|
Regina Otaola, Foru Aldundirako PPko hautagaia, Elgoibarren |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2007-01-09 11:28 |
Gipuzkoako Foru Aldundirako PP alderdiko hautagaia, Regina Otaola, elgoibartarren iritzi eta iradokizunak jasotzen ari da une honetan Elgoibarko kaleetan.
Gipuzkoako PP alderdiak Gipuzkoako Foru Aldundirako aurkeztuko duen hautagaia, Regina Otaola (1952) eibartarra, Elgoibarko Nafarroa plazan dago eguerdiko 12:00etatik aurrera.Talde Popularreko batzarkide taldeko alderdikideekin eta Debabarrenako PPko zinegotzien laguntzarekin, elgoibartarren iritzi, iradokizun eta usteak jasotzera etorri da Otaola anderea Elgoibarrera.
Elgoibarko kaleak eta hainbat leku (Zaharren Biltokia, Eguneko Zentroa, San Lazaro Egoitza, e.a.) bisitatuko dituzte.
Herritarrei 3 galdera
Gipuzkoa Denok Gara kanpainaren barnean, Alderdi Popularreko kideek 3 galdera egingo dizkiete bidean aurkitu dituzten elgoibartarrei:
1.- Zer hobetuko zenuke Gipuzkoan?
2.- Zein lirateke zure herriko behar garrantzitsuenak?
3.- Ze hiru proiektu lirateke zure ustez ezinbestean martxan jarri beharrekoak?
|
Ezinbesteko 3 proposamen kirikiņo 2007-01-09 15:33:14 1.- ETAk armak eta indakeria alde batera lagatzea behin betiko 2.- Presoak hurbildu eta amnistiatzeko plana prestatzea 3.- Autodeterminazioa: Euskal Herriko herritarrei erabakitzeko aukera ematea Horra hor urgentziazko hiru proposamen. Herriaren erabakia errespetatzeko prest al zeundeke, Otaola andrea? | Bigarren hori... Ander 2007-01-09 16:00:04 Esandako denekin ados nago, baina nire ustez preso guztiak ez dute amnistiarik merezi. Bere ideiengatik ezin daiteke inor gartzelaratu, baina tiroek, lehergailuek, extorsioek etab. gartzela merezi dute. | bonbarik ez ni 2007-01-09 16:45:59 Anderrekin bat nator. Ideia guztiak errespetatu behar dira, baina bonbak ez. Zuk nahi duzun bezala pentsatzen ez duena ezin da hil. Pentsatzea libre da, baina hiltzea ez. Atentatu terroristekin ez dugu inoiz ezer lortuko. Ez al dira oraindik konturatu? makina bat urte daramatzate bide horretan... elkarrizketa da bide bakarra, ez al dira konturatzen? | Herriaren ahotsa?! Iturri 2007-01-09 17:30:11 Gizura da. Alderdi politikuei ez jakue herritarron iritzixa interesatzen. Haien alde egingo dogula ziur dakitenian bakarrik galdetuko digute zer nahi dogun. Bakoitzak bere bueltakuari bakarrik erreparatzen dio, eta ez herrixari. PPri ez jako inporta herritarrok zer nahi dogun. Bonbarik gabe edozertaz berba egin daitekeela esaten zeben su-etenaren aurretik, baiņa bistan geratu da tregua garaixan ezin dala edozertaz berba egin. Berba egitteko ere muga batzuk daude; zorioneko Constitucion Espaņolak markatzen dittuan marrak ezin dira pasau. Baiņa ez pentsau bestieri ere asko inporta jakuenik herritarron berbia. Batasunari ere aspaldi eskatu zion "herriak" (beraiei hainbeste gustatzen jakuen berbia) ETAri armak lagatzeko eskatzeko, baiņa atzo arte ez debe sekula ezer ere esan. Eta atzo ere ez ziran ausartu ETAri "nahikua da" esatera (herriak eskatu arren). Eta PNVri ere askotan entzun diogu etorkizuna herrixak erabaki behar dabala esaten, baiņa gero ez dira ausartzen herri honi eragiten dioten hainbat gairen gaineko herri-kontsultak egittera (galtzeko bildurra daukatelako izango da?). Ibarretxe jauna, zergatik herri kontsultak PNVri interesatzen zaizkion gaixetan bakarrik? Hauteskundiak datoz, eta maiatza bittartian alderdi politiko guztiak ate-joka etorriko jakuz (mobil operadoreak dabiltzan antzera); gure iritzixa asko inporta jakuela esanaz etorriko dira, ardi-larruz jantzitta. Lorak eta muxuak banatuko dizkigute. Hauteskunde egunera arte. Eta hauteskunde egunian danok etxian geratuko bagina!? |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |