| Sagardotegira irteera |
|
|
|
| Morkaiko | ||
| 2009-01-25 17:25 | ||
|
Lau mendetan barrena Plazaolako trenak Donostia eta Iruñea elkartu zituen 84 km-ko tren bideaz. 1953. urtean bidaiarientzako itxia izan zen baina merkantzia garraiatzeko erabili zen, aurrerago erabat desmantelatu zuten arte.
Bide hartako 44 km inguru berreskuratuak izan dira aisialdirako, Plazaolako Bide Berdea deritzo. Bide hau zelai eta baso artean murgiltzen da, Larrau eta Leitzarango bailaretan barna, 21,5 km Nafarroako lurretan eta 22,1 km Gipuzkoan.
Proposatutako irteeran Plazaolako geltokitik abiatuko gara, Berastegi eta Leitza tartean dagoena. Bertatik Andoain aldera gerturatuko gara, 20 km inguru ibiliz, Leitzaran ibaiari jarraiki.
Anima
zaitezte!
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|


























