| San Juan bezperako suak piztuko dituzte gaurik motzenean |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |||
| 2009-06-23 10:27 | |||
|
Gaur: San Juan bezpera ospatuko dute gaur, ekainak 23, Euskal Herri osoan.
Elgoibarren ere badago, noski, urteko gaurik motzenean supazterrak
pizteko ohitura, azken urteetan asko galdu bada ere. Ohiturak beti
bezain indartsu jarraitzen du, aldiz, Altzola auzoan. Urtero bezala,
ibai ertzean piztuko dute sua altzolarrek. Aurrez, txapligu
jaurtiketarekin eta San Juan arbola jarriz hasiko dituzte, gaur
arratsaldean, San Juan jaiak.
•San Juan jaiak Altzolan
Altzolako San Juan jaietako batzordekoek adierazi dutenez, auzokoen arteko elkartasuna sendotzeko asmoz urtero eusten diote jaiari. Inguruko auzo eta herrietako bizilagunei jaietan parte hartzeko gonbitea egin diete. Gaur hasi eta barixakura (ekainak 26) bitartean hainbat ekintza prestatu dituzte jai batzordekoek (egitarau osoa ondoko taulan)
•Supazterrak Xixilion kalean
Elgoibarko baserri askotan pizten dituzte oraindik San Juan suak, baina herrigunean asko jaitsi da suak pizteko ohitura, dela leku egoki faltagatik edo dela gaur egungo umeen interes faltagatik, baina kosta egiten da orain urte batzuk adina supazter topatzen. Auzo ia gehienetan aurki zitezkeen orain urte batzuk suak, zailagoa da oraon. Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, xixilion kalea, Olaso industrigunean, izango da supazterrak pizteko toki ofiziala.
• Bideoa: Iazko San Juan bezperako gaua euripean joan zen arren, ekaitzak ez zuen supazterren jaia zapuztu. Ikusi bestela bideo honetan nola konpondu zuten Altzolan, gasolina pixka batekin, hezetasunaren arazoa.
|
|||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|

































