Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Euskara arrow Elgoibarko Udalak gainditu du 'Kontseilua'ren euskal udalen hizkuntza politikaren azterketa
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Elgoibarko Udalak gainditu du 'Kontseilua'ren euskal udalen hizkuntza politikaren azterketa PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-01-19 13:21
Klik haundi ikusteko
Kontseiluak Euskal Herriko 66 udalerritako hizkuntza politikak aztertu ditu eta gaur aurkeztu du neurketa. Elgoibarko Udalak hamarretik 5,85ko puntuazioa lortu du; puntu gehien lortu dituen 10. Udala izan da.

 

Elgoibar: puntuazioa, nabarmentzekoak eta hutsuneak (PDF) 

Udalerrien hizkuntza-politikaren neurketa

Udalerrietan hizkuntza-politika berria behar da”, hau izan da Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ondorioztatu duena Euskal Herriko udalerrien hizkuntza-politika aztertu ondoren. Gaur, Kontseiluak Euskal Herriko 66 herrietan egindako neurketa biltzen duen liburua aurkeztu du, hots, 2 milioi biztanle baino gehiagorengan eragina duena.

∞ Ikus hemen: Kontseiluaren neurketa eta ondorio nagusiak


Neurketaren rankina
   
    Udalen ordenantzak aztertu ondoren, emaitzak puntuazio baten bidez islatu ditu Kontseiluak. 0tik 10 arteko notak jarri dira erantzunen azterketa egin ondoren, 0 puntu izateak hizkuntza-politikak euskarari inolako tarterik ez diola eskaintzen adierazi nahi du eta 10 puntuek euskara hutsezko funtzionamendua. Zazpi puntu eskuratzeak definitzen du euskara lehenesteko eta sustatzeko udalak egiten duen ahalegina neurketa honen arabera.

Hauek dira lortutako PUNTUAZIOAK:

HERRIA

PUNTUAK

ESTATUS
JURIDIKOA

EZAGUTZA

(ia euskaldunak gehituta)

 

 

 

 

AZPEITIA

6,82

OFIZIALA

94,8

LEKEITIO

6,58

OFIZIALA

96,1

OÑATI

6,54

OFIZIALA

90,1

TOLOSA

6,48

OFIZIALA

85,2

BERGARA

6,35

OFIZIALA

84,4

BERMEO

6,31

OFIZIALA

90,6

ORIO

6,25

OFIZIALA

92,4

GERNIKA

6,12

OFIZIALA

86,6

ONDARROA

6,03

OFIZIALA

98

ELGOIBAR

5,85

OFIZIALA

73,8

SORALUZE

5,75

OFIZIALA

76,7

BEASAIN

5,64

OFIZIALA

77

ZARAUTZ

5,46

OFIZIALA

86,4

HONDARRIBIA

5,39

OFIZIALA

79

AZKOITIA

5,2

OFIZIALA

90,7

MUNGIA

5,1

OFIZIALA

71,3

EIBAR

4,98

OFIZIALA

71,3

ARRASATE

4,95

OFIZIALA

73,6

ORDIZIA

4,88

OFIZIALA

78,6

HERNANI

4,78

OFIZIALA

74

IRUN

4,76

OFIZIALA

50,7

GALDAKAO

4,64

OFIZIALA

60

LESAKA

4,6

OFIZIALA

93,3

ALTSASU

4,59

OFIZIALA

44,3

ZUMARRAGA

4,58

OFIZIALA

61,3

DONOSTIA

4,22

OFIZIALA

63

PASAIA

4,07

OFIZIALA

56,9

LASARTE-ORIA

4,02

OFIZIALA

62

AMURRIO

4,01

OFIZIALA

46,1

ERANDIO

3,92

OFIZIALA

46,1

DURANGO

3,88

OFIZIALA

72,1

AGURAIN

3,71

OFIZIALA

46,5

BAZTAN

3,62

OFIZIALA

91,4

BASAURI

3,57

OFIZIALA

43,7

GASTEIZ

3,55

OFIZIALA

40,9

BARAÑAIN

3,24

OFIZIALA

20,3


ARRIGORRIAGA

3,23

OFIZIALA

41

ERMUA

3,19

OFIZIALA

49,1

ERRENTERIA

3,11

OFIZIALA

53,2

ZALLA

3,03

OFIZIALA

34,4

SESTAO

3,01

OFIZIALA

39,2

ZORNOTZA

2,72

OFIZIALA

74,7

ATARRABIA

2,69

MISTOA

27,4

BILBO

2,61

OFIZIALA

42,1

BURLATA

2,59

MISTOA

23,5

BERRIOZAR

2,44

MISTOA

19,4

LAUDIO

2,26

OFIZIALA

49,1

TRAPAGARAN

1,9

OFIZIALA

39,5

IRUÑEA

1,75

MISTOA

19,3

ZIZUR NAGUSIA

1,71

MISTOA

25,4

PORTUGALETE

1,57

OFIZIALA

38,6

AGOITZ

1,54

MISTOA

28,6

TAFALLA

1,31

EZ OFIZIALA

16,5

SANTURTZI

1,31

OFIZIALA

37,4

BARAKALDO

1,13

OFIZIALA

34,4

LIZARRA

0,98

MISTOA

21,3

GARES

0,87

MISTOA

16,7

OION

0,85

OFIZIALA

27,7

ZANGOZA

0,58

EZ OFIZIALA

8,99

BIARRITZ

0,56

EZ OFIZIALA

% 0-% 20

ATARRATZE

0,4

EZ OFIZIALA

% 0-% 20

DONIBANE

0,23

EZ OFIZIALA

% 0-% 20

ANGELU

0,22

EZ OFIZIALA

% 0-% 20

AZPARNE

0,21

EZ OFIZIALA

% 0-% 20

BAIONA

0,002

EZ OFIZIALA

% 0-% 20

TUTERA

0

EZ OFIZIALA

3,5

 

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

ZORIONAK!
Imanol 2007-01-22 14:02:01
Zorionak eman nahi dizkiot Elgoibarko Udalari 10. postuagatik. Postu ona da, eta aurrera begira indar berrixekin jarduteko indarra eman beharko lioke. Baina, fijau al zerate zelako nota txarrak etara dittuzten udalek euskeran? Notarik onena 6.82 da, eta klasearen % 75ak ez deu gaindittu azterketia ((50 suspenso!). Imajinatzen al dozue irakaslearen aurpegixa horrelako gela baten aurrian?! Azterketia izan da oso zailla ala udal gehixenei ez jakue batere inporta euskeran etaratzen deben notia?
gaztia
puntuaketa 2007-01-22 17:00:27
uste det puntuaziua 7tik dala
0-10 puntuaziua
Imanol 2007-01-22 18:38:06
Nik ulertzen doten moduan (dokumentuak eta medioetan urten dana irakurri ondoren), 0tik 10era bittarteko puntuaziua izan da Kotseilluak erabilli dabana. 0 puntu euskeriari iņolako tarterik eskaintzen ez dioten udalek jaso debe; eta 10 puntu euskera hutseko funtzionamendua daukatenek. 7 puntu eskuratzeak, berriz, "euskara lehenesteko edo sustatzeko udalak egiten duen ahalegina" erakusten deu, baiņa horrek ez deu esan nahi 7kua danik notarik altuena.
Puntuazio ona da
Bacterio doktorea 2007-01-22 18:55:04
Puntuaketana albistian bertan azaltzen da,0tik 10era dira notak,rankinan azpixan jartzen dabana ondo badago, behintzat. 
 
Herrien zerrendari begiratu bat eman eta Elgoibarrek puntuazio duina lortu dabala aipatu nahi naban. Euskara ezagutza handiagoa daukaten herrien (Azkoitia, Zarautz, Hondarribia, Soraluze, Beasain, Lesaka...) gainetik geratu izanak ere badauka meritua nere ustez. Herri horietako batzuetan euskararen ezagutza ia %100era iristen da eta Udalek zifra horien pareko hizkuntz politikak eskaini beharko lituzketela iruditzen zait.Hala eta guztiz, nahiago nuke gure herriko euskara ezagutza &73,8-koa izan beharrean handiagoa balitz eta hizkuntz politikako nota baxuagoa izanda ere konformatuko nintzateke.
Elgoibarko EAJk badaka zer erakutsixa...
Lillo 2007-01-22 22:45:12
...beste herri batzuetako alderdikidieri.  
Horixe izan da ondorixuetako bat: alderdi bakoitzaren barruan ez dago irizpide edo kriterio adostu bat euskeria zela eta zenbat bultzatu; bakoitzak bere aldetik nahi dabana edo ahal dabana egitten dau, eta azken fiņian borondate "pertsonalen" esku geratzen da nundik nora aplikau euskeria normalizatzeko politikia. 
EAJk Elgoibarren oso nota txukuna lortu dau (eta zorionak, bide batez!), baiņa EAJk Durangon eta Laudixon egitten dabana oso urruti dago EAJk Elgoibarren daraman politikatik. Eta gauza bera pasatzen da beste alderdixekin ere. Orduan, horrek esan nahi dau alderdixak ez dakela oso garbi zein dan bidia eta ez daguala hizkuntza-politika garbi bat partiduetan. Eta EAJn ere ez dago adostutako hizkuntza-politika bat. Hori grabe samarra iruditzen jata. Euskeriaren normalizaziua ezin da laga herri bakoitzian "tokatzen" danaren "ganoriaren" esku. Alderdi abertzale batek euskal kulturaren elementurik inportantiena (hizkuntzia) indartzeko plan adostu bat ez badaka, ez gabiz ondo. 
Eta, orduan, Elgoibarren, herrigintzatik hainbat lan egingo ez balitz, egingo al leuke EAJk horrenbesteko indarra bere iniziatibaz? EAJren esku dauden beste herrixetako datuak ikusitta, hori da geratzen jatan dudia...
Imanoli
herakles 2007-01-23 08:59:42
"7 puntu eskuratzeak, "euskara lehenesteko edo sustatzeko udalak egiten duen ahalegina" erakusten duela badiozu, orduan udal honek ez du oraindik ere euskara lehenesten eta sustatzen behar den moduan.
Heraklesi
Imanol 2007-01-23 10:38:15
Ez dakitx Elgoibarko Udalak euskeria "behar den moduan lehenesten eta sustatzen" daban. Iritzi diferentiak egongo dira, seguruenez, kasu honetan ere. Baiņa Kontseiluak emandako notiari erreparatzen badiogu, bistan da 7ra ez dala allatzen. Nota ona lortu deu 66 herrixak kontuan hartzen badittugu, baiņa ez da allau "euskara lehenesten eta sustatzen" daban notara. Horregaittik esan naban atzo 10. postuak bultzadia eman behar diola Elgoibarko Udalari bide honetan segittu eta hurrengo batian nota hobia etaratzeko(7kua edo hobia).
gaztia
euskeria 2007-01-23 17:25:29
hala ere , ez zait iruditzen dana euskera hutsian jartzia hizkuntz politika egokia denik



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 8 bisitari