| Sihine eta Tufa etiopiarrak nagusi Mugerza krosean |
|
|
|
| elgoibarren.net | ||||
| 2007-01-15 10:05 | ||||
|
Sileshi Sihine etiopiarrak aise irabazi zuen Juan Mugerza Nazioarteko krosa, pronostiko guztiak betez. Txema Martinez madrildarra
sailkatu zen 2. postuan eta De la Ossa txikia 3. postuan.
Emakumezkotan, Mestawet Tufak, Bekele herrikidea hartu zuen mendean etiopiarren arteko lehian. Jessica Augusto portugaldarrak osatu zuen
podium-a.
Sileshi Sihinek munduko bigarren kros korrikalari onena dela frogatu zuen Mintxetako aldapa gogorretan. Juan Carlos de la Ossa, Chema Martinez, Ricardo Serrano, Carles Castillejo, Fernando Silva, Ali Abdallah eta Sileshi Sihinek hartu zuten lasterketaren burua hasieratik, baina 6. kilometroa pasa zutenean, Sihine eta Abdullah afrikarrek erritmoa ikaragarri bizitu eta erraztasun txundigarriaz ihes egin zuten. Munduko txapeldunordeak, ordea, berehala ezarri zuen bere legea eta laster batean geratu zen lasterketa buruan bakarrik.
Atzetik aurrera eginez Chema Martinez eta De la Ossak –entrenamenduetako lagunak biak- gainbehera zetorren Abdallah harrapatu eta gainditu egin zuten. Mugerza krosean 3. postua birritan lortu eta gero, meritu handiko 2. postua eskuratu zuen Martinezek. Sihine etiopiarrak 31:08ko denbora behar izan zuen 10,6 km. zituen ibilbidea osatzeko. Madrildarrak, aldiz, 31:26ko denbora behar izan zuen. Hossain Kaanache gazte oriotarra izan zen lehen euskalduna. Sailkapeneko 22. postuan helmugaratu zen 22 urteko gaztea, irabazlearengandik 3 minutu eta 36 segundora.
Etiopiarren indar erakustaldia emakumezkoen lasterketan
Emakumezkoetan ere etiopiarrak izan ziren jaun eta jabe. Aniko Kalovics hungariarrak hartu zuen hasieran taldea gidatzeko ardura, baina ezin izan zuen deus egin etiopiarren indar erakustaldiaren aurrean. Azkenean, Mestawet Tufak irabazi zuen proba, Bezunesh Bekele herrikideari aurrea hartuz. Jessica Augusto portugaldarra sailkatu zen 3. postuan Kalovics hungariarra gaindituz. Iratxe Aranburu zarauztarra izan zen lehen euskalduna, sailkapen nagusiko 16. postuan.
Zenbait datu:
• Ikusle kopurua: 5.000 lagun inguru
• Mamo Wolde Sariaren irabazleak: Mohamed Elbendir (Espainia) eta Katie Katie Knowles (Britainia Handia)
SAILKAPENAK:
* Gizonezko juniorrak (V. Mamo Wolde Saria)
* Emakumezko juniorrak (V. Mamo Wolde Saria)
Krosa argazkitan: (Argazki gehiago mediatekan)
Mintxeta Atletismo Taldeko korrikalarien sailkapenak
Alebin neskak 6. Leire Basterretxea 7. Lorea Santiago 22. Garazi Osoro 28. Sara Beristain 39. Itxaso Rodríguez 48. Malen Laca 50. Leire Melgosa 51. Nora Bastida
Alebin mutilak
10. Iñaki Sagarna 11. Ibon Belaustegi 15. Asier Garmendia 19. Iñaki Gabilondo 21. Ignacion Ortiz de Urbina 23. Mikel Gurrutxaga 27. Iker Hernandez 42. Mikel Agirrebeña 46. Andoni Hernandez 52. Aitor Duñabeitia 54. Imanol Beristain 79. Julen Duñabeitia 81. Sergio Alonso Infantil neskak 11. Nora Santiago 28. Otsalar Urain 33. Nerea Azpiazu 45. Jugatx Juaristi 50. Eider Duñabeitia Infantil mutilak 34. Mikel Bores 40. Aitor Etxeberria 41. Unai Amilleta 50. Mikel Castañeda Kadete neskak 31. Maria Hernandez Kadete mutilak Mikel Anakabe Jubenil mutilak Angel Mª Lopez Junior mutilak 39. Adur Juaristi
|
||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|
















































