|
Baserriz baserri kopla kantari ibili dira Elgoibarko Izarrakoak |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2009-02-05 14:44 |
|
Baserriz baserri eskean jardun zuten atzo, Santa Ageda Bezperan, 21
lagunek. Arratsaldeko 14:30ean hasi eta gaueko 21:30ak bitartean 46
baserri koplatu zituzten Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak 1993an
berreskuratutako ohitura zaharrari eusteko asmoarekin. Etxegiña taldekoak zapatuan (otsailak 7) aterako dira eskean herriko kaleetan (argazki guztiak mediatekan)
Bi taldetan banatu eta koplariak Elgoibarko baserri auzoetara abiatu ziren: Ermuaran-Sallobente, Idotorbe, Aiastia eta Urruzunoko baserrietan ibili ziren eskean, eguzkipean hasieran eta euripean geroago. Amaieran, 46 baserritatik pasa ostean, Aiastiako elkartean egin zuten afariarekin esan zioten agur aurtengo Santa Eskeari.
•Argazkiak:
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |