Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow 393 atzerritar bizi dira Elgoibarren, biztanleriaren %3,6a
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Mediateka


Trinitateak 2008

Gida komertziala

393 atzerritar bizi dira Elgoibarren, biztanleriaren %3,6a PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-01-16 08:38
Klik haundi ikusteko
Elgoibarren 10.690 lagun zeuden erroldatuta 2006an, aurreko urtean baino 152 biztanle gehiago, alegia. Etorkinen etorreraren ondorioz hazi da Elgoibarko biztanle kopurua. Une honetan 393 atzerritar daude Udalean erroldatuta, eta hauetatik 142 lagun 2006an erroldatu ziren. Bestalde, boliviarrak (91) eta portugaldarrak (73) dira atzerritar multzo jendetsuenak. Guztira 34 herrialde ezberdinetako jendea bizi da herrian.


Atzerritar kopurua: 393 lagun
 
Azken 5 urteetan atzerritarren kopuruak izan duen bilakaera
2006: 142 lagun
2005: 81 lagun
2004: 47 lagun
2003: 30 lagun
2002: 45 lagun
2001: 14 lagun
2000: 14 lagun
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko

• Duela 10 urte (1996an) Elgoibarren erroldatuta zegoen atzerritar kopurua: 56 lagun

Jatorriaren arabera (Kopurua/herrialdea)
 
91 Bolivia
73 Portugal
40 Kolombia
38 Maroko
26 Brasil
25 Ekuador
18 Pakistan
11 Venezuela
09 Ukraina
06 Errusia
06 Italia
06 Kuba
06 Txina
04 Errumana
04 Mexico
03 Honduras
03 Frantzia
03 Argentina
02 Senegal
02 Peru
02 Nicaragua
02 Britainia Handia
02 El Salvador
01 Dominikar Errepublika
01 Paraguay
01 Panama
01 Herbehereak
01 Irlanda
01 Hungaria
01 EEUU
01 Bulgaria
01 Belgika
01 Argelia
01 Alemania
*Datuak: Elgoibarko Udala 
 
Munduko mapa 
 
Klik haundi ikusteko
 
Elgoibarko biztanle kopuruaren bilakaera
2006: 10.670 biztanle
2005: 10.538 biztanle
2000: 10.702 biztanle
 
3.000 gipuzkoar gehiago 2006an 
Gipuzkoako herri gehienetan hasi da populazioa 2006. urtean, kasurik gehienetan etorkinen ondorioz. Aurten, iaz baino 3.000 lagun gehiago bizi dira Gipuzkoan.
 
Gipuzkoako 88 herrietako biztanle kopuruak 
Abaltzisketa    295
Aduna            368
Aia                1.773
Aizarnazabal    614
Albiztur           293
Alegia            1.671
Alkiza                320
Altzaga            153
Altzo                359
Amezketa        974
Andoain           14.082
Anoeta            1.777
Antzuola            2.073
Arama            173
Aretxabaleta    6.469
Arrasate            22.312
Asteasu            1.424
Astigarraga        4.242
Ataun            1.574
Azkoitia            10.641
Azpeitia            13.930
Baliarrain            95
Beasain            12.682
Beizama            170
Belauntza        307
Berastegi            1.003
Bergara            14.853
Berrobi            588
Bidegoian        464
Deba                5.313
Donostia            183.308
Eibar                27.530
Elduain            215
Elgeta            1.021
ELGOIBAR           10.690
Errenteria            37.853
Errezil                611
Eskoriatza            3.926
Ezkio-Itsaso        549
Gabiria                429
Gaintza            132
Gaztelu            152
Getaria            2.525
Hernani            18.943
Hernialde            334
Hondarribia        16.073
Ibarra                4.299
Idiazabal            2.166
Ikaztegieta        453
Irun                60.261
Irura                1.193
Itsasondo        591
Larraul            177
Lasarte-Oria    17.582
Lazkao            5.123
Leaburu            375
Legazpi            8.610
Legorreta        1.414
Leintz-Gatzaga    257
Lezo                5.945
Lizartza            602
Mendaro        1.689
Mutiloa           200
Mutriku            4.795
Oiartzun        9.829
Olaberria        920
Oñati            10.743
Ordizia            9.188
Orendain        170
Orexa            96
Orio                4.695
Ormaiztegi        1.268
Pasaia            16.160
Segura            1.250
Soraluze            4.098
Tolosa            17.877
Urnieta            5.896
Urretxu        6.778
Usurbil            5.723
Villabona        5.741
Zaldibia        1.446
Zarautz        22.323   
Zegama        1.348 
Zerain            244
Zestoa            3.311
Zizurkil            2.861
Zumaia            8.837
Zumarraga        10.078
 
