Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Eņaut Izagirre arrow Mendiaz gozatu, baina seguru ibili
Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Islandia eta Jökulhaup hondamendiak
erantzun 1


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Gida komertziala

Mendiaz gozatu, baina seguru ibili PDF Inprimatu ePosta
Eņaut Izagirre   
2009-03-18 09:22
Image
Mendia, mendia da. Bere legea ezartzen du, eta onartzea besterik ez dago. Batzuetan, baldintza klimatikoak lagungarri izaten dira, baina alderantziz ere gerta daiteke, errukirik gabeko ekaitzak pairatuz. Nik errespetu handia diot eguraldiari, baina batez ere, mendiari. Ez gara ezer lur eta harrizko masa erraldoi hauetan, hezur eta haragizko puntu txikitxo batzuk soilik.

Klik haundi ikusteko
 Ekaitza altxatu denean zenbat aldiz gorde izan ditugu bastoiak motxila barrenean? edota askok pioleta ere bidean behera bota? Ulertzekoa da, nor ez da ba tximistekin izutu mendian? Ba ni bai, beldurgarriak dira gainera, eta ondorengo trumoi zaratak eguraldiaren indar ikaragarria erakusten du. Hortaz, mendi ibilaldi bat prestatzerako orduan, begiratu eguraldia, interneten igarotako 10 minutuek, aste-bukaera osoko informazioa eman dezakete eta.

 Eguraldia alde batera utziz, askotan entzun dugu zein material diren Pirinoetako mendi ertain edo zailetan erabili beharrekoak, edo gomendagarriak direnak behintzat. Hau pertsonen araberako da, denok ez baikara berdinak, eta bakoitzaren ohiturak ezberdinak dira gainera.

 Gaur, kaskoa beti zuekin eraman dezazuen gomendatzen dizuet, lasaiago ibiltzeko aukera ematen baitu. Lan edo arazo handia al da 500g-ko kasko bat buruan eramatea? Pirinioetako mendiak harritsuak dira, eta espero ez den tokietan ur-jauzien antzerako harri-jauziak ematen dira.

 Nik lehen ez nuen eramaten, ez nuen beharrezkotzat hartzen. Orain dela urte bete ordea, Balaitous mendian izan ginen, eta ordutik, jartzearen aldekoa naiz. Beti dago arriskua, hau aurreikusi gabe ere.

 Neguan zer esanik ez. Elurra eta izotza arrisku puntu altua dira. Honi gainera, neguko baldintza klimatiko txarragoak gehitu behar zaizkio. Hortaz, mendiarekin zerikusia duen edozein neguko jarduera egitea eta kaskoa jantzita izatea elkarrekin doazela esango nuke.

 Kaskoa bizitza asegurua da askotan, eta segurtasun puntu handiago bat edukitzea eragiten du.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

IKUS DEZAGUN...
Nere kalian egiten dituzte konponketak, noski baie...
(pulgosua)

Ja !!!
Badirudi Pulgosoren kalean udala ez duela konponke...
(JMS)

Potrotaraino
Bakoitzak badaki non erosten daban bere etxia, gero denon diruakin partxeak jartzen.
(pulgosua)

PLAKAK
Eskailerak bai, baina ez daukagu etxeko paretetan plakak jarrita kaleko izenarekin.
(JMS)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 70 bisitari