| Euriak ez zuen Erregeen kabalgata zapuztu |
|
|
|
| elgoibarren.net | |
| 2007-01-08 08:52 | |
|
Eguraldi heze eta euritsuak ez zuen Gaspar, Meltxor eta Baltasarren bidaia geldiarazi, eta erregeak garaiz iritsi ziren Plaza Handira. Haur mordo bat zuten bertan zain, erregeei idatzitako eskutitzak hauei irakurri eta eskura emateko desiratzen.
San Bartolome parrokiako arkupeetan zegoen jaiotza biziduna bisitatu zuten lehendabizi erregeek eta urrea, intsentsua eta mirra laga zituzten Jesus haurraren oinetan. Ondoren herriko kaleetan gora eta behera ibili ziren haur eta nagusien gozamenerako. San Lazaro egoitzan ere egin zuten geldialdia, nagusienek ere ilusioz jasotzen baitute erregeen bisita. Plaza Handira itzultzean izan zuten haurrek erregeekin berba egiteko aukera.
Errege Kabalgata argazkitan:
|
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





































