Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Jaiak arrow Kaleak hutsik San Anton Egunean
Blogak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Nik ere, Neouville mendiari


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Neouvilleko Ikusmira (Kronika)


Barren astekaria

Gida komertziala

Kaleak hutsik San Anton Egunean PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-01-17 11:37
11:30ean San Bartolome kalean ateratako argazkia
San Anton, herriko bigarren zaindariaren, jai eguna ospatzen dihardugu gaur elgoibartarrok. Hala izanik ere, eta eguraldiak laguntzen duen arren, kaleetan ez da jai giro handiegirik nabari, ordea. Haurrak dira gehien gozatzen ari direnak Plaza Handian jarri duten haur parkeari esker.



Klik haundi ikusteko
Goizeko 10:00etako Meza Nagusiarekin hasi dira gaurko prestatuta zeuden ekitaldiak. Bertan, Parrokiko Abesbatzak parte hartu du. Bien bitartean, ordu berean ireki ditu ateak Makina Erremintaren Museoak, “Tradiziozko ogibideen” jardunaldia egiten ari baitira bertan. Ertzaintzaren Bandak urtero egun honetan eskaintzen duen kontzertua ere 12:30ean hasi da Herriko Antzokian.
   
San Anton Eguneko ekintzak (Ikus urtarrilaren 17ko agenda)

11:30-14:00 eta 16:30-19:30 Umeentzako Haur Parkea (Plaza Handian)
12:30 Ertzaintzaren Bandaren kontzertua (Herriko Antzokian)
12:00-14:00 eta 18:00-21:00 Zigilu erakusketa (Gazta Lehiaketaren 25. urteurrenari eskainita)
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 


Asteburuan antzerkia eta pilota partidak
San Antonen omenez antolatutako jaiak, baina, ez dira gaur amaitzen. Asteburuan ere izango da non aukeraturik.

19 barixakua
22:15ean “Ama, Quiero ser Lehendakari” antzezlana (Herriko Antzokian)
 
20 zapatua
12:30 Erraldoi eta Buruhandien kalejira herriko Dultzaineroekin
17:30 San Anton Pilota Txapelketako finalak (Ikastolako frontoian)
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

harrigarrixa
elgoibartar1 2007-01-17 15:35:14
Benetan harrigarrixa da elgoibar hain utsik ikustia. Suposatzen da herriko bigarren "zaindarixan" eguna ospatzen dogula, baina suguru nau gaur goizian donosti,eibar o bilbora juten bagera merkealdixetara elgoibartarrez beteta aurkitxuko gendula. 
Ez jatzue iruditzen udaletxiak zeoze prestau biako zabala egun hontarako?.(umientzako parkiaz aparte, klaro)
penagarrixa
anton 2007-01-18 12:48:29
Penagarrixa benetan San Anton egunian pasatzen dana. Baņa arritzen geranik ezin esan. Ertzantzaren banda, plazako puzgarriak, sello erakusketa eta maquina herraminta museoa programan izanda ezin dezakegu esan herriko gazteak asko erakarriko dituenik udalak. Bada ordua dexenteko zeozer antolatu dezaten!
Oiloa eta arrautza
Festazale 2007-01-18 13:55:54
Zer izan zen lehenago, oiloa ala arraultza? Betiko kontua da. Ganorazko ekintzarik antolatzen ez delako ematen diogu bizkarra elgoibartarrok San Anton egunari ala jai egun honi kasorik egiten ez diogulako ez da ekintza potenteagorik antolatzen? Egia esan ez dot esagutzen herririk horrelako jai egun tristerik duenik. Elgoibartarroi ez ote zaigu festa gustatzen? nahikoa al dugu San Bartolomeekin. Begira, urrutira joan gabe, zenbat jai ospatzen dituzten azpeitiarrek: Santo Tomas, San Sebastianak, inauteriak, San Inazioak... etab. Denak topera. Ah! eta Udalak zerbait antolatzeko zain egon beharra al dago? Udala ez al gara ba denok? Ekintza hobeagoak nahi dituenak bota ditzala proposamenak Udalean. Jaiak herritik atera dira eta atera behar dira. Eta Udalak babesa eman eta indartu.
Antxonio
San Anton 2007-01-18 19:24:16
Egixa esan penagarrixa da,San Antonak behar bezala ez ospatzia Elgoibar bezelako herri batian.Herri gutxi egongo dia holako jai egunak ospatzen ez ditxuztenak,asike ia gazteok mobilizatzen garen itxurazko zerbait antolatzera eta beste bizi bat ematen diogun herrixari fetxa hauetan. 
GORA SAN ANTONAK!!!!
ospatu, ospatu
Ander 2007-01-21 13:05:28
Arrazoi, penagarrixa da Elgoibar moduko herrixan topera ez ospatzia! Danon artian mugitzen hasi biharko gera eguna komeni dan moduan ospatzeko!!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


\"Pesetero\"
Oindioik egongo da \"pesetero\" deitxuko dion Realzalerik. Ondo Etxebe, ondo.
(Trachurus)

Maixu!
Aupa Extebe! Erabaki edarra. Dotore portau haiz.
(errebueltakua)

Sailkapenak prest
San Migelera II. Korrika probako sailkapenak ikusteko moduan dauzkazue.
(elgoibarren.net)

Sokamuturra sosua
Aurtengo sokamuturrak oso lasai jun zian, apenas e...
(Xaibor)

Pasarela Petril
Benetan desfile asko ikusi ditu Malako petrilak, g...
(Ion)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari