Menu Content/Inhalt

Blogak


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Hasteko, ilunabar bat


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Anbotori buelta mendi bizikletan


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Azterketak amaitxu eta mendira!


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Bertso finala eta Garaziren begiak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Motxailaren gurdia
Ipuinak eta tabernako demoniologia
Motxailaren gurdia
Leonard Cohenen 'Motxailaren emaztea'


Barren astekaria

Mediateka


2009

Gida komertziala

Barren Barrenean PDF Inprimatu ePosta
Asier Etxaniz   
2009-03-11 23:08
Image
Ez da estraina, beste hartan ere gai berarekin nintzen, baina bakoitza bere zoroak bizi du. Kontatu nizuen nola Elgoibartarrok baditugun berba batzuk oso gureak, zer nolako aldrebeskeriak ateratzen zaizkien adarra jo nahi diguten kanpotarrei, gure plantak egiten hasten direnean. Alegia, ez dagoela edonoren eskura, filologo izatea ere ez dela aski, elgoibartarra izan beharra dagoela esamoldeok taxuz esateko.

Orduko hartan sona handiko idazle beterano baten liburutik atera nizuen adibidea, min egiten zigun belarrian gure "barren" betikoaren erabilerak. Oraingoan ere hitz bera dugu platerean, beste idazle kontsakratu baten liburu saritu (2008.ko Zilarrezko Euskadi Saria) batean topatu dut eta belarrian kateatu zait. Honela dio:

"Zuen historiaz ezer ba al dakigu barren, Faustino..."

Hasieran min egiten zidan arren, aitortu behar dizuet, irakurtzearen irakurtzeaz, errepikatzearen errepikatzeaz zalantzan nagoela esaldiaren egokitasunaz. Zuek zer deritzozue?

Izan ere sarri gertatzen zait, hitz batean kateatu eta behin eta berriz errepikatzean, hitza ez baina hots hutsa bilakatzen zaidala ezpainetan edo gogoan dabilkidana, esanahia erabat galduta, izurdeen "seinaleak" baino arrotzago. Hitzetan hasi eta soinuetan buka, hara, hitzen ondoeza. Eta batzuk gai ez ondoez horretatik irteteko. Edo, ba ote sendabiderik hots lehor eta zurrun zenbaitentzat?

Dem ok razia terr ori smoa er rep re sio neg ozi azio



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Arrazoia, Asier!
Martija 2009-03-16 00:37:09
Egixa da, Asier: ez dira peto-petuak erabillera horrek neretzat ere. 
Euskaltzaindiko gramatikarixak berak ere hortxe-hortxe ibiltzen dira BARREN lokaillua (barkatu terminua, hala esaten diue) deskribatzen, larri samar, egixa esan. Beren gramatikan esan zeben BAINA batek ordezkatu zeikiala, eta neurri batian ez dago gaizki azalpena: 
-Isil zaitez! -Isilik nago, barren (baina)! 
Nik esango neuke ETA batek ere ordezkatu leikela, azalpenen bat emanez bezela, eta beti baten batek esaten digun zeozeren erantzun bezela erabiltzen da, eta klaro, zuk emandako literaturako adibide horrek ez dau balio gure erabillerarako behintzat: hor, galdera erretoriko bat ari da egitten narratzaillia, eta hola ez dogu, ez BARREN erabiltzen. 
Ez da hain zaila, barren!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Inauteriak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu hurrengo eguneko pilula errezetarik gabe erosi ahal izatea?

Zine agenda

Azken komentarioak


Merezi dugulako
Kultur etxeko igogailua, mintxetarako eskailera me...
(jon larraņaga)

ZORIONAK BIKOTE
Balentria bikaina lortu dezute. Argazki eta bideo ...
(Morkaiko)

IGOGAILUA SOTORARTE EZ!!
Sinuose elkartetik, ez dugu ikusten igogailuak sot...
(sinuose)

Eskerrik asko Eņaut !!!
Gaur egon gera Eņauten aurkezpenean, eta egia esan...
(itxaspe)

Barren-en kazetaririk ez
Doala aurretik ez dudala ezer Zuhaitz-en aurka. Gu...
(mtt)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari