Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Aisia arrow Morkaiko Mendizale Elkarteko zuzendaritza berria hasi da lanean
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Barren astekaria

Gida komertziala

Morkaiko Mendizale Elkarteko zuzendaritza berria hasi da lanean PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-12-21 10:24
Klik haundi ikusteko
Hiru urteren ostean, zuzendaritza talde berriak hartu du Morkaiko Mendizale Elkartearen ardura. 9 lagunek osatzen dute zuzendaritza berria. Morkaikoko presidente berria, berriz, Andoitz Agirregomezkorta izango da. (Ikus barruan: 2007ko ekintzen Egutegia)
 
 
 
 
Andoitz Agirregomezkorta, presidente berria 
Klik haundi ikusteko
Azkenengo Ohiko Batzarrean (abenduak 20an) aurkeztu zuen Aitzol Arriolak, orain arteko presidenteak, zuzendaritza berria.
Honako hauek osatzen dute zuzendaritza: Aitor Zubiaurre, Iñaki Laskurain, Aitzol Garmendia, Abel Arriaga, Aitor Olasolo, Hector Garrido, Jon Urbieta, Aitor Romera eta Andoitz Agirregomezkorta. Azken hau izango da presidente berria.
 
1.461 bazkide zeuden Ohiko Batzarrera deituak, baina bakarra agertu zen, iaz baino bat gehiago. Hortaz, zuzendaritza berriak ez zuen arazo larregerik izan bazkideen onespena jasotzerako orduan.

2006. urteko balantzea
Aitzol Arriola, azken 3 urteetako presidenteak 2006. urteko balantzea egin zuen. Hona hemen daturik esanguratsuenak banan-banan.

• 13 irteeretara 500 lagun etorri dira.
• Mendi Itzuliak 252 laguneko partaidetza izan zuen.
• Karakaterako Igoeran 38 lagunek (20 elgoibartar) parte hartu zuten eta jende asko egon zen ikusten eta animatzen.
• Antolatutako bi diaporama emanaldietara (Josune Bereziartu eta Panpi Olaizola) 60 pertsona joan ziren.
• Iazko Argazki Lehiaketan 22 argazkilarik parte hartu zuten eta 250 lagun pasa ziren erakusketatik.
• Finalista Egunean 80 haurrek jaso zuten domina bana.
• Bi ikastaro antolatu dituzte. Zuhaitzak ezagutu eta identifikatzeko ikastaroan (Aranzadi Botanikako lagunen laguntzaz) 12 mendizalek eman zuten izena. Mendiko segurtasunari buruzko oinarrizko ikastaroan, berriz, 40 lagunek jaso zituzten Mendi Federakuntzako adituen irakaspenak.
• 2006an 303 federatu-txartel egin ditu Morkaikok. *2007ko federatu txartela egin nahi izanez gero Morkaikoren egoitzatik pasa: astelehen eta ostegunak, 19:00etatik 20:30era (Aurten, abenduan eta urtarrilean bakarrik federatuko dituzte txartelak).
 
Bestalde, badoan urte honetarako bi helburu nagusi jarriak zituztela adierazi zuen Aitzol Arriolak: “Iturrien konponketa eta Elgoibarko Mendi Itzulia osatuko duen PR-a markatzea ziren bi helburuak. Sargoateko eta Iru-Iturriko iturriak konponduta daude Udalaren diru laguntzari esker. PR-a ere bukatua dago Debegesa eta Udalaren laguntzaz”.
Klik haundi ikusteko
Azken 3 zuzendaritzak batuta
 
 
 
 
 
 
 
2007rako helburuak
Klik haundi ikusteko
Lehenengo helburua, “zuzendaritza aldaketa behar den bezala egitea” izango dela azaldu zuen Arriolak. “Badoan eta datorren Zuzendaritzan artean 2007ko egutegia itxi dugu, eta, guztira 12 irteera izango dira, horietatik bi aste-bukaerakoak. Aurten zeharkaldiko eski irteera bat ere izango da. Urtero antolatzen diren ekintzek ere bere horretan jarraituko dute: Finalista Eguna, Elgoibarko Mendi  Itzulia, Argazki Lehiaketa, Sargoateko erromeria, Aizkorriko irteera eta Karakaterako Igoera
Esker onak
Zuzendaritza honen partetik eskerrik asko bazkide guztioi gure ekintzek orokorrean izan duten harrera onagatik. Gustura jardun dugu gauzak ahal genituen ondoen egiten. Datorren zuzendaritzak ere harrera beroa izango duen ziurtasuna daukagu”.
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

aurpegi berrixak
ni 2006-12-21 12:46:47
Zelako mutil guapuak! jo, ematen du mendira jutiak ondo eitxen dabala... dana dala... ia noiz sartzen dozuen neskaren bat Morkaikon direktiban, eh? ala guapos... segi lanian!
neu
2006-12-21 14:30:13
Ia noiz sartzen "den" neska bat direktiban esan nahiko duzu.
RUDY ?
Jose Angel de la Casa 2006-12-25 20:21:38
Hasieran pentsatu dut Ruud Van Nistelrooy 
Morkaikoko zuzendari berria zela! Eskerrak argitu den!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hotzaren aurka, kontsumismoa!
Gabonak laster datoz, eta? Niri bost axola jendeak...
(MarkinaXemein)

Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko