| Udalak 244.459 euroko dirulaguntza emango dio Elgoibarko Izarrari |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2009-06-01 09:27 | ||
|
Elgoibarko Udalak 244.459 euroko dirulaguntza emango dio Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteari 2009an Elkarteak gauzatu eta garatu nahi dituen proiektu eta egitasmoak finantzatzeko. Krisia dela-eta, iaz baino 32.000 euro gutxiago jasoko ditu aurten euskara elkarteak. Dirulaguntza hau (244.459 €), aurten ere, bi udal sailetatik bideratuko da: Euskara Batzordetik (155.556 €) eta Gazteria Batzordetik (88.903 €).
Hauek dira Hitzarmenean azaltzen diren proiekturik garrantzitsuenak, jasotzen duten dirulaguntza kopuruaren arabera:
•Aurrekontuaren % 38a finantzatzen du Udalak
Elgoibarko Izarrak 632.000 euroko aurrekontua dauka 2009rako (105.000.000 pezeta inguru), eta Udalak emandako dirulaguntza aurrekontu osoaren % 38a da, gutxi gorabehera. •Eskerrak, Udalari
Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak eskerrak eman nahi dizkio Elgoibarko Udalari, honek eskaintzen dien laguntzarengatik. "Iaz baino diru dezente gutxiago jasoko badugu ere, Udalaren laguntza ezinbestekoa da Elgoibarko Izarraren proiektuak gauzatzeko. Aurrerantzean ere bide beretik segitzeko asmoa azaldu nahi dugu. Izan ere, gure ustez, euskara gure herrian sustatzeko ezinbestekoa da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana" adierazi dute euskara elkarteko arduradunek.
∞Lotura duten albisteak:
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






























