Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Hasteko, ilunabar bat


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Anbotori buelta mendi bizikletan


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Azterketak amaitxu eta mendira!


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Bertso finala eta Garaziren begiak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Motxailaren gurdia
Ipuinak eta tabernako demoniologia
Motxailaren gurdia
Leonard Cohenen 'Motxailaren emaztea'


Barren astekaria

Gida komertziala

Pintxoak euro baten truke Gurean Bai I. Pintxo Lehiaketan PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2009-06-19 10:17
Klik haundi ikusteko
Herriko hamar ostalarik Gurean Bai I. Pintxo Lehiaketarako espresuki sortu dituzten hamar pintxoekin dastamena, eta gainerako zentzumen guztiak, gozatzeko aukera izango dute datorren asteburuan, ekainaren 26tik 27ra, Elgoibarren tabernaz taberna ibiltzea erabakitzen dutenek. Eta, pintxo guzti hauek, lehiaketak irauten duen bitartean, salmenta-prezio bakarra izango dute: 1 €.
Elgoibarko establezimenduak eta euskara sustatzeko sortu den lehiaketan epaimahaiak aukeratuko du pintxo onena, baina herritarren saria ere egongo da. (Pintxo guztien argazkiak dauzka)


Noiz: Datorren ekainaren 26 eta 27an GUREAN BAI I. Pintxo Lehiaketa egingo da Elgoibarren, barixakuan 19:00etatik 22:00era eta zapatuan 11:30etatik 14:30era.
Nork: Ostalaritzan euskara sustatzeko GUREAN BAI-ostalaritza proiektuak antolatu du, Elgoibarko Udaleko Euskara eta Merkataritza sailen laguntzaz.

Bi sari banatuko dira:

  • Klik haundi ikusteko
    Pintxo onenaren saria. Pintxo hau 5 kidez osatutako epaimahaiak aukeratuko du. Kide bakoitzak pintxoa bere osotasunean baloratuko du honakoak kontuan hartuta: pintxoaren itxura eta aurkezpena; zaporea eta testura; eta originaltasuna.
  • Herritarren saria. Pintxoa euro baten truke probatzen duten herritarrek, taberna horretako pintxoa baloratzeko aukera izango dute. Horretarako, ostalariek balorazio-txartel bat pintxoko banatuko dute. Pintxo guztien balorazioak aztertu ondoren sari hau zeinek eskuratuko duen jakingo dugu. Balorazioa ematen dutenak, bi lagunentzako dastatze menu baten zozketan parte hartuko dute.
10 pintxoak
Herriko 10 ostalaritza establezimenduk parte hartuko dute lehiaketan (*pintxo guzti hauek, lehiaketak irauten duen bitartean, salmenta-prezio bakarra izango dute: 1 €)
Informazio gehiago: Elgoibarko Izarra Kultur Elkartean. Amaia Lasagabaster Gurean Bai Hitzarmeneko teknikariaren e-posta: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
Klik haundi ikusteko
Ametsa (Ametsa kafetegia). Osagaiak: Foie-grasa, onddoak, sagar-kroketa eta ogi txingortua.
Klik haundi ikusteko
Tenpura (Lojantzi Kafetegia). Osagaiak: Kalabazina, azenarioa, tipula, piperra eta mugurdi-saltsa.
Klik haundi ikusteko
Gautxitoa (El Gautxo taberna). Osagaiak: Bakailaoa, tomate sikuak, soja ozpin olioa eta berakatz-ogia.
 
Klik haundi ikusteko
Tsunamia (Madigan's irish pub). Osagaiak: Piper berdea, hirugiharra, tipula erdi-egosia, hostoarea eta ahate-mousse saltsa.
Klik haundi ikusteko
Ikurriņa (Gabi jatetxea). Osagaiak: Bakailaoa, piper gorria eta piper berdea.
Klik haundi ikusteko
Piper sorpresa (Iturri taberna). Osagaiak: Piper berdea, arrautza eta patata.
Klik haundi ikusteko
Tinbala (Paulaner Txarriduna jatetxea). Osagaiak: Kalabazina, bakailaoa, patata eta tipula karameluan.
Klik haundi ikusteko
Lehoi begetala (King-Kong kafetegia). Osagaiak: Leongo zezina, eruka, Idiazabal gazta, gazta parmesanoa eta mahaspasak.
Klik haundi ikusteko
Ortutxo (Lanbroa kafetegia). Osagaiak: Kalabazina, tipula, piper berdea eta hirugiharra.
Klik haundi ikusteko
Kapritxoa (Salento taberna). Osagaiak: Ogitxoa, mozarella, tomate naturala, urdaiazpikoa eta trufa-krema.
 
 

 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Zeinen itxura ederra!
ura 2009-06-19 12:45:26
Ea nahi dugun guztiok izanen dugun aukera pintxo hauek gustatzeko



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Inauteriak 2010

Gotzon akorduan hartuta

Elkarrizketak


Zuhaitz Gurrutxaga

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu hurrengo eguneko pilula errezetarik gabe erosi ahal izatea?

Zine agenda

Azken komentarioak


Merezi dugulako
Kultur etxeko igogailua, mintxetarako eskailera me...
(jon larraņaga)

ZORIONAK BIKOTE
Balentria bikaina lortu dezute. Argazki eta bideo ...
(Morkaiko)

IGOGAILUA SOTORARTE EZ!!
Sinuose elkartetik, ez dugu ikusten igogailuak sot...
(sinuose)

Eskerrik asko Eņaut !!!
Gaur egon gera Eņauten aurkezpenean, eta egia esan...
(itxaspe)

Barren-en kazetaririk ez
Doala aurretik ez dudala ezer Zuhaitz-en aurka. Gu...
(mtt)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Ez dago ekitaldirik.
Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 20 bisitari