| Mendi irteera pikotara |
|
|
|
| Morkaiko | ||
| 2009-06-04 19:25 | ||
|
Morkaiko Mendizale Elkartearen hurrengo mendi irteeraren berri eman nahi dizuegu.
NORA: Europako Pikoetara izango da, Urriellu albergean lo egingo degularik, Naranjo (edo "Picu Urriellu") pareta ezagunaren azpian gelditzen den aterpean. Asteburuko eskurtsioa izango da eta asmoa Pikoak aldenik alde zeharkatzea izango da, Sotres herritik irten eta Fuente De-ra iritsiz. Tartean mendi ezberdinak igotzeko parada izango dugu.
NOIZ: Uztailak 4-5
astebukaera. IZENA EMATEKO: Izena emateko epea ekainak 25 osteguna baino lehen. Kontuan izan 30 pertsonentzako lekua bakarrik dagoela!
PREZIOA: ZAILTASUNA: Zailtasun ezberdineko ibilbideak antolatzea erabaki dugu, taldearen arabera aukera ezberdinak izango ditugularik, bai zapatuan eta baita domekan ere. Ibilbide erreza, tontorrik egin gabe, zailtasun ertainekoa izango da, tontorrak eginez gero gogor samarra izango delarik. Zailtasuna-maila: *samurra **ertaina***gogo samarra ****gogorra Besterik gabe, edozein dudatarako, guri zuzentzea besterik ez duzue.
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























