|
Igor Elizburu Gipuzkoako txapeldun handbikean |
|
|
|
|
elgoiBARREN.net
|
|
2009-07-08 12:21 |
|
Debabarrena taldeko Igor Elizburuk Gipuzkoako handbike txapelketa
irabazi du, erlojupeko saioa zein fondokoa. Euskadiko Txapelketan ere
emaitza bikainak lortu ditu elgoibartarrak, hirugarren postuan sailkatu
baita.
Bi modalitatetan jantzi du txapela Igor Elizburuk Gipuzkoako Handbike Txapelketan: batetik, ekainaren 27an erlojupeko saioa jokatu zen Andoainen, eta bera izan zen Gipuzkoako onena. Euskadiko Txapelketarako ere baliagarria zen Andoiango proba eta sailkapen orokorreko hirugarren postua lortu zuen Elizburuk. Bestetik, ekainaren 28an, fondoko txapelketan hartu zuen parte. Bera izan zen Gipuzkoako onena Zarautz-Zumaia-Zarautz ibilbidean jokatu zen proban. Berriz ere, hirugarren lekuan sailkatu zen Euskadiko txapelketan. Handbike alorrean zazpi lagunek hartu zuten parte, eta guztira, 50 inguru izan ziren partehartzaileak. Igor Elizburuk esandakoaren arabera, haize handia egin zuen, baina gustura aritu zen.
Erlojupekoan zein fondoko lasterketan Jose Manuel Centeno bizkaitarra izan da onena Euskadiko Txapelketan.
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |