'Haika-Segi' auziko epaiketa salatzeko, A-8 errepidea (Zarauzko peajetik gertu) orduerdiz mozteagatik 7 orduz atxilotuta eduki zuten Ainara Ladron zapatu honetan. Elgoibartarrarekin batera beste lau lagun kateatu ziren errepidean. Ertzaintzako agenteek 5 lagunak atxilotu eta “Desorden publikoak” eragitea egotzi diete.
Zarautzeko Frantsezkua izeneko zubipean, Bilbaorako norabidean moztu zuten A-8 errepidea 5 lagunek zapatu eguerdian. Haika-Segi auziaren aurka protesta egitea zen gazteon helburua, Espainiako Auzitegi Gorenak datorren astean erabaki dezake-eta, erakundeok ‘terroristatzat’ jo edo ez.
Besoak bidoietan sartuta zituztela kateatu ziren
Ordu erdi inguru iraun zuen errepide mozketak. Izan ere, errepide mozketa egin zuten bost lagunak bidoietan zituzten besoak sartuta, lagun bat eta bidoia tartekatzen ziren ilaran. Haiek mugitzeko denbora behar izan zuten, bidoiek pisua zutelako eta kolpera mugitzera behartuz gero besoetan zauriak eragin zitzaketelako. Gazteak errepidean eserita zeuden bitartean, zubi gainean dozenaka lagun batu ziren gazteen antolatzeko eskubidea aldarrikatuz eta Ertzaintzaren kontrako oihuak eginez.
Errepidetik atera ostean, Zarauzko ertzain etxera eraman zituzten, eta "desordena publikoak" egotzita ikerketa Azpeitiko auzitegiaren esku laga dute.
∞
Informazio gehiago:
|
ez dakit anonimo 2007-01-15 21:30:13 nire lagun baten arreba da eta niri oso ondo iruditu zait egin duena | Ados baina ez horrela Ni 2007-01-15 23:23:40 Defendatzen duten guztiarekin guztiz ados nago baina ez dut uste hori denik helburuak lortzeko biderik egokiena. | aupa ainara!! pakezalea 2007-01-16 01:14:18 txalogarria benetan, buruan bueltak eman bakarrik zer egin daiteken injustizien aurrean ez, bazaudete batzuk balentia dezente jarri eta aurrerapausua ematen duzuenok. animo eta ea azpeitiko auzitegian konturatzen diren zein zen helburua.. ni-ri, ez dago bide egokirik ez bada ezer egiten, erreza da esatia biderik egokiena ez dala, baina hurrengo baterako seguru nago ainara poztuko litzatekela esplikatuko bazenio nola egin 'beste era batera' horrenbeste oiartzuna eta arrakasta izango duen zerbait. esan lasai. | Biderik egokiena? Mai 2007-01-16 10:25:26 Ez dakit hau den "biderik" egokiena gazte hauen aldarrikapenak egiteko, baina, aukeran, nahiago ditut horrelako bideak beste batzuk baino. Bistan da oihartzun handia izan duela ekimenak, eta, nere ustez, ez diote inori aparteko kalterik egin. Eta, gainera, aurpegia eman dute, ez dute ezkutuan jardun, nahiz eta jakin egindakoak ondorioak izango dituela. Beraien ideiekin bat etorri ala ez, gazte hauek ausardia erakutsi dute, ez diote inori kalterik egin eta aurpegia eman dute. Nahiago nuke horrelako "bideak" ugariagoak balira. | Animo, Ainara! insumisua 2007-01-16 15:03:36 Ekintza honek guk intsumiso garaixan egiten genduzenak akordau eragin dia: gu saiatzen giņan egitten ekintza ikusgarrixak, sinpatikuak, irudimen haundikuak, medixuetan oihartzuna lortzen zebenak eta jendiarengan eragiņa zakenak, baiņa era berian iņori kalterik (haundirik) eragin be. Injustizia salatzeko modu bat da, eta ados nago bai helburuarekin (epaiketarik ez!) eta baitta moduakin ere (eutsi gogor!). Azken baten, bizi geran gizartiaren islada da ekintza hori. Kontua da ixa danok oso eroso bizi gerala burges izateko karrera honetan, eta dagoeneko ez dogula onartzen iņork guri bidia oztopatzia protesta ekintza baten bidez. Dana neutralizauta dago. Gaztiak kloroformatuta daude. Protestarako eskubidia ezingo diogu, ba, kendu Ainarari/iņori, ezta? Eutsi horri, Ainara. | animo ainara gu 2007-01-16 16:45:10 ekintza ikusgarrixa egin dozue, politxa eta jendiarengana ailegatzeko modukua. animo eta aurrera | oso ondo egiņa patxi 2007-01-16 17:05:50 aupa ainara!!! joe benetan ondo indako gauzia indozue!! demasekua!![LIST] |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |