelehenetik zapatura, 19:00etatik 21:00etara. Inaugurazioa abuztuaren 22an izango da arratsaldeko 20:00etan. 
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

mosop
jaiju 2009-07-24 17:57:42
Irabizi duen argazkiari, Zorionak!Moses Mosop de argazkian irtetzen dena, Munduko txapeldunordea 2007.urtean ta 3. Muguerza krosean aurten.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Bai bina...
merkea...??? nik udalari zu bezala ordaintzen dut...
(JMS)

Eskerrik asko Juanito Gorostiz...
Esker ona beste Elgoibartar eredugarri bati gaur e...
(Sanroke)

Itsu
Bada oraindik begiak zabalik daramatzaten politikorik, eskerrak..
(jon larrańaga)

ZORIONAK
Zorionak! udalak gazteen eguna hiltzen lagatzen ar...
(joseba)

Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 79 bisitari