J.C.C., 70 urteko elgoibartarra hil zen atzo (urtarrilak 17), auto batek harrapatu eta
eragin zizkion zauri larrien ondorioz. Eguerdiko 13:20an izan zen
istripua Ermuaranbide kalean. Lekukoen arabera, Peugeot etxeko
monobolumen auto batek harrapatu zuen J.C.C. errepidea gurutzatzen ari
zela.
Anbulantziak berehala iritsi ziren eta istripua gertatutako leku berean hasi ziren zaurituari lehen laguntzak ematen. Mendaroko ospitalera eraman zuten gero, baina iritsi eta segituan zendu zen 70 urteko gizasemea.
Istripua gertatu zen puntu zehatza:
|
Non izan zen? Lur 2007-01-18 09:27:36 Ba al dakizue Ermuaranbide kaleko zein puntutan izan zen istripua (kale hau luzea da)? Lekua gehiago zehazterik bai? Eskerrik asko! | Istripuaren kokaleku zehatza elgoiBARREN.net 2007-01-18 10:09:07 Jakin bezain laster gaineratu dugu istripua gertatu zen lekua. Albistean bertan dauzkazue istripuaren kokalekua argitzen duten argazkiak. | Eskerrik asko! Lur 2007-01-18 10:26:32 Eskertzen dizuet hain azkar erantzun izana. | Inguru arriskutsua da hori Imanol 2007-01-18 11:47:26 Inguru hori beti begittandu jata arriskutsua. Askotan kamioiz eta furgonetaz jositta egoten da (tallar edo lantegi dezente dago inguruan) eta espaloia blokeatziaz aparte, errepidera urtenda egoten dira kamioiak eta furgonetak. Oinezkuentzat ez da batere erreza izaten handik ibiltzia (ume-kotxiekin juten dianentzat, bate ere) eta jendia errepidetik ibili biharizaten da (honek dakarren arriskuarekin). Baiņa, kotxez pasatzeko ere askotan arazuak izaten dira kamioiak errepidera urtenda egoten dialako (errebueltia dago pixka bat aurrerago eta ez da kotxerik datorren ala ez ikusten). Ez dakitxatzoko istripuak zerikusirik daukan ala ez arazo honekin (jai-eguna izanda, ez seguruenez), baiņa inguru honi soluzioren bat topau bihar jakola uste dot. | Ikusten zan... Iņaki 2007-01-18 12:02:56 Bai, paraje horretatik pasa dan edonork daki toki hori arriskutsua dala (eta izaten jarraitxuko dau...). Ni neu, kotxian pasa izan naizenetan, euki izan dot sustoren bat edo beste, batezbe, amaren bat kotxesilliakin tokau izan jatazenetan. Bide bazterrian aparkauta daozen autoek asko estutzen dabe errepidia, pendiz handixa dago, errebuelta gertu, eta klaro, azkarregi gidatzen dogu. Emaitza: hildako bat (eta eskerrak gehiago ez direla gertatu). | proposamen bat erabiltzaile bat 2007-01-18 12:36:21 Ermuaranbide kalean dagoen zebrabidea lekuz aldatu beharko litzateke. Arrazoia: Ikastolara joateko umeak bi aldiz pasa behar dutelako bidea. 1: zubi azpiak 2: Ikastolako bidearen hasieran Zebra bide hori 30m gorago egongo balitz, umiak (amak, aitxitxa-amamak, zaintzaile, irakasle etab...) zuzenean eskumako espaloira pasatuz, bidia behin bakarrik gurutzatu beharra izango genuke | proposamenak? Anton 2007-01-18 13:05:38 Urte asko dira jendeak tarte hortan espaloia jarri dezatela eskatzen duela eta ez dute jartzen. Basartetik jeisten den jendeak oso bide arriskutsua dauka. Egunen batean ume kotxeren batekin ezbeharren bat gertatuko da, eta noski, orduan jarriko dute espaloi edar bat! | Aurrekuari Iņaki 2007-01-18 13:40:07 Barkatu Anton, baina ezbeharra jadanik pasa da, gizon bat hil da! | Espaloi berria Asier 2007-01-18 14:24:52 Espaloia jartzea zaila lantegi horiek dauden lekuan egonda. Nik bi neurri ikusten ditut. Bata, eskilara mekanikoen ordez igogailua jartzea, behera datozen umekotxeak gutxituko lirateke. Bestea, oinezkoentzako bide berri bat, baina bide bazterretik izan beharrean, erreka bazterretik. | ez da lehena izango... Kasurik ez 2007-01-18 15:35:42 Kamioiak maniobrak egiten, ume kotxeak, jendea pasiaran, bihurgune handia, eta abar... | zebrabidea bat 2007-01-18 16:11:00 Ados nao esan dozuen guztixakin. Leku hau oso pelogrosua da, baina ez dogu ahiztu bihar tipua bidia gurutzatzen zauala, gurutzatu bihar ez zan lekuan. Igual ez zaban begiratu ere eingo! askotan bidia kruzatzen hasten gera ta gero ia kotxerik datorren begiratzen dogu. Ez dakit zeinen kulpia izan zan, baina jende asko bide erditxik ibiltzen da edozein lekutan, espaloitik jun biharrian, ta klaro, gero gidarixan kulpia! Peugeot horren txoferrak ederra traumia eukiko dau! bestia hil ein da, baina txoferran egoeria ere ez da erreza izango. | Bat-ekin ados Beste bat 2007-01-18 16:18:54 Egia da kaminu asko gaizki daudela, baina gu re ez gea hobe ibiltzen, kasu hontatik urrunduta ere, begiratu Santa Ana kalean, Eroski-ra juteko ezkerretan espaloia egonda, eskubitik juten gea danak!! batetik oinezkoak tentuz ibili behar gea eta gidatzen gaudenak mantxoago, dana ez da obrekin konpontzen, gure jarrerak ere badu zerikusirik, ala?? | Espaloia posible al da? Iturri 2007-01-18 17:16:22 Nik ez dakitx espaloia egittea zalla dan ala ez (hau baiņo gauza zallaguak egingo ziran!), baiņa akorduan daukat Izartu izeneko obra-proiektu batzuetan inguru honetako espaloia ere agertzen zela. Istripua izan dan inguruan hasi eta IMHruntz hartzeko zubira arte, hain zuzen ere. Beraz egitteko modukua dala pentsau beharko dogu. Egixa da oinezkuok askotan aldrebes xamar ibiltzen gerala, baiņa leku honetan derrigorrezkua ikusten dot ganorazko espaloi bat egittea. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |