Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Motxailaren gurdia arrow Bizkotxerixako obrak
Blogak


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Pirinioak aintziraz-aintzira


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Gida komertziala

Bizkotxerixako obrak PDF Inprimatu ePosta
Enetz Ezenarro   
2009-07-16 11:57
Image
 
Bizkotxerixako obrak Jose Maria Linazasoro eraikinaren (urte askuan eskola eta azkenenguetan bizkotxerixa izan dana) kontua ekarri nahi neuke hona.
 
Klik haundi ikusteko
Mendaroko bizkotxerixa.
 Aitortzen det, ez dakitt bertan egin bihar daben haur eskolako proiektuaren nondik norakorik. Hala ere, azken aste hónetan bertan gertatutakuak zer pentsatua eman dia. Egun batetik bestera, sarrerako ate berdia eta inguratzen zaban harrizko horma bota dittuzte: eskabadora sartzeko. Horrekin batera, aurreko patixuan zauden arbola zahar danak moztu dittuzte: urte asko zauzken morerak, Mendaron seguruenera asko egongo ez dan arbola klasia. Haur eskola egittia garrantzitsua danikan ez det dudan jarriko. Baina ezin al dira gauzak kuriosoago egin? Ezin al da sentsibilitate pixka bat eskatu gauza hauek egitteko orduan?
  Bestelako esanahixa badu ere, Santa Anako baselizaren inguruetan gertatutakua ere hor dago. Luezi haundi batek kalte haundixak eragin dittu irisbide nagusixan. Badira urte batzuk era honetako gertaerak gertatzen dirala. Orain urte gutxi beste luezi garrantzitsu bat izan zan, kasu haretan, erromerixa egiten dan aldeko petrila ixa bota zabana eta hormigoiz hartu bihar izan zan azpikalde guztia. Gehixago ere izan dira, txikixaguak, arrezkero. Arazua aztertu eta soluzio egokirik bizkor ematen ez bajako Santa Anarik gabe geldittu leike Mendaro urte gutxiren buruan.
  Lehen ere Mendaron eraikin enblematiko asko desagerrarazi dala uste det. Eta desagarrarazi esaten det, ez diralako luezixek eraginda desagertu, guk hala nahi izan degulako baizik: zubi zaharra, irin fabrika, monjen konbentua, hainbat basarri, hainbat horma eta bide zahar... Gero eta zailagua da, gurian, lehengo Mendaroko arraztuak topatzia. 1990 urte ingurutik hona Mendaro zihero transformatu da (argazkixak ikusi besterik ez dago). Gauza onak egin diranik ezingo det ukatu. Baina gauza asko oker egin dala ere, neri behintzat, begibistakoa suertatzen jata. Eta gaizki egindako gauza hórren artian nagusixa, lehenguagatik erakutsi degun errespeto faltia dala esango neuke. Bota eta berrixa egittia izan da hamen balio izan dabana. Gendukana kontserbatu eta aprobetxatu biharrian. Kanpora jutian konturatzen da bat parte zaharren indarraz, lehengo gauzen indarraz. Eta zaila da Mendaron, gaur, indar hori topatzia. Gauza soltiak badaude, baina ez geure lehenari eusteko esfortzu kontziente eta determinazio iraunkor batek lekarkian osotasunik.
Horixe botatzen det faltan.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Bai bina...
merkea...??? nik udalari zu bezala ordaintzen dut...
(JMS)

Eskerrik asko Juanito Gorostiz...
Esker ona beste Elgoibartar eredugarri bati gaur e...
(Sanroke)

Itsu
Bada oraindik begiak zabalik daramatzaten politikorik, eskerrak..
(jon larraņaga)

ZORIONAK
Zorionak! udalak gazteen eguna hiltzen lagatzen ar...
(joseba)

Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 10 bisitari