Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Anbotori buelta mendi bizikletan


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Azterketak amaitxu eta mendira!


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Bertso finala eta Garaziren begiak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Motxailaren gurdia
Ipuinak eta tabernako demoniologia
Motxailaren gurdia
Leonard Cohenen 'Motxailaren emaztea'


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Leku arraroa kontzertu baterako


Barren astekaria

Mediateka


2009

Gida komertziala

Ideko IK4k %25eko hazkundea izan du 2008an PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2009-06-23 14:44
Klik haundi ikusteko
Une honetan 112 langilek dihardute lanean Ideko IK4 Zentro Teknologikoan.

Batzuei krisiak gogor eragiten dien bitartean, Ideko-IK4 Zentro Teknologikoak hazkunde handia izan du 2008an. “Zazpi milioi euroko diru sarrerak izan ditugu eta negozioa %25ean hazi da aurreko urteko sarrerekiko” jakinarazi dute Zentro Teknologiko arduradunek. Diru sarreretan eta langile kopuruan islatu da, batez ere, hazkundea. 
 


Klik haundi ikusteko
 2008. urtea Elgoibarko Zentro Teknologikoaren orain arteko garrantzitsuena izan da. Ideko II instalazio berriak “errendimendu osoan” hasi izanak eragin zuzena izan du, bertako arduradunen berbetan, negozioaren hazkundean. Guztira 7 miloi euroko diru sarrerak izan ditu Ideko IK4k 2008an, aurreko ekitaldiarekiko %25eko hazkundea lortuz. “Kopuru horretatik 3,3 milioi euro enpresekin egindako kontratu bidezko I+G proiektuei dagokie. Gainerako 3,1 miloiak, berriz, hainbat instituzioren babesarekin egindako ikerketa proiektuei”.

 Nazioarte mailan zentroa zortzi proiektu europar aktibotan garatu da eta horietatik hirutan lider teknologiko gisa aritu dela nabarmendu dute. Nazio eta autonomi esparruan, berriz, Ideko IK4k bi Cenit proiektutan; proiektu estrategiko berezi batean; I+Gko Plan Nazional batean; hiru Etortek proiektutan eta bi Etorgai proiektutan parte hartu du.

“Manufacturer of the year”
 Urteko mugarririk garrantzitsuenetarikoa Manufacturer of the year errekonozimendu saria izan zen, “Strategic Manufakturing Awards” sari banaketa prestigiotsuaren eskutik lortutakoa. Saria Ideko IK4 zentroak garatutako mozte garbiko teknologia berritzaile batek lortu zuen.
Bestalde, enpresekin egin duten lankidetzak hiru patente berri eman ditu eta guztiak izan dira industriara transferituak.

 Aipatu baita ere 2008a hausnarketa estrategikoa egiteko baliatu dutela: 2009-2012 Plan Estrategikoa, horri dagokion Ikerketa Plana eta Zentro Teknologikoak etorkizunean izan ditzaken erronkei erantzuteko, eta, ezarri diren helburu estrategikoak lortzeko antolaketa eredu berria egin dute.
 
Etorkizunerako iniziatibak
 “Urte bikainari eman diogu amaiera eta berria ere iniziatibaz gainezka datorkigu. Horietako batzuk gauzatzen ari gara dagoeneko; erreminta makina eta fabrikazio teknologien sektoreko hiru enpresekin berrikuntzarako sinatutako hitzarmenak eta laser eta material konposatuen laborategien lanean hastea, besteak beste" jakinarazi dute.
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Inauteriak 2010

Gotzon akorduan hartuta

Elkarrizketak


Zuhaitz Gurrutxaga

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu hurrengo eguneko pilula errezetarik gabe erosi ahal izatea?

Zine agenda

Azken komentarioak


Merezi dugulako
Kultur etxeko igogailua, mintxetarako eskailera me...
(jon larraņaga)

ZORIONAK BIKOTE
Balentria bikaina lortu dezute. Argazki eta bideo ...
(Morkaiko)

IGOGAILUA SOTORARTE EZ!!
Sinuose elkartetik, ez dugu ikusten igogailuak sot...
(sinuose)

Eskerrik asko Eņaut !!!
Gaur egon gera Eņauten aurkezpenean, eta egia esan...
(itxaspe)

Barren-en kazetaririk ez
Doala aurretik ez dudala ezer Zuhaitz-en aurka. Gu...
(mtt)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Ez dago ekitaldirik.
Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 28 bisitari