Butano bonbona batekin erakusleihoa txikitu eta 10 argazki-kamera
digital eta bi segapoto lapurtu zituen ezezagun batek Azkue Argazkiak
dendatik. Urtarrilaren 1ean, gaueko 23:30ak inguruan izan zen
lapurreta, eta lekukoak egon baziren ere, ezin izan zuten ezer egin
lapurra atzemateko.
“ Zarata itzela atera zuen lapurrak bonbonarekin erakusleihoa bortizki kolpatzearen ondorioz, eta auzoko bat baino gehiago ohartu zen gertatzen ari zenaz” San Bartolome kalean dagoen negozio ezagun honetako arduradunen berbetan “ goian bizi den nire senide bat oinetakoak janzteko astirik gabe atera zen kalera danbatekoak entzun orduko, baina, ezin izan zuen lapurra harrapatu”.
Bitartean, beste auzoko batzuek udaltzainak eta Ertzaintza deitu zituzten. Zoritxarrez, guardian zebiltzan udaltzainak Altzolan suertatu ziren eta Ertzaintzak gertatutakoaren atestatua jaso besterik ezin izan zuen egin.
Gizonezkoa eta bakarrik
Burua estaltzeko txapel bat jantzita zeraman arren, gizonezko bat izan zela uste dute lekukoek, eta bakarrik aritu zen susmoa daukate. Egitekoak, alabaina, azkar demonio egin zituen: beira lodia txikitzeko erabili zuen bonbona hutsa opari gisa laga eta 10 kamera eta bi segapoto soinean zituela alde egin zuen santiamen batean.
Nahi baino esperientzia handiagoa lapurrekin
Ez da Azkuetarrek jasaten duten lehen lapurreta “aurrez denda eduki genuen lekuan behin baino gehiagotan jasan genuen lapurren bisita, baina hona aldatu ginenetik estreinako aldia izan da. Udako oporrak edo Gabonak moduko egun seinalatuak aukeratzen dituzte lapurrek”. Horrelakoetan esperientzia izanagatik, lapurrak aukeratu zuen orduak eta erremintak txundituta dauzka, “jai egun bat izanik, gaueko 23:30etan jendea kalean ibiltzea ez baita horren arraroa”.
Lapurtutako produktuak erosteari buruzko gogoeta
Amaitzeko, horrelako produktuak merkatu beltzean erosteak egin dezakeen kalteaz gogoeta egin digute lapurtutako dendako jabeek: “Lapurtutako gauzak saltzeko merkatua egon badagoelako egiten dira horrelako lapurretak. Hala ere, lapurrak ez du onura gehiegirik aterako, lapurtutako kamerei osagai garrantzitsu gehienak –bateria, konexio kableak, e.a- falta zaizkie-eta. Segapotoak ere berehala baliogabetu genituen eta ezin izango diete probetxurik atera".
Ez da lapurreta bakarra izan Elgoibarren
Honakoa ez da urte amaiera honek Elgoibarren laga duen lapurreta bakarra izan. Abendu hasieran Sallobente (Ermuaran) eta Urruzuno bailarako 3 baserrietan ere sartu baitziren lapurrak.
|
gaueko beti 2007-01-04 09:23:32 Udaltzainei txapela lapurtu eta ez dira konturatuko edo ez dute konturatu nahi?Soilik herriko jendeari izunak jartzeko.Lotsagarria. | lotsagarria?? anonimoa 2007-01-04 11:33:03 Elgoibartar batzuentzako, isunak bakarrik dira arazo. Niri udaltzainek askotan lagundu izan didate eta bestalde, Altzolako bizilagunek ere merezi dute ba babesa, ala? Lanean zeuden udaltzainentzako gogorra izango da ba, beraien aurrean gertatzea... | aurrekoarekin ados neu 2007-01-04 11:49:14 Kritikak errazegi egiten dira batzuetan. Lapurra kritikatu beharrean, gainera, udaltzainen aurka egiten duzu. Hori dek-eta. Zer gogorarazten dit niri honek? Zer proposatzen duzu ba zuk "beti" horrelakoak gerta ez daitezen? Eta Azkuekoei zer esan, ba Erregetarako kamaa asko saldu ditzatea, eta animo! | hiritar zintzoei gaueko 2007-01-04 12:20:54 Zenbat udaltzain daude?ez ahal dute batzuk iraunkor herrian egon behar?nork esan du Altzolako biztanleek babezik ez dutela merezi?zenbat lapurreta herri erdian eta zenbat atxiloketa? ea argitxo urdiņak lapurtzen dizkiguten. nolako hiritar zintzoak garen,hau gozamena | gauekokin ados Zintzo bat 2007-01-04 12:29:21 Lapurrak kritikatzeak zertarako balio du,hori al da zure proposamena.Azkuekoek soluzioak behar dituzte ,ez animoak. Gogorra eta lotsagarria udaltzainentzat | gau beltza ilargi 2007-01-04 17:36:05 Gaueko iluntasuna aprobetxatzen dute batzuk lapurtzeko eta beste batzuk isunak jartzeko. Arrazoi duzue; lapurra kritikatzeak ez du ezertarako balio, baina arrazoia du "gauekok" ere, udaltzainek isunak errazegi jartzen dituzte. Herri honetan ez dago non aparkatu! Gero eta kotxe gehiago, eta gero eta aparkaleku gutxiago. Ez dago eskubiderik! | Lapurretak direla-eta Mai 2007-01-04 18:14:15 Aspaldian Elgoibarren lapurreta dezente izan dela entzun nuen aurreko batean. Baserrietan, batez ere, lapurreta bat baino gehiago izan omen da. Ba al daukagu lapurreta hauen berririk? Zer harrapatzen dute? Noiz egiten dira lapurreta hauek? Izan al da atxiloturik? Ez dut uste errua udaltzainena denik, baina hauek ere, ertzainekin batera, haien esku dagoen guztia egin beharko lukete lapurrak identifikatu eta atxilotzeko. Eta barkatuko didazue, baina benetako "adar jotzea" begitantzen zait jai egun batean, gaueko 23:30etan eta butano-bonbona batekin San Bartolome kalean horrelako lapurreta bat burutzea. Badakit udaltzainak ezin direla denean egon, baina ... | lapurreta lapurra 2007-01-05 09:16:35 Udaltzaingotik zenbat metrora dago Azkue? 100 bat metro? eta udaltzainak konturatu ere ez. Egunen baten butano batekin Pakitoren kioskoan egingo dute lapurreta eta udaltzainak ez dira ezertaz konturatuko. | duda bat kritikoa 2007-01-05 11:24:26 udaltzaingoak baino hurbilago dauden bizilagunek entzun al zuten zerbait? | dudari lapurra 2007-01-05 11:36:09 erantzuna notizian bertan daukazu | Elgoibar-city Harry(zikiņa) 2007-01-05 11:54:40 2006-An Errosario eta Bartolo kaleko denda bat baino gehiagotan egon dira lapurretak(udaltzaingotik hurbilago dagoen harategi batean adibidez). 15 min.inguruko denbora egon zen alarma bat jotzen udaltzaingoa azaldu arte beste lokal batean (nahiko denbora lapurretan egiteko ezta?). Hori herri erdian pentsatu Sallobente eta Urruzunon zer gerta daitekeen. Basean iraunkor al dago udaltzain enbat edo sistema telefonico batez hartzen dituzte deiak? Ah hori bai!!kotxe berriak oso politak bereziki joztailu bat ematen duen grua hori. | Udaltzainak txalotu! Amaia 2007-01-05 12:33:41 Joder, pixkat arritzekua da jendiak nola tratatzen ditxuan gure herriko udaltzainak.Ados nago, batzutan gogor xamarrak direla isunak jartzerako orduan.Baina zenbat gauza egiten dituzten ondo?Inork el al ditu udaltzainak txalotu behar?Ba nik neuk, bai txalo zaparrada bat udaltzaineri nere partez, ikasi dezagun besteon lana ere txalotzen eta ez soilik kritikatzen! kritika konstruktiboak behar ditugu eta ez soilik destruktiboak! | Udaltzainena "de traca" Beste bat 2007-01-06 10:38:08 Herri honetan zertarako daude udaltzainak? Lapurretak daudenean ez dute ezer ere egiten. Eta Urasandin kotxeak gaizki aparkatuta egoten diren? Ba, gauza bera. Egunero egunero auzoraino igotzeko gauza bera, aurrera eta atzera egon behar kotxearekin kontrako norabidean datorren autoren batekin topo egin ezkero. Penagarria. Erabiliko al dute inoiz jostailu berria? Bertako udaltzainak ez dira aproposak bere lana burutzeko. Batzuk oso onak eta beste batzuk... Kanpotik datorren txikitxo hori batez ere. Zer uste dau? FBIkoa dela edo? Azkue familiari nere animoak bidaltzen dizkiot baina gauza bat gogoratzea ez litzateke gaizki egongo: Nahiko lapurreta egiten zituzten beraiek jartzen zituzten prezioekin! Karneterako 4 argazki 5 edo 6 euro? Lapurreta galanta baina butano bonbonarik gabe. | Ados aurrekoarekin Mikel 2007-01-06 14:01:43 Egia da aurrekoak esaten duena.Zer gertatzen da URASANDI auzoarekin? ez al dute inoiz jostailu berria erabili behar?Bertan bizi garenok egunero ibiltzen gara arazoekin, kotxeak espaloietan aparkatuta daudelako.IRTENBIDE BAT BEHAR DUGU GURE AUZOAN.Nork dauka erantzunkizuna? Hemen gertatzen dena argi dago: Ojos ke no ven... | udaltzainak inko 2007-01-08 10:42:17 Herriko udaltzainen funtzionamendua lotsagarria. Alde batetik multen arazoa dago. Udaltzainek nahi dietenei multa jartzen die eta beraien ezagun eta lagunei ez. Bestetik trafikoa zuzentzeko modua. Goizetan ondo haritzen dira, baņa eguarditan gertatzen dena lotsagarria da. Sigmako zubira 14:20tan iristen ikusi izan dut udaltzainen bat behin baņo gehiagotan. Demaseko patxararekin gaņera, kotxe ilara ia tren estaziorarte iristen delarik. Ainbeste kostatzen al da udaltzain bat 14:00tatik bertan egotea? Txankakuako zubian berriz ez da udaltzainik egoten eguarditan. Goizetan baldin badago zergaitik ez eguarditan? arazoa berdiņa da. Eguarditan Madalako eroski aurrean egoten da udaltzain bat, iņolako beharrik ez dagoen lekuan. Udaltzainen lana, neri dagokidan partetik berriz, guztiz inkopetentea da. Orain arte ezer gutxitan lagundu didate. Gauza askotan kaltetu didate berriz. | Berriztu edo hil txiki 2007-01-15 23:12:54 Udaltzainena lotzagarrixa da. Elgoibar orain arte herri lasai zamarra izan da, baina denbora batetik ona... larunbatero foioiak san frantzizko kalian, lapurretak, lekurik ez aparkatzeko, etab. luze bat, eta udaltzainak aurreratu dian arren ez dia neurrira iristen. Beste bat-entzako: azkuekuek karneteko argazkixekin ez debe lapurretarik eitxen, beraien bizimodua ateratzen ahalegintzen dia asko eta asko media market eta holako tokixetan kamarak erosten ari dian bitxartian. Danok ahalegin bat ein biahar degu herrixan lagatzeko gure dirua. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |