Menu Content/Inhalt

Blogak


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Hasteko, ilunabar bat


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Anbotori buelta mendi bizikletan


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Azterketak amaitxu eta mendira!


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Bertso finala eta Garaziren begiak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Motxailaren gurdia
Ipuinak eta tabernako demoniologia
Motxailaren gurdia
Leonard Cohenen 'Motxailaren emaztea'


Barren astekaria

Mediateka


2009

Gida komertziala

Neil Zaharra PDF Inprimatu ePosta
Asier Etxaniz   
2009-06-03 23:01
Asier Etxaniz
Koristak, ez uniforme ez koreografia, eskuak jeansetan sartuta bertsolariak bezala. Ez da pantaila erraldoirik, dekoraziorik ere apenas, eta bera, kamiseta baten gainean koadrodun alkandoratzar batekin azaldu da. Ez dut ikusten usu erabili ohi duen sinbologia pakezalearen aztarnarik, eta aitatu kamisetak erakusten duena Emiliano Zapataren erretratua dela esango nuke. Errepertorio aparta du aukeran. Azkeneko diskoak, eskasa eta bukatugabeak, ez du asko aberastu berau, salbuespena salbuespen. Nondik joko ote duen asmatu ezinik gabiltzala, Balerdi eta Balerditarrek bertsionatzen zuten Mansion on the hill kantuaren riffari ekin dio bakarrik, eta taldea batu zaio ondoren. Bejondaiala!

Belodromoko soinuak asko lagundu ez arren, Neil Youngek ozen eta erritmoz jotzen du, kantu biziekin ekin dio, gitarrari txinpartak atereaz, orro eginaraziz. Hala ere, kantu luze eta motelenean jo du aurrenekoz goia, Cortez the killer-ekin jendeak aho batez erantzun du. Bere garaian Zuma diskoa debekatu zioten Espainian, kantu honetan Hernan Cortesengatik esaten direnegatik. Bat-batean jabetzen naiz, oholtzan Totem bat argitzen dutela tarteka. Lehenago Pocahontas joa dute, eta baxua jotzen ari den Rick Rosasek, zeinak baitirudi txikano peto petoa, badirudi indartu egiten duela aitatu kamisetan ikusi uste dudana. Ez dira asko, Ameriketako inperio anglosaxoiaren ordezkariak, bertako indigenekin gogoratzen direnak.

Kontzertua aurrera doa, kantu akustikoekin belodromoa isil isilik adi, eta berriz ere elektrikari heldu dionean bigarrenez jo du goia Down by the river-ekin.

Neil ez da gaztea bere abizenak edo Euskadi Gazteak hala dioten arren, hirurogeitaka urte ditu, baina zaharra ere izan liteke eder, basa, egosgogor, zaratatsu (tarteka ozenegi ere bazegoen bere kitarra, taulakideen oso gainetik). Bi ordu izan ziren, ez deskantsu, ez mertzenario, etenik gabe ekinean emanak, baina beste ordu erdiren goseak geratu ginen gutxienez. Igandea zen, astelehen bezpera eta tira, etxera abantatu behar, ardi galduok, otsoari hortzak ikusita.

 


 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Inauteriak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu hurrengo eguneko pilula errezetarik gabe erosi ahal izatea?

Zine agenda

Azken komentarioak


Merezi dugulako
Kultur etxeko igogailua, mintxetarako eskailera me...
(jon larraņaga)

ZORIONAK BIKOTE
Balentria bikaina lortu dezute. Argazki eta bideo ...
(Morkaiko)

IGOGAILUA SOTORARTE EZ!!
Sinuose elkartetik, ez dugu ikusten igogailuak sot...
(sinuose)

Eskerrik asko Eņaut !!!
Gaur egon gera Eņauten aurkezpenean, eta egia esan...
(itxaspe)

Barren-en kazetaririk ez
Doala aurretik ez dudala ezer Zuhaitz-en aurka. Gu...
(mtt)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan bisitari 1