| Elgoibarko danbor-joleak Azpeitiko danborradaren 50. urteurren jaialdian |
|
|
|
| elgoibarren.net | ||
| 2007-01-18 10:18 | ||
|
Elgoibarko Trinitateetako Danborradako ordezkaritza batek Azpeitiko danborradaren 50. urteurrena ospatzeko egin zen
jaialdian parte hartu zuen. Danbor-jolez bete zen Azpeitiko Izarraitz
Pilotalekua joan zen zapatuan (urtarrilak 13). Gipuzkoako 36 herritako ordezkariak bildu
ziren bertan; tartean, aipaturiko dozena bat lagun elgoibartar.
Danbor-jole guztiek elkarrekin hainbat doinu jotzeaz gainera, Azpeitiko danborradak bizi izandako 50 urte luzeetako istorio eta pertsonaiak gogora ekarri zituzten bideo eta elkarrizketen bitartez.
∞ Informazio gehiago: Uztarria.com Azpeitiko ataiye
• Jaialdiko argazkiak (Uztarria)
• Jaialdiko bideoa (Uztarria)
Azpeitiko danborrada
♦ Helduen danborrada
• Noiz: bihar, urtarrilak 19, barixakua
• Ordua: 22:15etatik aurrera • Non: Olazko Amaren Plazatik
♦ San Sebastian Eguna
• Noiz: etzi, urtarrilak 20, zapatua
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|



























