Menu Content/Inhalt

Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Islandia eta Jökulhaup hondamendiak
erantzun 1


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Mediateka


2009

Gida komertziala

Belle Dolomiti PDF Inprimatu ePosta
Ainhoa Lendinez   
2009-06-09 16:18
Image
Maiatzak 25, astelehena. Atera gara Elgoibartik. Asteartean iritsi gara Marsellara. Hiri kaotikoa dirudi. Notre Damme katedralerainoko malda pikoetan bota ditugu lehen izerdiak.
 
Klik haundi ikusteko
Falzarego mendatean gora.
 Asteazkenean, Cannesen, zinemaren oihartzuna nabari da han-hemen. Hondartza ere aberatsentzat da Cannesen. Jatetxeek terraza gisa dute partitua itsasertza eta majo ibili behar izan dugu herritarrentzako harea zatiaren bila. Horixe Cannes. Eta diseinatzaile handien dendak hondartzari ia itsatsita. Ostegunean sartu gara Monacon. Casinoak eta auto garestiak, yateak ere bai. Auto-lasterketen zirkuitua artean ere kendu gabe dela, hura ikustea ederragoa izango zen guretzat, gaizki inbertitutako aberastasun hau guztia baino. Zurezko belaontzi txiki batek maitemindu gaitu. Bai, inork begiratzen ez duen horrek.
 
 
Klik haundi ikusteko
Cinco Torre.
 Ostegunean iritsi gara Dolomitetara. Hau bai, guretzat paradisua. Miresmenez, argazkiak egin eta egin ari naiz, furgonetaren leihotik. Baina guretzat hau arrotza da, eta errespetuz ibiliko gara lehen aldian. Hau ez da Aizkorri, hau ez da igandeetako Erlo. Dolomitak agurtzera etorri gara, ezagutzera. Ez ditugu mendiko botak ekarri, trekkineko zapatilak baizik. Asmatu dugu. Elurra dago nonahi. Informazio bulegoko mutil jatorrak esan digunez, 20 urte dira horrenbeste elur bota ez duela. Horrenbestez, ezin Tre Cime di Lavaredora inguratu, ezta Cinco Torre handira ere. Marmoladaren magalean izan gara, eta berriro etorriko garela esan diogu. Oraingoan pedalei eragingo diegu. Pordoi eta Campolongo mitikoetan lehertu gara, Falzarego luzean ere bai. 15-17 kilometroko mendate luzeak dira hauek, eta 2200 metrora igota, begiek uzten duten ikuspegi luze-zabal osoan mendiak eta mendiak. Hotzak jota gaude, bizikletako arropa ez baita sendo-sendoa. Baina inguruak liluratuta, ahaztu ere egin zaigu hotza. Zeruak honen parekoa behar du, ezta? Baietz dio aldamenekoak. Tourmalet eta bestelako mendateak datozkit gogora. Hurrengo astea Kroazian igaro dugu, eta azken egunak Florentzia ederrean, lagun artean.
  Bidaia zoragarria izan da; hondartza, korrikaldiak, lagunartea, mendia eta bizikleta uztartu dituena. Baina nik Dolomitak ekarri ditut etxera. Orain arte, Euskal Herriko mendiak eta Pirinioak baino ez zeuden gurean. Eta orain, Gure Himalayaren aldamenean, Dolomitak daude. Irentsi egingo dugu liburua, eta hurrengoan, mendiko botak eramango ditugu.
Klik haundi ikusteko
Cortina de Ampezzo.
Klik haundi ikusteko
Pordoi mendatean gora.
Klik haundi ikusteko
Marmolada magalean.
Klik haundi ikusteko
Marmolada magalean.

 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

IKUS DEZAGUN...
Nere kalian egiten dituzte konponketak, noski baie...
(pulgosua)

Ja !!!
Badirudi Pulgosoren kalean udala ez duela konponke...
(JMS)

Potrotaraino
Bakoitzak badaki non erosten daban bere etxia, gero denon diruakin partxeak jartzen.
(pulgosua)

PLAKAK
Eskailerak bai, baina ez daukagu etxeko paretetan plakak jarrita kaleko izenarekin.
(JMS)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 52 bisitari