Iturria: INE 

 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Baina Euskeraz!
ni 2007-01-16 20:36:09
Neri ondo beitxatzen jata kanpoko jendia ona etortzia, batez ere beraien herrixan ez badakabe lanik o dirurik. Baina hona etortzen dianak jakin bia dabe gu Euskal Herrixan bizi gerala ta euskaraz berba itxen dogula. Badakitx hemengo jende askok ere ez dabala euskeraz berba itxen, baina behintzat kanpotar hoiek konbentzitzen baditxugu, elgoibarren 393 euskaldun geixo eukiko ditxugu, beraien kanpoko itxuria aztuta.
Adoznikin
Gaueko 2007-01-17 09:54:10
Guztiz adoz nago aurreko iritziakin baina nik ezagutzen ditudanak beintzat beste kezka batzuek dituzte ez euskararena eta integrazioarena eta gehienak beren herrialdetara diruakin bueltatzeko desioakin etortzen dira han famili kide enbat utzita normalean.
Gogorrak gara!
Mai 2007-01-17 11:30:20
Gogorrak gara, gero! Etorkinei eskatu behar al diegu euskara ikasteko, bertakoei eskatzeko balorerik ez daukagunean? Kanpotarrak ez ditugu euskara ikastera konbentzitu behar; kanpotarrek, kasurik onenean, euskara jakiteko premia edo beharra sentitu egingo dute. Gurean bizitzeko euskara jakin behar dutela ikusi behar dute. Baina bertako askok euskararen beharrik sumatzen ez duten bitartean, nola "konbentzitu" behar ditugu kanpotarrak euskara ikasteko?
hizkuntza
gaztia 2007-01-19 20:49:49
hizkuntza komunikazio tresna hutsa da
zarra
nora 2007-01-21 19:04:18
erroldatu gabeko zenbat etorkin estimatzen dira Elgoibarren?
euskera ez da komunikazio tresna hutsa
M 2007-01-22 00:02:36
euskara ez da komunikazio tresna hutsa "gaztia"-k esaten daban moduan. Euskara, bizitzeko modu bat da, "euskara" hitzaren atzean, herri identitatea, kultura...daude eta hori ez jakitea da askoren arazoa
Komunikatzeko tresna hutsa?
Imanol 2007-01-25 11:12:04
"Gaztia", euskeria "komunikatzeko tresna hutsa" dala diozu. Ondo, zure iritzixa da. Gaiņera, uste dot jende asko daguala zuk bezela pentsatzen dabana; akaso, horregatik diote askok euskalduna izateko ez daguala euskeria jakin biharrik. Hizkuntza, herri edo pertsona baten identidatiakin lotzen ez dalako da hori, nere ustez. Neretzat ere, hizkuntzak komunikatzeko tresnak dira, dudarik gabe. Horretan bat nator zurekin (eta ez paparrian, kamisetan, karpeta batian edo horma batian euskeria zenbat maitte dugun jartzeko bakarrik). Baiņa, ez dot uste hikuntzak hori bakarrik diranik. Hasiera batian, herrixak hizkuntzen arabera banatu eta antolatu ziran. Hala sortu ziran "nazio lingusitikuak". Eta herrixak ez ezik, giza taldiak ere hizkuntzen arabera egitturatu ziran. Duela urte gutxi batzuk arte, "gu" eta "bestiak" hizkuntzen arabera bereizten ziran. Gure kasuan, "gu" euskaldunak giņan, eta "bestiak" euskeria ezagutzen ez zebenak. Baiņa gauzia asko aldatu da. Gaur egun nazio lingustikuen gaiņetik estatu politikuak daude, eta mapa politikuak ez dauka zer ikusirik nazio linguistikuen edo hizkuntzen mapiakin. Lehen herri edo pertsona baten identidadia hizkuntzek markatzen zeben. Gaur zerk markatzen deu herrixen edo pertsonon identidatia?  
Amaitzeko, "hizkuntzak komunikatzeko tresna hutsak" baldin badira, zergatik egin da historian zihar hainbeste ahalegin euskeria hamendik desagertzeko? Komunikatzeko tresna hutsak baldin badira, zergatik jasotzen zeben egurra 50eko eta 60ko hamarkadetan, adibidez, eskoletan euskeraz egitten zeben umiek? (irakurri Juan Mari Torrealdairen "El Libro Negro del Euskera" liburua). Komunikatzeko tresna hutsak baldin badira, zergatik izan zittuzten hainbeste arazo Elgoibarko euskaltzaleek 60ko hamarkadan ikastolia martxan jarri eta hau asentatzeko? (Ikusi hemen bertan Sabino Arana sarixa jaso bihar deben andereņuen notizia).  
Hizkuntzak komunikatzeko tresnak dira, baiņa, nere ustez, hori baino askoz gehixao ere badira. Eta komunikatzeko tresna hutsak bakarrik ez diralako irauten deu euskeriak bizirik 2.000 urtetik gora. Komunikatzeko tresna hutsa balitz, nere iritzirako, aspaldi desagertu zan euskeria (eta berarekin batera euskaldunok).
Etorkinak
ibon 2007-01-25 12:53:17
Nola konbenzitu behar dugu atzerritar bat euskara ikas dezan? 
Inork ez du konbenzitu behar, bera konturatu behar da euskaraz ikasten badu honek Euskal Herriko ohitura, kultura eta errealitatearen zati garrantzitsu bat deskubritu ahal duela. 
Dena den, honetaz konturatzeko urteak beharko ditu, adb. gure artean bizi diren askok ez dute halakorik sekula egin, ezta egingo ere. 
Ni momentuz konformatzen naiz errespetuz eta edukazioz sartzen badira gure gizartean, ondoren datorrena etorriko da, baina errespetua eta edukazioa da lehena.
gaztia
euskera 2007-01-25 18:58:27
GArai baten nahastu in zittuen hizkuntzak eta politika . ez dezagun guk berriz hankasartze hori egin . ez gaitezen holakoak izan . Euskalduna izan leike euskeraz jakin gabe . BAkoitzak bere ikuspuntua daka eta gu ez gera inor estaeko zein dan euskalduna eta zein ez . 
ZUk esan dozun moduan , errezena kamisetan euskeraren aldeko lemak eroatia da .



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 8 bisitari