Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Euskara arrow Martxan dago lan munduan euskararen erabilera sustatzeko plana
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Mediateka


2007

Gida komertziala

Martxan dago lan munduan euskararen erabilera sustatzeko plana PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-01-11 08:37
Estanis Osinalde, Beatriz Urizarbarrena eta Nekane Bergara
Debegesa, Akilape (Mutriku) eta Estarta (Elgoibar) enpresetako ordezkariek 2007an Debabarrenan euskara planak bultzatzeko hitzarmena sinatu dute. Lan munduan euskararen erabilera sustatzea bilatzen du hitzarmenak.
 
 
Lan mundua, euskararen erronka 
Lan mundua eremu estrategikoa da euskararen etorkizuna bermatu nahi bada. Hainbat erakunde eta enpresek heldu diote erronka horri, euskararen normalizazio planak abian jarriz.
Erronka horri Debabarreneko udalek ere heldu zioten eta Elgoibar, Eibar, Deba, Mendaro, Mutriku eta Soraluzeko udalek iaz, lan munduan euskararen erabilera sustatzeko plana jarri zuten martxan.
 
Emun kooperatibarekin elkarlanean 
Plan hori aurrera eramateko Debabarrenako udalek, Emun , Lana Euskalduntzeko Kooperatibaren aholkularitza kontratatu zuten. Emun-ek euskararen erabilera normalizatzeko planak diseinatu eta inplementatzen ditu enpresetan, erakunde publikoetan, herrietan, eskualdeetan, e.a.
Debabarreneko udaletako euskara zerbitzuek eta Emun-ek ondorengo lan ildoak zehaztu zituzten 2006rako:
•    Prestakuntza saioak.
•    Bi koordinazio gune.  
•    Komunikazio plana.
•    Enpresetarako bisitak. 
 
Hitzarmenaren sinatzaileak 
2007an euskara plana martxan jarriko duten ondorengo enpresetako ordezkariek sinatu dute hitzarmena:
•    Estanis Osinalde, Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteko zuzendariordea.
•    Nekane Bergara, Estarta Kooperatiba Elkarteko koordinatzailea.
•    Beatriz Urizarbarrena, Akilape SAL enpresako koordinatzailea.
 
 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Zorionak Estarta kooperatibari
euskaltzale 2007-01-15 12:09:22
Bejondeizuela!  
Askok esaten dute euskararen alde daudela, baina gero ez dute ezer egiten (erdaraz barra-barra, euskaraz egin daitekeenean). Hemen ekintzak behar dira, eta ekintzen arabera erakusten da norbere euskaltzaletasuna.  
Zuek, Estartakook, sentsibilitate hori eduki duzue eta modu planifikatuan euskara gehiago erabiltzeko lehen pausoa eman dituzue. Bezero euskaldunek igarriko dute hori, eta barruko langileek ere bai. Eta ikasketak euskaraz egin dituzten langile gazteei euskaraz lan egiteko aukera emango diozue. Horrekin kalitatea hobetzea lortuko du enpresak. Eredugarriak zarete gaur egungo gizartean, "punteroak", eta enpresa modura dagokizuen ardura hartu duzue. Zuen enpresak aurrera egingo du, dudarik gabe. Zorionak, eta ea beste askok ere zuen pausoak jarraitzen dituzten.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari