Afizionatu mailako San Anton Pilota Txapelketa prestigiotsuaren 2. finalerdiak
jokatuko dira gaur, 22:00etatik aurrera, Ikastolako frontoian. Senior
mailan Eneko Loiola elgoibartarraren parte hartzea azpimarratu behar
da. Atzelari sanmigeldarrak Baez donostiarrarekin egingo du bikote, eta
Gonzalezen eta Izaren aurka neurtuko dituzte indarrak.
Iazkoa hobetzea helburu
 Eneko Loiola
Iaz San Anton Txapelketako finalera ailegatu zen Eneko Loiola elgoibartarra. Orduan ere Baez II. donostiarra izan zuen lagun eta 22 eta 9 galdu zuten Bellosoren eta Oteizaren aurka. Oteizak, Etxarri-Aranazeko atzelari boteretsuak, handik gutxira egin zuen profesionaletara jauzia. Iazko marka hobetu nahi du aurten Loiolak. Horretarako, Gonzalez eta Iza gainditu beharko dituzte lehenik eta Alvaro eta Merino gero, finalean. San Anton Pilota Txapelketaren finalak urtarrilaren 20an, zapatuan, jokatuko dira (17:30).
Atxotegi finaletik kanpo
 Aitor Atxotegi
Lehen finalerdiak urtarrilaren 5ean jokatu ziren eta Lagunak Pilota Eskolako beste pilotari batek parte hartu zuen bertan, Aitor Atxotegi plaentxiarrak, hain zuzen. Iaz promesa mailako txapela jantzi zuen Atxotegik eta aurten senior mailan jokatu du estrainekoz. Zoritxarrez, berak eta Iruretak ezin izan zituzten Alvaro eta Merino gainditu.
Profesionaletarako azken koska
Gaur goi mailan aritzen diren pilotari ia gehienak pasa dira Ikastolako frontoitik: Martinez de Irujo, Olaizola, Patxi Ruiz, Beloki… San Anton Torneoa afizionatu mailako pilotarientzako eskaparate ezin hobea baita. Pilotarien benetako maila neurtzeko termometro modukoa da eta ez da oso arraroa izaten askok afizionatu mailako azken partidak Elgoibarren jokatzea.
San Anton Torneoko 2. finalerdiak
• Yoldi/Beroiz Vs Andreu/Díaz de Ulzurrun (Promesak)
• Báez II/Loiola Vs Mikel González/Iza (Seniorrak)
*Noiz: Urtarrilak 12 (barixakua)
*Non: Ikastolako frontoian
*Ordua: 22:00etatik aurrera
San Anton Torneoko 1. finalerdietako emaitzak
• Gorka/Linzoain 22 - Larrañaga/Uzkudun 17 (Promesak)
• Alvaro/Merino 22 – Atxotegi/Irureta 15 (Seniorrak)
Finala
Urtarrilak 20 (zapatua)
Ordua: 17:30
|
Pelotia eta Elgoibar Imanol 2007-01-12 12:43:13 Notizia hau aprobetxatu nahi dot aspaldittik nere buruan bueltaka dabillen kontutxo bat aittatzeko. Zergaittik ez da urten aspaldixan puntako pelotaririk gure herrixan? Nun egin dogu kale (kale egin badogu, klaro)gurian lehen maillako pelotaririk ez izateko? Oker ez banago, Arriola IV.na (Jabier Arriola) izan da goiko mailletan ibilli dan azken pelotari elgoibartarra. Jabier zanak pelotia laga zabala urte asko dia, baiņa bittartian ez da besterik urten (pelotarixak izan dia, baiņa punta-puntakorik ez). Eta herri arteko pelota txapelketetan ere, nik dakidala, ez gera sekula aurreregi jun. Zein da arrazoia? Ez al dago pelotarako zaletasunik Elgoibarren? Badakitx pelota eskola bat badaguala, eta hauek lanian dabiltzala daukaten onena ematen. Frontoi falta al da? Ez al dogu behar beste sustatzen pelotia? Zelan ikusten debe pelotia herriko kirol teknikari eta arduradunek? Ba al dauka iņork pistaren bat gure herrixan daukagun pelotari zikutia arrazoitzeko? Galdera askotxo gauza onerako, ezta? Ia bateron bat animatzen dan argibideren bat botatzera. | Nafarrak onenak! Titin 2007-01-12 13:40:11 Puntan dabitzen pilotarixen jatorrixa begiratu besterik ez dao, danak, edo ixa danak, naparrak izaten jarraitzen dabe. Elgoibarren ez da puntako pilotaririk atara azken urtietan, baina inguruko herrixetan ere ez dabiz sobrante handixekin. Azkoitxi moduko herri pilotazale batek ere zenbat eman ditxu ba azken denporetan? Errasti?... Eta Eibarrek? Ermuak? Arrasatek? (herri handixenak aipatzearren)... Bergarak Jokin Etxaniz eta Ceceaga, gutxienez. Ez dala Elgoibarko kontua bakarrik esan nahi dot. Lehen-lehen mailan dauden gipuzkoarrak ere hatzekin konta litezke: Unanue, Koka, Peņa... bakarrik datozkit gogora. Afizionatutan bai, makina bat piloari nabarmentzen dira, baina hor goian gutxirentzat dago lekua; naparra izan behar! apar pilotari asko, gainera, herri oso txikietakoak dira, denborapasan pilotan jokatzea beste erremediorik eduki ez duten herri txikietakoak. Elgoibarko haur batek, berriz, aukera asko dauzka: futbola, eskubaloia... | pelotian inguruan Ramon 2007-01-12 14:00:56 Galdera askotxo egiten dituzu aurreko idatzian, Imanol, eta kirol teknikari eta arduradunei ere luzatzen diguzu bateronbat. Duela pare bat egun norbaiti entzun nion esaten Elgoibarren futbolian punta puntako, lehenengo mailako, jokalarixak eman dituela betidanik (Markel, Etxebe, Zuhaitz, Gonzalez, Arakistain biak, Sol, Garate, Suarez, Ansola, Esnaola, Unzilla eta abar luze bat....barkatu aipatzen ez ditxutenak) eta horren arrazoia topatzen buruari bueltaka ibili nintzen. Futbolarekiko afiziua handia izan da gure herrian betidanik eta C.D. Elgoibarrek ere lan handia egin izan du. Bestalde 40 urte dira joku eskolarrak egiten direla eta elgoibartarrok 8 urterekin hainbat kirol ezagutzeko aukera izaten genuela. Kirol guztixak probatzen genituen eta gertatzen zen pelotan destakatzen zutenak normalian futbolian ere destakatzen zutela eta Lerunen jokatzea erakargarriagoa zela eta Mintxetako futbol zelaia daukagunetik are gehiago. Bestalde,pelotian, futbolian bezala, urte askuan lan handia egin izan dute eta egiten ari dira Pedrok, Agirrebeņak, Azpiazuk, Gabilondok eta abar luze batek baina punta puntako pelotaririk ez irtetziagatik ez dot uste lana gaizki egiņa egon danik. Ez dot uste Elgoibarren frontoirik ez dagoela esan daitekenik (Sigma, San Pedro, Ikastola, San Miguel, Plaza haundixa, gutxi arte Sallobente.....). Zenbat ume ikusten ditxugu Plazan esku pilotan jokatzen?. Umiari pelotian jokatziak eskuetan min egiten dio eta beste aukera batzutara alde egiten du. Lehen, raketak eta palak ez zeuden denon poltxikuetatik gertu baina orain bai, edo erosoagoa suertatzen zaio umerari eskubaloian jokatzea, edo beste edozein kirol egitea. Pilotako federazioak edo bere agintariek urte askotan ez dute jakin izan pelotaren jolasa umeen adinera egokitzen. Orain, Zestuako Anselmo dabil eskularru batzuk patentatzeko ideiarekin.... Herrian ume gehiagok praktikatu izan dute Esku pilota Zesta baino eta bestalde azken urteetan punta puntako zestako pelotari gehiago eman izan ditu Elgoibarrek. Nola ulertu daiteke hori?. Pilotan hazia botata dago eta ez dot uste denbora asko pasako denik herriak maila altuko pelotariren bat emateko. Imanol, ez dakit nerekin ados egongo zaren...... | Ia hala dan! Imanol 2007-01-12 17:43:09 Akaso Titin-ek arrazoia eukiko deu eta nafar ikutua bihar da puntako pelotarixa izateko. Eta Elgoibar urruti xamar dago Nafarruatik. Hala ere, Ramonek badauka hamendik lehen maillako pelotariren bat urtengo dan esperantzia. Ia hala dan! |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |