| Bike trial erakustaldia eskainiko du Benito Ros munduko txapeldunak |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2009-07-14 15:13 | ||
|
Benito Ros La Bestia bost aldiz izan da munduko Bike trial
txapelduna. Napar honek -Abartzuzakoa da-, kirol ikusgarri honen
erakustaldia eskainiko du zapatu honetan (uztailak 18) Plaza Handian,
12:00etatik aurrera. Egiten dakiena erakusteko irrikan dago, gainera,
prentsaurrekoan erakutsi duen moduan. Parrokia inguruetan aurkitu
dituen oztopoak jolaserako elementu bihurtu ditu. Herrigiroa sortzeko
asmoz antolatu dute bike trial erakustaldia Gure denda, gure poza
kanpainaren baitan. (argazkiak eta bideoak dauzka)
•Oztopoei aurre egiteko prest Munduko hiru onenak etorriko dira Elgoibarrera erakustaldia egitera: senior mailako Benito Ros, junior mailako Abel Mustieles, eta kadete mailako Jon Areitio. Benito Rosek azaldu du ikuskizuna zelakoa izango den: “Otzopoak edukiko dituen ibilbide bat jarriko dugu plazan, eta zirkuitua egingo dugu gure bizikletekin”. Partehartzaileek eurek jarriko dituzten oztopoez gain, eguraldiak jar ditzakeenei ere aurre egiteko prest agertu da Ros: “Euria egiten badu ere, guk erakustaldia egingo dugu”. •La Bestia Sei urtean bost aldiz izan da munduko txapelduna Benito Ros. “Seigarrena ez nuen lortu eskumuturrean mina hartu nuelako”, azaldu du munduko txapeldunak. Hurrengo mundiala irailean jokatuko dute Australian, eta han ere emaitza onak lortzeko asmoa dauka: “Badakit beti ezin dela irabazi, baina lehen postua ez lortzeak amorrua sortzen dit”. Elgoibarrera behintzat, dena emateko prest etorriko da. Zerbaitegatik deitzen diote La Bestia.
Argazkiak:
Bideoak:
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





































