Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow "Baketik" Arantzazuko Bake Zentroak Debabarrenako 50 boluntario behar ditu
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

"Baketik" Arantzazuko Bake Zentroak Debabarrenako 50 boluntario behar ditu PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-01-09 09:04
Klik haundi ikusteko
Baketik
Zentroak gatazkei etikoki aurre egiten ikasteko ikastaroak emango ditu Arantzazun, urtarril honetan. Hau dela eta, prestakuntza ikastaroetan parte hartzeko prest leudekeen Debabarrenako 50 boluntario behar ditu. Bakegintzarako Zentro honen helburuetako bat, 2008a baino lehen berradiskidetzako 2.000 eragile trebatzea da, bizikidetzarako efektu biderkatzailea eragiteko.




• Jonan Fernandez Zentroko zuzendariak, proiektuaren aurkezpen hitzaldia eskainiko du gaur, hilak 9, arratsaldeko 19.00etan Eibarko Portalea Aretoan.

Helburua: berradiskidetzako 2.000 eragile trebatzea
-Baketik-ek helburu "erabilgarri, zehatz eta kuantifikagarri" batekin hasi zuen bere ibilbidea, 2008a baino lehen bizikidetasunerako 1.000 eragile trebatzea. Eskainiko dituen ikastaroetan parte hartzen dutenekin, eta hala nahi dutenekin, bizikidetza sare sozial bat eratzea da azken helburua. “Gizartearen aldetik jaso dugun erantzunak gure asmo guztiak gainditu ditu, izan ere, proiektu hau martxan jarri eta hiru hilabetera, 500 pertsonek baino gehiagok egin dute gure ikastaroetakoren bat eta 1.500 pertsonek baino gehiagok eman dute izena. Hori dela eta, gure helburu berria 2008a baino lehen 2.000 berradiskidetze eragile trebatzea izango da".
-Bider Mila proiektua deritzo bizikidetzarako efektu biderkatzailea eragitea baitu helburu. “Gizartearentzat interesgarria den bezala gehiengoak lehen sorospenetaz jakitea, gero eta jende gehiagok bizikidetasunerako trebakuntza orokor bat izatea da proiektu honen xedea”.
-Formazio hori gatazkak etikoki lantzeko ikastaro batzuen bitartez egiten ari da. 6 edo 8 orduko ikastaro hauetakoren batean parte hartzen duenak diploma bat eskuratuko du eta berradiskidetze eragile izateko oinarrizko trebakuntza jasoko du.
• Kurtsoak hiru modulutan banatuta daude:
1.- Gatazka suntsitzaileen prebentzioa
2.- Bitartekaritza
3.- Berradiskidetzea.
 
-Debabarrenan, zehazki, prestakuntza ikastaro hauetan parte hartuko duten 50 boluntario behar dituzte, "gure lan egutegian urtarrila baita Debabarrenaren hilabetea. Horregatik eskualdeko erakunde zein entitateetara eta bertako bizilagunengana jo dugu Arantzazun urtarrilan eskainiko diren ikastaroetara gonbidatzeko asmoarekin".
 
∞ Informazio gehiago nahi izanez gero: www.baketik.org
 
Gatazkak etikoki lantzeko eskola 
Klik haundi ikusteko
Baketik Arantzazuko Bake Zentroak iazko urriaren 14an ireki zituen ateak Arantzazun. Inaugurazio ekitaldian UNESCOko zuzendari ohia, Cultura de Paz Fundazioaren Presidentea eta Baketik-eko Aholku Batzordeko kide den Federico Mayor Zaragozak parte hartu zuen.
 
Une horretatik aurrera “gatazkak etikoki lantzeko eskola” den hau martxan jarri zen. Bere lan egitasmoaren barruan, hilero eskualdez eskualde aurkezten joango da eta, beraz, jarduera desberdinei buruzko informazioa eta hauetan parte hartzeko gonbidapena unean uneko eskualdeari zuzenduta egongo da.
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 4 bisitari eta baimendutako 1