Menu Content/Inhalt

Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Islandia eta Jökulhaup hondamendiak
erantzun 1


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Gida komertziala

Gazteak? PDF Inprimatu ePosta
Asier Etxaniz   
2009-02-12 08:28
Image
Umetan, herriko festetan eta, oholtzaren ertzean egoten ginen adi, bateria, baxu eta kitarrajoleari begira, bakoitzak jotzen zuena, osotasunean entzuten zenetik antzeman eta bereizi nahian. Gerora kontzertuetara joaten hasi ginenean, melomaniaz aparte, bere garrantzia hartu zuen parrandak ere. Orduan gu ginen gazteenak, beranduago ez naiz oroitzen, baina gaur egun ere, parranda gero eta zailago zaigunean, gure kintakook jarraitzen dugu han hemenka ematen diren kontzertuetan gazteenak izaten. Hasiberrientzat antolatutako lehiaketetan ere, dela Villa de Bilbao edo Danbaka, beterano koadrilak dabiltza bueltaka, bata bestearekin nahasiz, behin eta berriz ekinaldian. Zalantza handiak ditut zergaitien gainean.

 Gaur egungo kontzertuen prezioek ez dute erraztasun handirik ematen, baina guk ere ahaleginak egin behar izaten genituen. Izan liteke, musikarietan ez egotea errelebo sinesgarririk gaur eguneko gazteen asegarri, egia esan, azkenaldian egokitu zaizkigun talde gazte gehienei, pijo kiratsa zerien, ez dugu haiekin nabaritu iraultza edo errebeldiaren beldur edo, (gureak egin dink, hauek bidaliko gaitiztenk) amenazurik. Halere, gazteak belarrietatik kableak zintzilik dituztela ikusten ditugu eta, ez dut uste meza edo irakaslearen lezioa entzungo dutenik.

  Izango da igoal, denak lehen bezala jarraitzen duela eta ni ez naizela konturatzen, ez naizela gai 20 urtekoak nire kintakoetatik bereizteko. Nahiago nuke, baina ezezkoan nago. Izan liteke dena gustu kontua, norbere gustuak gero eta zaharragoenak izaki, gazteak beste zirkuito batzutan ibiltzea. Baina orduan, nekez uler genezake Elgoibarko Gaztetxean azken urteetan kontzertuei dagokienez dagoen lehorte erabatekoa. Edo gazteak ez dira euren gustuko kontzertuak antolatzeko gauza?

  Beharbada, konbo gisa ezagutzen dugunak, bateria, baxu eta kitarra elektrikoak osatu hirukoteak, eman ditu eman beharrekoak eta Jazzaldian bezala, festibal tematikoetara kondenatua dago eta horren adierazgarri, musika eskola ofizialetan ematen hasiak direla, bai eta uniformea jantzita, ikasleak taldeka lehiatzen ere. Pentsa liteke, kontserbatorioko ikasleek ez diotela kitarrari Donostiako Buenavistakoek ohi duten bezala eutsiko, eta horixe bere hutsalean, guk estimatzen duguna. Jarrera.

  Diotenez, gaurko umeek, esnea tetrabrik poteetatik datorrela uste dute. Beharbada, gazteek, belarriko kableetatik entzuten dutena, telebistatik, internetetik edo prefabrikatutako modeloetatik datorrela usteko dute, in situ ikusteko gogorik ere ez izateraino. Kontua da, gero eta zaharragoen artean zaharrago, ez ote nituzkeen buruhauste batzuk gutxiago izango gaztez inguratua banenbil. Ea gaur gauean, berireki duten Kafe Antzokian zalantzok argitzen ditudan.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

IKUS DEZAGUN...
Nere kalian egiten dituzte konponketak, noski baie...
(pulgosua)

Ja !!!
Badirudi Pulgosoren kalean udala ez duela konponke...
(JMS)

Potrotaraino
Bakoitzak badaki non erosten daban bere etxia, gero denon diruakin partxeak jartzen.
(pulgosua)

PLAKAK
Eskailerak bai, baina ez daukagu etxeko paretetan plakak jarrita kaleko izenarekin.
(JMS)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 21 bisitari