Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kultura arrow 6 abestiz osatutako maketa atera du 'Napoka Iria' bikoteak
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

6 abestiz osatutako maketa atera du 'Napoka Iria' bikoteak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-01-16 11:07
Klik haundi ikusteko
Azken ordua: Napoka Iriak kontzertua eskainiko du Elgoibarko Gaztetxean. Barixaku honetan, urtarrilaren 19an, izango da (22:15). Ander Mujika elgoibartarra eta Miren Narbaiza eibartarra daude Napoka Iria musika taldearen atzean. Duela 2 urte inguru osatu zuten bikote artistikoa eta 6 abestiz osatutako maketa izan da elkartze honen lehen fruitua. Momentuz, Iratxo tabernan bakarrik eskuratu daiteke talde original honen maketa berria.
 
 
 
Disko akustikoa, kantautore ikutuarekin eta rockerako joerarekin” atera zaiela adierazi digu Ander Mujika elgoibartarrak. Lan honi izenbururik ez jartzea erabaki dute eta 500 ale argitaratu badituzte ere, 300 bakarrik jarri dituzte salgai, “gainerakoak promoziorako bideratuko ditugu-eta”.
 
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko

Taldearen abestiak entzuteko
Napoka Iriaren soinua nolakoa den jakin nahi izanez gero, Iratxo tabernan eskuratu daiteke taldearen maketa, 5 euroren trukean. Aipatu digutenez, “duela gutxi, joan zen barixakuan (urtarrilak 12), atera genuen arren, oso ondo saltzen ari da”.
• Beste aukera bat Napoka Iriaren blogean sartzea da. Bertan, taldearen gaineko informazioa (sorrera datuak, influentziak, talde lagunak, argazkiak, e.a) eta abestiak aurkituko dituzue.

Hurrengo kontzertuak
• Urtarrilak 18 (eguena): Kabia tabernan (Bilbaon, San Inazio auzoan)

Maketa berriko abestiak:
♦ Kea
♦ Kalean
♦ Egun denak
♦ Inoiz
♦ Ezin baitut
♦ Ingurua
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Eibarren ere CDak salgai
Iuiu 2007-01-16 17:03:13
[B]CDak salgai[/B] 
Elgoibarren IRATXO tabernan egongo dira bakarrik baina Eibarren ere badaude. Nik, ARETO tabernan erosi dut eguerdian.
oso lan ona
gaztia 2007-01-16 20:01:42
Benetan lan ona irudittu zaitt , merezi dau erostiak . Holako diskuak bai erosi bia diala !! Gero , Bustamante ta holakuengaitxik 18 euro ordainduko dogu diskua . NIk behintzat ia badakat , ta kristona da .
Anari-ren ikutua?
Lur 2007-01-17 09:18:00
Nik ere atzo entzun naban bi lagunon maketia eta gustau jatan. Anari kantari azkoitiarraren ikutua hartu nion Mirenen kantatzeko moduari.
Napoka Iriaren kontzertua Gaztetxean
elgoibarren.net 2007-01-17 12:05:35
'Napoka Iria'ko kideek jakinarazi digutenez, barixaku honetan (urtarrilak 19) Elgoibarko Gaztetxean eskainiko dute kontzertua, gaueko 22:15etik aurrera.
Azkenean, istorioa hau... alaiagoa bihur
zalia 2007-01-17 14:27:10
Azkenean esku hartean daukat napoka irian diskua, bidea gogorra izan da baina azkenean iritsi da, jeje. Benga bikote merçi ta ostiralian ikusiko gera gaztetxian.
ZORIONAK BIKOTE!!
Esku 2007-01-17 16:41:42
Aupa bikote!! 
Zorionak benetan merezi dozue eta!! Zorionak hiri Ander, pozten naun, azkenean hire lanak fruitua eman dik!! Joango gaitxun Gazte-ra ostiralen. Muxu bat Eskuren partez!!
BAZAN ORDUA!!!
Bartzelonatik 2007-01-19 17:43:10
irrikitan nengoen bikote paregabe honen diska entzuteko makleta baten, espero det laister eskuratu ahal izango dudala. benetan zorionak ta onena opa dizuet
ezusteko ederra
azpeitiarra 2007-06-22 14:08:06
hotzikarak sentitu ditut doinu hauek entzutean, sortzen duen atmosfera, erritmoak, ahotsa... izugarria! aspaldi izan dudan ezustekorik ederrena. zorionak benetan



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari