Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Iritzia arrow Independentziarekin euskara salbatuko ote den gogoeta egiten du Gotzon Garatek Argian
Blogak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Nik ere, Neouville mendiari


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Neouvilleko Ikusmira (Kronika)


Barren astekaria

Gida komertziala

Independentziarekin euskara salbatuko ote den gogoeta egiten du Gotzon Garatek Argian PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-01-05 09:33
Klik haundi ikusteko
Gotzon Garate idazle eta hizkuntzalari elgoibartarrak euskararen etorkizunaren inguruko gogoeta egiten du, Argia Astekariaren azken alerako idatzi duen iritzi artikuluan.
 
 
 
 
 
Klik haundi ikusteko
Independentziarekin euskara salbaturik ote?” izeneko iritzi artikuluan, titularrean aipatzen duen galderari erantzun bat bilatzen saiatu da Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologia ikasketak sortu zituen irakaslea. Bi hizkuntza eta bi Estatu erraldoiren artean euskarak dituen trabetaz gogoeta egiteaz gain, independentzia lortu ondoren, Irlandan gaelikoarekin gertatu denarekin konparaketa bat ere egiten du Garatek.
 
 
Euskal Herriak independentzia lortzen badu, gobernuaren osaketak ere kezkatzen du jesuita elgoibartarra. Gaurko gobernuan dauden agintarien euskaltzaletasuna eta Ertzaintza edo Osakidetza moduko erakundeen hizkuntza ezaupide eskasa ere hizpide ditu, besteak beste.
•Irakurri Hemen artikulua osorik:Independentziarekin euskara salbaturik ote? (Argia, 2070 zenb.) *ezkerreko zutabean, Iritziaren leihoan aurkituko duzue Garateren idatzia.
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Zer diozue?
Iturri 2007-01-05 11:57:53
Salbatuko al da euskara independentzia lortzen badogu? Horra gure erkide euskaltzaleak bota daban galderia. Euskal Herria euskalduntzeko, bestiak beste, gaztelaniarekiko eta frantsesarekiko independendentzia da lortu behar doguna. Independentzia politikoa baino, independentzia linguistikoa da behar doguna. Nere ustez, muga politikoek baino pisu haundiagoa daukate herri eta herritar moduan dauzkagun muga lingusitikoek. Honekin ez dot esan nahi independentzia politikoak eraginik izango ez dabanik, baiņa independentzia politikuarekin bakarrik ez dogu herri hau euskaldunduko.
Ados
Ander 2007-01-05 12:47:22
Ados nago. Eta gainera, independentzia politiko horren zain ezin gera egon. Baldin badator euskeriantzat hobeto, baina ordura arte badao lana (eta gero ere bai).
Herritarrak euskararen alde?
Mai 2007-01-05 13:57:01
Gotzon Garateren artikulua irakurri dut, eta besteak beste honako hau dio: "Euskal Herrian jendea guztira euskararen alde dagoela esan liteke";"... hemen herritarrak euskararen alde daude". Ez nator bat Gotzonek dionarekin. Izan ere, jendeak euskararen alde dagoela dio baina oraindik herritarren % 60ak ez daki euskaraz. Edo, larriagoa dena, euskaraz jakin arren nahiago dugu gaztelaniaz egin eta bizi. Planteamendua ezin da Gotzonek egin duena izan: herria euskararen alde dagoenez, Euskal Herria "zuzenduko duen Gobernuaren" esku lagako dut Euskal Herria euskalduntzeko ardura. Gobernuan euskaldunak egoteak mesede egingo dio beti euskarari, dudarik gabe, baina mesede handiagoa egingo dio herritarrek benetan euskaldun izan nahi badugu (eta horretarako urratsak ematen baditugu). Gure gabeziak Gobernuari leporatzea tranpa da. Gobernuak hamaika hutsune ditu eta hauek gogor salatu egin behar ditugu, baina hau ezin da izan herritarrok dauzkagunak tapatzeko. Gainera, euskararen etorkizuna, ZORIONEZ, ez dago gobernu baten edo bestearen menpe (bestela aspaldi jo genuen behea). Gobernuei begira egon beharrean, hobe genduke gure eta gure ingurukoen eguneroko jardunari erreparatuko bagenio.
Hori dek!
Peru Abarka 2007-01-05 14:28:51
Oso ondo Mai, arrazoi asko bota dituzu. Gustatu zait idatzi duzuna. Zure argumentuak irakurtzeak euskaldun izateko gogoa piztu didate barru-barruan. Urte berriarekin batera egiten diren promes edo eginbeharreko famatu horiek modan dauden honetan, neuk, euskaraz gehiago berba egiteko konpromesua hartuko dut neure buruarekin eta erretzeari lagatzearea, ba... erretzen jarraituko dut datorren urtera arte.
euskaraz hitz egin
ni 2007-01-05 15:26:46
Nik uste dot gotzonek "Euskal Herrian jendea guztira euskararen alde dagoela esan liteke" esaten dabanian esatia nahi dabala euskal herrixan danak esaten dabela euskaran alde daudela. Baina egixa da gero jende horretatik oso gutxik erabiltzen dabela euskera eguneroko bizitzan. Euskaldun guztixak in biarko genuke 2007an euskera al dan guztixetan erabiltzeko promesia.
Nazio izaera = Euskal Herri euskalduna
Abel 2007-01-05 23:21:04
Nire ustez, euskara eta gaur egungo politika edo planteamendu politikoak, guztiz banandu behar ditugu. Euskal Herriaren independentzia, nazio klabean baino, estatu klabean ulertzen eta planteatzen da, hots, hiru botereen terminoetan. Hor euskarak ez du lekurik eta garrantzirik. Zer da Euskal Herria? Nola ulertzen dugu? Euskal Herria, ez dute zazpi probintziek osatzen, euskal herritarrek baizik. Euskal Herritar sentitzen den oro, Euskal Herria da. Eta Euskal Herritar izateko, ezinbestekoa da euskal hiztuna izatea edo-eta euskara maitatzea. Bestela, nola ulertzen dugu, gure artean komunikatzeko gai ez garan Euskal Herri bat? Hortxe dago lurraldetasunaren arazoaren gakoa: hegoaldeko batek, iparraldeko batekin komunikatzeko arazoak ditu sarritan, euskararen jabe ez direlako. Muga ez da instituzionala, gure buruan dagona baizik. Eta noski, Mauleko euskalerritar bat, Elgoibarko euskalerritar bat bezain euskalerritarra da. Inoiz ezin dezakegu esan Bizkaia, Lapurdi baino Euskal Herriagoa denik, gure inguruko jendeak, ez baigaitu egiten Euskal Herri. Euskaldun bakoitza da Euskal Herriaren parte, edozein lekutan bizi delarik ere. Euskal Herria, euskalerritarrok osatzen dugu, euskal nazio garen aldetik, eta nazio kultural garela, errealitate bat da, ez amets bat. Estatu izatera helduko bagina, lagunduko luke Euskal Herria euskaldunago egiten, baina ez da ezinbestekoa. Ezin gara horren zai egon. Oraintxe bertan hasita, mugitu beharra daukagu. Banandu egin behar ditugu politika eta euskara, bai behintzat, politikak euskara bigarren plano batetan lagatzen jarraitzen duen bitartean
Euskera erabiliz beharra sortu
Ion 2007-01-11 14:54:49
Gotzonek dio hizkuntza bat galdu egiten dela erabiltzea beharrezkoa ez denean. Hau da nire ustez gai honen gakoa. Sor dezagun behar hori. Nola? Euskera erabiliz batez ere, eta bere erabilera eskatuz eta bultzatuz.
Erabiltzen ez dena erdoildu ta ahaztu eg
Euskalzalea... erdaldunen mund 2007-01-11 15:40:04
Euskara ta Gaztelania, bi hizkuntza ofizial ditugun herri honetan Euskera da bultzatu nahi duguna, batetik geurea dena gorde ta zabaldu nahi dugulako eta bestetik askok Gaztelaniaren zapalkuntza ez dugulako gerta dadin nahi. 
Baina Gaztelako gobernuak ezarritako instituzioak dauzkagun herri honetan Euskaraz egin nahi izatea baino borroka sendoagoa deritzot Gaztelaniaz egin nahi ez izatea (gogoratu, erabiltzen ez dena erdoildu eta ahaztu egiten dela), izan ere ustez euskaldun diren erakundeetan askotan lelengo agurra gaztelaniak ematen baitigu eta ez daukagu gaztelaniaren presentziatik alde egiterik. Eta jada, herri honetan, gaztelania ez jakitzea oztopo bihurtu da. Ez dagiogun gure buruarik gezurrik esan: gaztelaniak ate guztiak zabalik ditu Euskal Herrian, ta euskarak ez horrenbeste. 
Azaleko gogoeta bat besterik ez da.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa
Oporretako argazkiak

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


\"Pesetero\"
Oindioik egongo da \"pesetero\" deitxuko dion Realzalerik. Ondo Etxebe, ondo.
(Trachurus)

Maixu!
Aupa Extebe! Erabaki edarra. Dotore portau haiz.
(errebueltakua)

Sailkapenak prest
San Migelera II. Korrika probako sailkapenak ikusteko moduan dauzkazue.
(elgoibarren.net)

Sokamuturra sosua
Aurtengo sokamuturrak oso lasai jun zian, apenas e...
(Xaibor)

Pasarela Petril
Benetan desfile asko ikusi ditu Malako petrilak, g...
(Ion)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 7 bisitari