| ‘Tradiziozko ogibideen jardunaldia’ Makina Erremintaren Museoan |
|
|
|
| elgoibarren.net | ||||||
| 2007-01-17 07:30 | ||||||
|
San Anton Egunarekin bat eginez “Tradiziozko ogibideen” jardunaldia prestatu du Makina Erremintaren Museoak. Hala, goizeko 10:00ak eta eguerdiko 14:00ak bitartean, XX. mende hasieran ekoiztutako makinekin egindako ariketak, armagintzako artisautza, errementaritza, e.a. ikusteko aukera izango da. (Bideoa barruan)
Museoko arduradunek aurrez aipaturiko lanetan adituak diren pertsonak gonbidatu dituzte erakusketan benetako saioak egin ditzaten, eta ikusleek hobeto uler dezaten nolakoa izan zen gure iragan hurbila. Museoa bisitatzeko ordutegia Astelehenetik ostiralera: 8:00-13:00 eta 14:30-17:30 *Zapatu, domeka eta jai egunetan itxita Bideoa Bideo honetan antzinako erremintarien lan egiteko modua ikus daiteke.
Informazio gehiago: Makina Erremintaren Museoa
|
||||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|

































