| Danborradakoek saio arrakastatsua eskaini zuten Arabar Errioxan |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |
| 2009-06-23 12:27 | |
|
Elgoibarko Danborradako eta Udal Musika Bandako 150 lagun inguruk parte hartu dute joan den asteburuan Arabako Guardia herriko danborradan, San Juan jaiak ospatzen dituztela-eta, bertako Udalak gonbidatuta. Ezin hobeto irten zela dena azaldu dute bertan izan zirenetako batzuek. Elgoibarko danborradak herritik kanpora eskaini duen estreinako saioa "arrakastatsua" eta "errepikatzeko modukoa" izan dela adierazi dute. Bertan ateratako argazkiak dira horren lekuko.
Elgoibarko Trinitate jaietan, duela aste batzuk, egin zuten moduan, euskal ezkontza irudikatu zuten danborradako kideek Guardia herrian, gastadoreen konpainia eta guzti.
Argazkiak:
|
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




































